Grupo i68 + Paola Tognazzi

Konexio Luzeak 2011-2012

 

ERAKUNDE

Grupo i68-k  soluzio informatiko pertsonalizatuak eskaintzen ditu kudeaketaren berrikuntzarako, Izaro software propioan oinarriturik.

 

ARTISTA

Paola Tognazzi (artistak, hainbat diziplinatan du prestakuntza (diseinu industriala, filosofia, antzerki-zuzendaritza ikus-entzunezko instalazio interaktiboekin) eta erabiltzaileari espazioan libreki mugitzeko aukera emango dioten sistema interaktiboak garatzen ditu. Horrez gainera, matematikako klaseak ematen dizkie nerabeei.

 

ERRONKA

Interfaze berri bat asmatzea informazio-sistema baten erabiltzaileak funtzioetara sarbidea izan dezan, baina sarbide klasikoetatik pasatu gabe, hau da, prozesuetara orientazioa (BPM) markatzen duen aukera-menu zorrotzetik pasatu gabe. Azken finean, erabilgarritasun-eredu berria bilatu nahi zen.

 

PROIEKTUA: Software-a Gizatiartzea. Sistema aditu bat bilatzea, zeinan adimena  trukaketatik eta giza interakziotik sortzen den.

 

PROZESUA

Erabiltzailearen premiak

Software-aren erabilgarritasuna hobetzeko asmoarekin, enpresak sistema aditu bat bilatu nahi zuen, zeinan adimena pertsonek elkarri eragitetik elikatuko litzatekeen, hau da, erabiltzailearengandik eta erabiltzailearekin ikasiko lukeen sistema. Horretarako ezinbestekoa zen haren premiak ezagutzea, izan ere, sistema mota horietako erabiltzailea eboluzionatzen ari da, maila teknikoan zein pertsonalean. Horregatik da ezinbestekoa erabiltzailea ezagutzea, zer nahi duen eta nola nahi duen, bere “laguna” izango den enpresa-software-a sortu ahal izateko.

Liderraren bila

Artistak erabiltzaileak ordenagailuarekin egunero duen erlazioan zein mugimendu egiten dituen identifikatzea erabaki zuen. Horretarako, ikerketan sartuta zeuden langileek ordenagailuarekin egunero egiten dituzten ohiko mugimenduak esajeratu zituzten, koreografia bat sortuz. Programa informatikoa modu berean edo antzekoan erabiltzen duten erabiltzaileen taldeak egin zitezkeela antzeman zen. Eta hortik aurrera, erabilgarritasuna hobetzeko moduen inguruan lanean hasi ziren.

 

EMAITZA

Aurkikuntza hori Izaroren (Grupo ¡68-ren kudeaketa-produktua) kontzeptu berri bat pentsatzeari aplikatu zitzaion, ondorengo lan-ildoan aurrera eginez: sistema erabiltzen ari den erabiltzailearen portaera identifikatu eta aurreko erabiltzaile batzuen portaerarekin erlazionatzen du, eta  beste erabiltzaile  batzuek egindako bidea egitea proposatzen zaio. Aldi berean, kudeaketa-software-arekin lan egiten duen pertsonaren premiak sistemak ezagutzen dituenen ezberdinak badira, sistema horrek ibilbide berria ikasiko du, gero beste erabiltzaile batzuei erakusteko. Horrekin sistemaren erabileraren erraztasuna hobetzea lortzen da, eta aldi berean, sistemak, erabiltzailearengandik ikasiko du.

 

 

Bideo Laburpena

Bilaketarako Tag-ak

Poster Laburpena

Compite (SPRI, Eusko Jaurlaritza) programaren laguntzarekin finantziatutako proiektua

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar