Orbea + CoCreable

Konexio Luzeak 2012-2013

 

ERAKUNDEA

Orbea, bizikletak fabrikatu eta nazioartean saltzen dituen enpresa.
 

ARTISTA

CoCreable, gizarte-, ingurumen- eta negozio-erronkei aurre egiteko tresna gisa elkar-sortzea bultzatzen duen kolektiboa.
 

ERRONKA

Bizikleta-gama berri baten erosketa-prozesua hobetzea.
 

PROIEKTUA

All Use Creative Experience. Elkar-sortzeko metodologiak eta elkarlaneko prototipatua.
 

PROZESUA
Ezagutu, sortu, eraiki eta partekatu
Orbean, bizikletak fabrikatu eta nazioartean saltzen dituen enpresa, Co-creable kolektiboak elkar-sortzeko metodologiak aplikatu zizkion helburu zehatz bati: All Use bizikleta baten erosketa-prozesuko laguntza hobetzea.
Saioetan banatzaileek, erabiltzaileek eta Orbeako sail ezberdinetako langileek hartu zuten parte, eta bi lan-lerro nagusi zehaztu ziren: alde batetik, bizikleta garraiobide osasungarri eta atsegin gisa bir-definitzea, segurtasuna, pertsonalizazioa edota jasangarritasuna bezalako eskaerak kontutan hartuz, eta bestetik, erosketaren inguruan hausnarketa egitea, inguruak eta bizikletarekin lotutako esperientziek duten garrantzia nabarmenduz. Saioetako bat, osorik, prototipo edo mockup bat egitera dedikatu zen, hau da, bizikleta modelo idealaren maketa egitera, benetako tamainakoa.
Diseinua erabiltzaileekin
Erabiltzaile eta banatzaileekin egindako saioetan, Orbeak bere komunikatearekin elkarrizketari ekin zion, etorkizunera begira publikoen dibertsifikazio-estrategia bezala uler daitekeena.
Prozesuaren eragina enpresa barruan ere antzeman zen, enpresa barruko komunikazioaren kalitateak hobera egin zuen-eta.
Kanpoko agenteek bestelako ikuspuntu bat ekarri zuten, beste begirada batzuk sorraraziz.
 

EMAITZA
All Use Creative Experience deritzonak, 80 orrialdetik gorako dokumentua sortu du, bizikletan eta erakundeko beste alor batzuetan aplikatu daitezkeen ideiak biltzen dituena.
Emaitza ezagutza-kapitala da, jarduerarekin estuki lotuta dagoen ezagutza, eta produktu edo zerbitzu berriak, komunikazio-estrategiak… sortzera bideratu daitekeena. Sarri, horrelako prozesu sortzaileen emaitza, ez da berehala antzematen, emozioen edo pertsonen arteko eremuan kokatzen delako, erakundearen kulturarenean.
All Use gamarentzako estrategia zehatzak garatzetik haratago, prozesu hori garrantzitsua da jardute eta metodologia horiek erakundearen egunerokotasunean txertatzeko aukera ematen duelako. Lan egiteko modu horizontalagoak eta elkarlanekoagoak eskaintzen dizkio erakundeari, barrurantz zein kanporantz, eta horixe da, hain zuzen ere, dakarren berrikuntza.

 


Bideo Laburpena

Bilaketarako Tag-ak

Aldatu (SPRI / Eusko Jaurlaritza) programaren laguntzarekin finantziatutako proiektua

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar