Jardín de Aclimatación de la Orotava

Pilula sortzaileak TenerifeLab 2016

 

ERAKUNDEA

Orotavako Aklimatazio Lorategiak (Tenerife), Lorategi Botaniko moduan ere ezagutzen dena, landare tropikal eta subtropikalak, interes bereziko zuhaitzak eta Kanarietako florari dedikatutako herbario garrantzitsua biltzen ditu. 20.000 metro karratuko azalpenezko azalera dauka eta Kanarietako flora eta landarediaren gaineko eta endemismoaren zaintzaren inguruko hainbat ikerketa-programa garatzen ditu.

 

ERRONKA

Tokiko publikoarengana iristeko modu berriak definitzea, irlako bizilagunentzat erakargarriak izan daitezkeen produktu eta/edo zerbitzu berriak sortuz.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Solar Acción Cultural Sociedad Lugar Arte irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kultura herritarrekin lotzea, hizketaldi berriak sortzea eta sormen artistikoa sustatzea du helburu. Bere ekintzak hiriko hainbat gunetan garatzen dira, hala nola, erabilerarik ez duten lekuetan eta hasierako helburua ez beste duten jarduerak garatzen diren lekuetan. Espazioak inguratzen dituen hiri- eta gizarte-egitura arduratsua eta proposamen kulturalen partaide dela uste dute, bereak moduan ulertuz eta espazioak leku bihurtuz.

Artista prestakuntza: Idaira del Castillo

 

SOLAR ACCIÓN CULTURAL-en PROPOSAMENA

“Aklimatazio” hitza ekintza publikoaren ardatz gisa erabiltzea; horrela, publikoa, ohikoak ez diren beste baldintza batzuetara ohitu dadila bilatu nahi da, ohitura berriak hartuz: Orotavako Aklimatazio Lorategiari gerturatzea eta bizipena esperientzia eta zerbait propio moduan ulertuz. Erakundeko langileekin lan-lerro espezifiko bat garatzea, balizko baliabideen bitartez, hainbat ekimen eta ekintza sortzeko, abiapuntuko erronka lortze aldera.

 

EMAITZA

Egindako lanaren kontzeptu nagusia “aklimatazioarena” izan zen. Lan-prozesuan sakontasunean ezagutu nahi izan ziren Lorategiaren “giza egitura” (haren pertzepzio eta bizipenekin) eta tokiko publikoaren ohiturak eta nahiak. Horretarako hainbat bilera egin ziren langileekin eta inkestak egin zitzaizkien, lorategiarekin lotura sakona izan arren bisita errepikatu ez zuten 60 bat lagunei.

Bertako langileak Orotavako Aklimatazio Lorategiak eskaintzen duen guztia transmititzeko pertsonarik egokienak direla ere kontuan hartu zen, herritar gisa tokiko publikoarekin enpatizatu eta Lorategia berriz bisitatzeko nahia ere eragin dezaketelako.

Hortik abiatuta, Solar de Acción Cultural deritzonak bideo emozional bat egin du espazioa hedatzeko elementu moduan erabiltzeko, tokiko bisitarian jarriz arreta. Bideo horretan Lorategiaren beste alde batzuk azaltzen dira, hala nola, bertako oroitzapenak edo anekdotak.

 

 

 

TenerifeLab 2016 Tenerifeko Cabildo Insular sustatzen duen programa da.

 

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar