Berreibar + Maraka

AuzoLab

 

ERAKUNDE

Berreibar kolektiboak Eibarko gune degradatuetan erabilerarik ez duten industriaguneei begira egiten dihardu lan azkeneko urteetan.

 

DESBERDINAK

Maraka kolektiboa Irune Jimenez eta Eider Aldapek osatzen dute eta Berreibar-en AuzoLab-a garatzeko “desberdin” gisa aukeratu zuten. Maraka design-thinking-ean oinarritzen da bere lana egiteko. 2012an Birmoldatu izeneko ikerketa-proiektua egin zuten; hutsik dauden espazioetan jardute artistiko, sortzaile edo kulturalentzako erabilera berriak proposatzen dituzten nazioarteko ekimenak bildu zituzten. Tokiko agenteentzat erreferentzia-bankua izatea zuen xede, eta baita antzeko proiektuak martxan jartzeko laguntza eskaintzea ere. Hain zuzen, aztertutako proiektuetako bat Berreibar-ena izan zen.

 

ERRONKA

Berreibar kolektiboko kideek, AuzoLab-ean, erronka bat lantzea pentsatu zuten: erabiltzaile, talde, kolektibo, jabe eta administrazioak osatutako komunitatea sortzea, espazio horiek birmoldatu eta kaltetutako guneak pixkanaka birsortzen joateko. Horretarako, DSS2016EU-k 2014ko uztailean irekita izan zuen deialdira aurkeztu ziren. Proiektu hori aukeratu zuen epaimahaiak (DSS2016EU eta Conexiones improbables Plataformako kideek osatua) urte horretako udazkenean garatzeko.

 

PROZESUA

Berreibar kolektiboak, DSS2016EU-k 2014ko uztailean irekita izan zuen deialdira aurkeztu ziren. Proiektu hori aukeratu zuen epaimahaiak (DSS2016EU eta Conexiones improbables Plataformako kideek osatua) urte horretako udazkenean garatzeko.

AuzoLab-a 2014ko irailaren 30ean egindako Metodologia-saioarekin hasi zen; saio horretan Amarabai-ren AuzoLab-eko parte-hartzaileak ere izan ziren, horien  proposamena ere aukeratu zelako DSS2016EU-ren deialdian. Saio hori bi helbururekin egin zen: alde batetik, parte-hartzaileak elkar ezagutu eta  batak besteari ekarpenak egiteko (biak egin ziren data berean eta Metodologia-saioa eta emaitzen aurkezpena elkarrekin egin zituzten), eta bestetik, berrikuntza-prozesu bati heltzeko moduen inguruan hausnarketa egitea, prozesu horri zein tresna eta jarrerarekin egin aurre.

3 topaketa egin ziren hiru lekutan: Eibarko Arma Museoan, Zorrotzaurreko Open Espazioan (bertara egindako bisita aprobetxatuta) eta Eibarko Anardi tabernan. Topaketa horien helburua egindako lana Eibarko talde zabalago bati erakustea izan zen.

 

EMAITZAK

Berreibar-en AuzoLab-a 2 fasetan egin zen:

  • Lehenengo fasean, alde batetik Berreibar-ekin interes komunak izan zitzaketen agenteak identifikatu ziren, eta bestetik, komunitatearen sorrera lantzen hasi zen, interakzioak irudikatuz eta komunitatearen desio hori Eibarko beste agente batzuekin partekatuz.
  • Bigarrenean, sare bat sortzeko gogoa Eibarko hainbat agenteri aurkeztu zitzaien. Haien iritziak eta Berreibar-en proiektuan sartzeko desioa haztatu ziren.

AuzoLab-aren garapenean egin ziren ekintzek talde eragile bat sortzeko lehentasuna utzi zuten agerian (nukleo txiki batetik hasi neurri handiago batean pentsatzen hasi aurretik), eta baita sarea haren sustatzaileen premietara egokitu beharra ere.

 

EMAITZA

Berreibar-ek AuzoLab-etik lortutako emaitzekin egingo du lan kohesio handiagodun komunitatea sortu ahal izateko; komunitate horretan, hiriko gune degradatuetan hutsik dauden industriaguneen jabe eta erabiltzaileez gain, Berreibar-en antzeko interesak dituzten beste pertsona eta kolektibo batzuk ere sartuko lirateke.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar