GAURKOTASUNA
Hitzaldiak eta Workshop-ak Azaroan

Conexiones improbables-ek Bilbao Bizkaia Design Week 2018an parte hartuko du, azaroaren 15etik 22ra bitartean ospatzen da eta Hyperdesign, diseinuaren mugak zabalduz izenburua du. Diseinu astea Conexiones improbables-ek, EIDErekin (Euskadiko Diseinatzaileen Elkartea) antolatutako jardunaldiarekin irekiko da eta bere izenburua Industries & Design. Berrikuntza lurralde Berriak izango da. Bertan arte-enpresa-berrikuntza proiektu nazionalen eta nazioartekoen esperientziak kontatuko dira, horietako batzuk Conexiones improbablesen babespean garatutakoak. Plataforma honen zuzendaria, Roberto Gómez de la Iglesia, hitzaldi bat eskainiko du eta azkeneko mahai-ingurua moderatuko du.

Bestalde, azaroaren 26an eta 27an, Miren Martín, Conexiones improbableseko komunikazio zuzendariak, Santiago de Compostelan izango da 2.0 Kultur Komunikazioa buruzko Workshop-a ematen. Pistacatro zirku enpresak antolatuta. Cidade da Cultura ospatuko da.

Eta azaroaren 29an, Roberto Gómez de la Iglesia Interarts Fundazioak Eduard Mirallesen omenez antolatutako omenaldian parte hartuko du. Eduard Miralles Fundazioaren presidentea izan zen urte askotan, baita Kultur kudeaketaren munduan erreferentea. Orain dela hiru hilabete hil dela. Kultur Kudeaketako Prestakuntza,buruzko tailer batean parte hartuko du, Alfons Martinell-en moderatua izango dena eta Luis Ben (Diputación de Cádiz) eta Marta Clari (Bartzelonako Udala) parte hartuko dutenak ere.

EUk Conexiones improbables Jardunbide Egokien gisa aitortu dute

MOC-eko (Open Method of Coortination) Estatu kideen lantaldearen txostenak, politika publikoek ekintzailetzaren garapenean duten funtzioa eta kultur eta sormen-alorrek duten gaitasun berritzaileari buruz diharduen ikerketa batean, Conexiones improbablesen metodologia  aitortu du Jardunbide Egokien adibide moduan, “Erabiltzaileak bultzatutako elkar-sorkuntzako politika inspiratzaileen adibideak” izeneko atalean.

Txostenak 5 esparru ikertzen ditu (eremua, egiturak, lankidetza, erabiltzaileak eta lurraldea) eta Jardunbide Egokiaren adibide gisa estatuko 3 ekimen besterik ez ditu aipatzen: Conexiones improbables, Barcelona Laboratori (erabiltzaileen atal berean) eta Barcelona Arts Factories (lurraldearen atalean) eta baita Madrilgo Factoría Cultural deritzona ere (European Creative Hubs Network-en barruan). Aitortza horrek, estatuko berrikuntzako kultur metodologien garapen arloaren buru jartzen du euskal Plataforma, eta Finlandia, Norvegia, Holanda, Alemania edota Austria bezalako herrialdeetako ekimen publiko zein pribatuen maila berean ere bai.

Gehiago irakurri
EXCITE 2.0 ERASMUS FOR YOUNG ENTREPRENEURS

Zure negozioa irekitzea gustatuko litzaizuke Kultur eta Sormen arloan? Hiru urte baino gutxiago daramatzazu ekintzaile bezala? Gustatuko litzaizuke lan esperientzia izatea Europako beste ekintzailea nagusi batekin?

Gustatuko litzaizuke zure ekintzaile trebetasunak eta zure negozio ideia garatzea? Prest zaude kreatibitatearen arloan dituzun trebetasunekin negozio bat prestatzeko edo negozio hori garatzeko?
 
Izena eman Erasmus for Young Entrepreneurs programan parte hartzeko!

c2+i/Conexiones Improbables, Europako beste 7 kideekin EXCITE 2.0 proiektua martxan jarri du. “Erasmus for Young Entrepeneurs”, Erasmus for Young Entrepreneurs Programatik sortu izan da eta begirada Kultura eta Sormen Industriako ekintzaileetan jarri dugu. Hori dela eta, gonbidatzen zaitugu parte hartzera.

Informazio gehiago

 

 

Hitzaldiak eta Workshop-ak Urrian
Categorías: Conexiones improbables /

Urriaren 24-an Barin (Italia) egongo gara, “Berrikuntza, ikerketa, konpetentziak: kultura eta sormen industrientzako erronkak” deitutako mahai-inguruan parte hartzen. Berrikuntza teknologikoak, ikerketa eta talentuak  jardunaldiaren barruan garatuko da.

Conexiones improbableseko zuzendaria, Roberto Gómez de la Iglesia, Ana Solange (Vertigo Project per Inova+-ko proiektuaren zuzendaria, Portugal), Flaviano Celaschi (ER kultur eta sormen enpresen ER Klusterraren lehendakaria, Italia) eta Michele Melazzinirekin (CI.LAB, Italia Laborategia) panela partekatuko du. Berrikuntza, ikerketa, artea eta sormena integratzeko ereduek izan dituzten Europako proiektuen emaitzak zenbatuko dira, baita gaitasun berriak, lanbide-aukerak, jakintza integratzeko modu berriak, trebakuntza eta trebakuntza-eredu berritzaileak eta esperimentalak sortzen dituzten premiak sortzeko gai direnak. Jardunaldia , Innovate cultural and creative clusters in the MED área, antolatzen du.

Gehiago irakurri
Hurrengo Workshop eta Hitzaldiak

Montevideo (Uruguay) 13-14/03/2018. Invitados por la Agencia Nacional de Investigación e Innovación del gobierno de Uruguay, el 13 de marzo celebraremos el Workshop Senda improbable de Innovación. Al día siguiente en el Auditorio Nacional del Sodre, ofreceremos la conferencia “Conexiones improbables, vincular para innovar” en la que hablaremos sobre cómo las Industrias Culturales y Creativas pueden influir en los procesos estratégicos y de innovación sostenible en las organizaciones.

 

Gehiago irakurri

 

 

 

Donostiako Herri Partaidetzaren AuzoLab-a

Amara Berri Auzo Elkartearekin AuzoLab bat egin dugu, Donostiako Herri Partaidetza Zerbitzuak bultzatuta. Erronka, Komunikazio-estrategia bat diseinatzeko oinarriak finkatzea, off zein on line, bi noranzkoko komunikazioa ahalbidetuko lukeena, Amara Berriko auzoko bizilagunen partaidetza sustatuz.

Habib Belaribi sortzailearekin egin dugu lan; artista honek herri-kazetaritza, banatutako tokiko komunikazio-sarea eta sareko hizketaldien entzutea kontzeptuen inguruan lan egitea kontzeptuen inguruan lan egitea proposatu zuen.

 

Gehiago irakurri

 

 

Donostia Turismo

Proiektu berri bati ekingo diogu, oraingoan San Sebastian Turismo-Donostia Turismorekin. Berrikuntzarako Bideak izeneko Workshop bat Pilula sortzaile bat egingo ditugu.

Proiektu berri bati ekingo diogu, oraingoan Donostia Turismorekin. “Berrikuntzarako Bideak” izeneko Workshop bat eta Maxi Pilula sortzaile bat egingo ditugu.

Workshop-a Donostia Turismoko bazkideei eskainiko zaie eta hilabete honetan (maiatza) egingo da “Berrikuntzarako inspirazioa produktu eta zerbitzu turistikoetan” izenburupean. Workshop-aren helburua ez da produktu bat sortzea izango, baizik eta berrikuntzako tresna eta metodologien ezagutza eta txertaketa lantzea, eguneroko gestioan aplikatzeko.

Pilula sortzailea udazkenean egingo da eta produktu turistiko berri bat sortzeko erronkari buruzkoa izango da. Prozesu kolektibo baten bidez egitea aurreikusten da, non ahalik eta bazkide gehien inplikatzea nahi den. Momentu jakin batzuetan turismoari lotutako agente aktiboak erantsiko dira, hala nola, donostiarrak edo beste sektore batzuetako profesionalak. Conexiones improbables-etik garatzen ditugun proiektu ezberdinekin gertatu ohi den bezala, Maxi Pilula sortzailean parte hartuko dutenek emaitzatik baino prozesutik ikaskuntza gehiago lor dezatela nahi dugu.

Gehiago irakurri

Erakunde Berrikuntza Industria Enpresan

2017ko udazkenean 2 Maxi Pilula sortzaile garatuko dira “Erakunde Berrikuntza Industria Enpresan. Sormen Maxi Pilulak 2017” izeneko programaren barruan. Irungo Udalak bultzatzen du Bidasoa activaren bidez.

Programan Irungo 2 industria-enpresak hartuko dute parte, norbere erronkarekin. Hiruhilekoan zehar erakunde bakoitzak artista/sortzaile batekin egingo du lan berrikuntzako 3 proiektu ezberdin garatzeko helburuarekin: barne-antolaketa eta komunikazioa, eta motibazioaren hobekuntza.

Maxi Pilula sortzaile hauek ezaugarri berezi bat dute: prozesuaren emaitzak enpresa bakoitzean inplementatzen laguntzeko prozesu bat aktibatuko da.

Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du, Gipuzkoan lurralde-lehiakortasuna eta kohesioa sustatzeko programaren bitartez.

Maxi Pilula sortzaile hauen binomikoak ondorengoak dira:

  • Railtek Ingeniería Industrial S.L. + Diego Soroa 
  • Neumáticos Txepetxa + Pez Estudio.

 

Informazio Gehiago

 

Irun Open Innovation 2017

Joan den irailaren 19an ospatu zen Irun Open Innovation 2017, Irungo Udalak sustatutako eta Conexiones improbables plataformak antolatutako berrikuntza irekiari buruzko topaketa.

Jardunaldia Cecilia Tham “Makers of Barcelona”-ren sortzailea eta Singularity University-ko kide-bekaduna denak ireki zuen “La era de la metamorfosis” hitzaldiarekin, eta Antoni Gutiérrez-Rubí komunikazio-aholkulari eta kontsultari politikoak itxi zuen arratsaldean, “Innovacion: pensar fuera de la caja” hitzaldiarekin.

Egunean zehar 3 mahai-inguru egongo dira: “Aportes externos para la Industria 4.0”, “Tecnologías que cambian la vida cotidiana” y “Cuando la naturaleza inspira la innovación”. Gai horietan adituek beren esperientziak azalduko dituzte eta gai horien inguruko eztabaida eragingo dute.

Programa

 

Informazio Gehiago

 

Hurrengo Workshop eta Hitzaldiak

Valencia, 2018/01/25, Aurkezpena eta tailerra Conexiones improbables. Carme Kultur Garaikidearen Zentroan. encuentro del sector cultural y empresarial

Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzaren Workshop-a

Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Serbitzua Berrikuntzarako bideak izeneko Workshop-a garatu du Conexiones improbables-en metodologia erabiliz.

Tailerraren abiapuntua bere partaidetza-metodologietan berritu nahi duen erakundea izan zen; tailerrean, gehienbat, Herritarren Partaidetza zerbitzuko kideek hartu zuten parte, baina Gizartekintza eta Suspenekoak ere bertan izan ziren. Helburua, beraz, metodologia berrien ezagutzan lan egitea zen, horixe baita, sailak, bere eguneroko jardunean kalitatea eskaintzeko ezarrita duen helburuetako bat.

Tailerrean egin zen planteamendua izan zen egindako dinamika bakoitzaren gainean hausnarketa egitea, dinamika horietan berrikutza-balioa txertatzen duten elementuak aztertzea eta parte hartzen duten sail ezberdinek garatzen dituzten jardueretan zein alde txerta daitezkeen pentsatzea.

Parte hartu zuten agenteek beren Berrikuntza Bidea eraiki zuten, 2 jardunalditan egindako lanaren emaitza.

Auzo Sortzailea Programa Katean (Irun)

Conexiones improbables-ek burutu du Irungo Udalak martxan jarritako Auzo Sortzaileak proiektuaren 2016ko edizioa, hiriko auzoak sortzaileagoak izateko helburuarekin.

Proiektua AuzolArt formatuarekin egin zen. Horren metodologiak parte-hartze prozesu bat garatzen du eta esku-hartze artistiko batekin bukatzen da, antzemandako premia bati erantzuna emateko.

Proiektua Irungo Katea auzoan egin zen. Horretarako, Landetxa Auzokide Elkarteko kideez osatutako Talde Eragile batekin, bitartekari batekin, Ixi Garcia artistarekin (Pink Gorilas) eta Irungo Kunsthal Diseinuko Goi Eskolarekin lan egin zen. Goi Eskola horretako arkitektoek egin dute proposamen artistikoa. Talde Eragilearekin hainbat lan-saio egin eta gero, OpenLab bat egin zen ideia bat eman nahi zuten Irungo bizilagun guztien parte-hartzeari Irekia. alde Eragileak erabaki zuen esku-hartze artistikoa erabilerarik gabeko gune berde batean egingo zela, argirik gabeko 6.500 metro karratuko zelaigune batean.

Bitartekariak esku-hartze proposamena beren gain har zezaketen hainbat artista proposatu zituen. Talde Eragileak Irungo Kunsthal Diseinuko Goi Eskolaren alde egin zuen.

Informazio Gehiago

Nazioartea

Joan den irailaren 14an Amsterdam-en izan ginen NXT Conference Making a Living from the Arts-en parte hartzen, eta Conexiones improbables-en enpresa eta kulturaren artean egiten ditugun hibridazio-esperientzien berri eman genuen. “Impact Social and Social Innovation” izenburuko mahaian jardun genuen.

Bestalde, urriaren 6, 7 eta 8an MICA-n (Argentinako Industria Sortzaileen Merkatua) hartuko dugu parte, Buenos Aires-en, eta hango 54 hiri sortzaileen sarearekin lan egingo dugu.

Urola Kostako Kultur eta Sormen Industriak
Categorías: Urola Kosta / Conexiones improbables /

Conexiones improbables Urola Kostako Udal Elkartearekin lanean ari da, Elkarte horrek Eskualdeko kultur eta sormeneko sektoreen errealitatea eta ahalmena identifikatzeko programa bat abiarazi nahi du-eta. Elkartearen helburua Urola Kostan kultur eta sormen-industrien esparrua profesionalizatu eta miatzea da, jarduera ekonomikoa sustatuz eta kalitatezko emplegua sortuz. Gainera, sektore horretatik inguruko beste sektore ekonomiko estrategiko batzuetan eragiteko duen gaitasuna ere aztertu nahi dute.

Udal Elkarteak sektorea bultzatzeko oinarrizko politikak eta ekintzak argitu nahi ditu, dauden eta etorkizunean egon daitezkeen baliabideei begira politika eta ekintza horiek errealistak izan daitezela eta Eskualdearen garapenerako politika orokorrarekin zuzen lotuak daudela.

Proiektua 5 saiotan garatuko da: 2, jada, egin dira Talde Eragilearekin, beste 2 Diziplina anitzeko Talde Zabal batekin, eta bosgarren saioan emaitzak aurkeztuko dira, 2017ko ekainaren 15ean.

Gehiago informazioa

OpenLab Ventas auzoan (Irun)

Igande honetan, azaroak 27, Irungo Ventas auzoan (Gipuzkoa), esku-hartze artistiko baten bitartez erantzuna emango zaien premiak antzemateko OpenLab bat egingo da. Horretarako, 2 dinamika egingo dira: lehenengoa taldeka egingo da eta bigarrenean, berriz, argazki-maratoia egingo da inguruan. OpenLab horretan Ventas auzoko bizilagunak zein Irungo herritarrek hartu ahal izango dute parte.

Jarduera hau Auzo Sortzailea izeneko programaren barruan sartzen da. Conexiones improbablesek garatzen du eta Irungo Udalak bultzatu Europar Batasunaren (Interreg POCTEFA) babesarekin. Irunek 2015ean jarri zuen martxan ekimen hau, tokiko artistak eta bizilagun-elkarteen arteko bateratze-lana egiteko helburuarekin, arte garaikidearen bitartez hiriko gune ezberdinak dinamizatzeko.

2016. urteko edizioan Ventas auzoa aukeratu dute. Orain arte hainbat saio egin dira auzoko bizilagunekin eta OpenLab-a amaitu eta gero, hainbat jardunaldi egingo dira espazioa, esku-hartzearen itxura eta artista aukeratzeko. Horretarako, ezinbestekoa izatean ari da Ventas auzoko bizilagunen kolaborazioa. Ixi García da bitartekaria.

 

 

Irun Open Innovation 2016

Datorren abenduaren 1ean ospatuko da Irun Open Innovation-en bigarren edizioa. Jardunaldia Irungo Udalak sustatuko du eta c2+i/Conexiones improbables plataformak antolatu.

Saioa goizeko 09:00etan hasiko da Ramón Sangüesa Equipo Cafeínako zuzendariaren hitzaldiarekin. Sangüesaren hitzaldiaren ondoren jardunaldia 3 mahaitan burutuko da: “Berrikuntza irekira zabaldutako zerbitzu publikoak”, “Gastronomia berrikuntzaren eragile” eta “Kanpotik elikatzen diren enpresak”. Antoni Brey Urbioticako bazkide fundatzaileak itxiko du jardunaldia.

Lehenengo mahaian hainbat esperientzia azalduko dira, hala nola, Nantes eta Irungoak eta Ocean LivingLab mugaz bestaldekoa. Bigarren mahaia Xabier Gutierrez Arzak-eko Berrikuntza eta Sormen Gastronomikoko arduradunak moderatuko du, eta Ferrán Adriá-ren Sapiens metodologiari eta Catas con Arte proiektuari buruz hitz egingo da;  Matteo Guidik gastronomia nola sartu duen espetxe-testuinguruan ere azalduko da. Azkeneko mahaian (arratsaldean) Orbea, Orona fundazioa eta Arrasateko Unibertsitatea elkartuko dira. Mahai guztietan, gainera, tokiko esperientziek ere izango dute lekua.

Gehiago informazioa

TenerifeLab 2016

Sormenaren bitartez Tenerifeko sektore turistikoan berrikuntza sustatzeko helburuarekin hainbat lankidetza burutu dira irlako 7 enpresa eta erakunde eta 7 artista eta/ edo sortzaileren artean.

TenerifeLab programak Kanarietako artista eta sortzaileentzat prestakuntza-programa bat ere izan du erakundeetan esku-hartze artistikoak garatu ahal izateko. Programa 2 zatitan bereizi da. Alde batetik, saio teorikoa eskaini zaie 15 pertsonari. Saio hori Roberto Gómez de la Iglesia eta Arantxa Mendiharat Conexiones improbables-eko zuzendariak eta koordinatzaileak, eta Albert Soler enpresetan horrelako esku-hartze artistikoak egiten aditua den artistak eman dute. Saioaren ondoren 14 sortzailek praktika-programa batean parte-hartu dute TenerifeLab-eko Mikro Pilula sortzaileak garatzen dituzten 7 artistekin batera.

Pilula sortzaile horiek Tenerifeko Kabildoak sustatzen ditu.

Parte-Hartzaileak

Laudioko Kultur Ekosistemaren mapaketa

Conexiones improbables-ek garatutako berrikuntza irekiko metodologiak “Laudioko Kultur Ekosistemaren Mapaketa” izeneko proiektua egiteko erabili dira. Laudion kultur erabilerarako diren, eta izan daitezkeen, azpiegiturak eta espazioak mapatu dira. Proiektu hori egiteko eskaera Laudioko Udaletik etorri zen, SOS Lamuza Parkea elkartearen kolaborazioarekin.

Laudioko Kultur Ekosistemaren Mapaketa egiteko web-aplikazio espezifiko bat sortu zen, kultur jarduerak egiten diren edo kultur erabilera izan dezaketen lekuak markatzeko. Beraz, espazio ukigaiak eta ukiezinak mapatu ziren, leku itxi zein irekietan zeudenak (parke bat, plaza bat, etb.). Plataforma digital hori gazteleraz eta euskaraz eraiki zen, eta Mapaketarekin jarraitzen uzten du, hau da, tresna irekia da eta Laudioko proiektuaren ondare gisa utzi da. Herritarrek kultur espazio bat edo agente bat dagoen edo egon daitekeela uste duten lekuak adierazten jarrai dezakete. https://kulturmapa.laudio.eus

Informazio gehiago

Hibrilaldiak-en 3. edizioa
Artista/sortzaileen prestakuntza-deialdia, erakundeetan esku-hartze artistikoak egiteko.

 

2016ko urria eta azaroan Tenerifeko Kabildoak beren jardute profesionala dibertsifikatu nahi duten artisten prestakuntza bultzatuko du, erakundeetan esku-hartze artistikoak egitera bideratuz.

Prestakuntza hori Kanarietan bizi diren artista eta sortzaileei zuzenduta dago; lehentasuna izango dute Arte Ederrak, Arte Eszenikoak, Zinea/Ikus-entzunezkoak eta Arkitekturan prestatutako profesionalek, baina arteen esparruan jardute autodidaktikoa edo amateurra garatzen duten beste esparru batzuetan prestatutakoek ere izena eman ahal izango dute.

Horretarako 2 jarduera egingo dira:

  • TEA prestakuntza-jardunaldi bat, Tenerifen. Gehienez 20 pertsona. 8 ordu.
  • Praktikak Conexiones improbablesen Pilula sortzaileen esparruan. Gehienez 14 pertsona (prestakuntza-saioan parte hartuko dutenen artean aukeratuko dira). 40 ordu.

Prestakuntza doan izango da, kostua Tenerifeko Kabildoak bere gain hartuko du-eta.

Informazio Gehiago

Izena emateko epea irailaren 5era arte egongo da zabalik.

 

 

IrunLab Industria 2016

 

Ekainean eta azaroan 5 Maxi-Pilula sortzaile garatzen dihardugu IrunLab Industria 2016 programaren barruan. Programa hori Irungo Udalak sustatzen du Bidasoa activa-ren babesarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera finantzatzen da.

Oraingoan, conexiones improbables plataformaren metodologiarekin egiten ari diren proiektuak, Bidasoaldeko 10 langiletik gorako industria-enpresei edo sektore hurkoei zuzendutakoak dira.

Maxi-Pilula hauekin sormena enpresetan txertatu nahi da, artista eta sortzaileekin egindako elkar-sorkuntzako prozesuen bitartez. Conexiones improbables-eko lantaldeak enpresei erronka definitzen lagunduko die Erronka gertagaitzak jokoaren bitartez; karta-joko metodologiko horrek, parte-hartzaileei, pentsamendu bisualeko tresnekin, beren erakundeentzat lan garrantzitsuak egiteko aukera eskaintzen die.

Parte-Hartzaielak:

 

 

Training Kultura eta Berrikuntza

“Kultura eta Berrikuntza. Lurralde baten bulkada sortzaileak” izenburupean, maiatzaren 17an Palma Mallorcako Prestakuntzako Udal Eskolara joan ginen “Gertagaitzarekin bat etorri” Workshop-a egitera.

Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen eta Balearretako artista eta sortzaileei zuzenduta egon zen.

Laborategi honekin, Artistas Visuales (AAVIB) eta Palmako Udaleko Kultura Sailak, hainbat helburu lortzea pentsatu zuen: kultura tokiko garapen-oinarri moduan pentsatzea; zeharkako kultura-proiektuen garapenean eragina duten beste esperientzia batzuk ezagutzea; eta elkarrizketa eta truke sortzaileak irekitzea, kultura-prozesuetan parte hartzen duten alde ezberdinen arteko harremanak errazteko.

Workshop-ak 2 zati izan zituen, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Lehenengoan “Arteak eta kultura hiri baten eraikuntzan” gaiari buruz hitz eegin genuen, eta berrikuntza irekiaren inguruko kontzeptuak eta oinarri artistiko eta kulturala duten berrikuntza-metodologiekin garatutako proiektuak aztertu ziren. Bigarrenean, berrikuntzaren inguruko hainbat dinamika garatu ziren: “Galdera Katea”, “Aditu gertagaitzak”, “Gertagaitzarekin bat etorri” jokoa, “Berrikuntzaren Oztopoak eta Eragileak” eta “Nire Berrikuntza-bidea eraikitzea”.

 

Conexiones improbables Txilen

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte Conexiones improbables plataformak jarduera ugari egingo ditu Txilen. Maiatzaren 31n, asteartea, goizez, Roberto Gómez de la Iglesia Conexiones improbables-eko zuzendariak Ekintzailetza Berritzailean Gaituak diren Agenteekin Begirada Berriak izeneko mintegian hartuko du parte, Santiago de Txilen. Arratsaldean, Erronka gertagaitzak tailerra garatuko da.

Ekainaren 1ean, asteazkena, La Casa Linares-en Elkarrizketa kurruskariak izeneko hitzaldi-elkarrizketa saioa egingo da. Bertan parte hartuko du Conexiones improbables-eko zuzendariak Hibridalab eta Corporación Mevol-eko ordezkariekin batera.

Ekainaren 2ko goizean, “Sormen-erronkak Osasun Publikoan” izeneko mintegia egingo da, Talcahuanoko osasun-alorreko eskualde-taldeentzako: ospitaleak, unibertsitateak, funtzionarioak, osasun-zerbitzuak eta gizarte- eta osasun-erakundeak. Arratsaldean “Osasuna, Arteak eta Berrikuntza Elkarguneak, zer dakarte? izeneko tailerra egingo da, GIP DAS-en parte hartzen diharduten osasun-alorreko zuzendari eta funtzionarioekin, artista plastikoekin, muralistekin eta pertsona sortzaileekin.

Hurrengo egunean, eta berriz ere Santiago de Txilen, Conexiones improbables-en tailerra egingo da SERCOTEC-en CDN egoitzan (Negozio Garapenerako Zentroa).

Conexiones improbables Argentinan

Joan den maiatzaren 28an, Roberto Gómez de la Iglesia Conexiones improbables-eko zuzendariak Mar de Platako Lehenengo Ideia Jaialdia ireki zuen hitzaldia eskaini zuen. Gainera, Jaialdiaren barruan, enpresa-, unibertsitate- eta sormen-alorreko ordezkariekin batera saio bat dinamizatu zuen, lankidetza-irizpideen eremua ezartzeko helburuarekin.

Jaialdia, museo eta kultur guneetako esperientzia hobetzen lagunduko duten proiektu berritzaileak garatzeko bokazioarekin jaio zen.

Buenos Airesen Kultur Ministerioaren menpeko Hiri Kultura eta Ekonomia Sortzailea Idazkariordetzarekin egin dugu lan, kultur agenteen artean lankidetza-proiektu berriak garatzeko.

 

 

“Gertagaitzarekin bat etorri” Workshop-a Logistop

Maiatzaren 3an “Gertagaitzarekin bat etorri” izeneko Workshop-a egingo dugu Madrilen. Logistop Logistika Integrala, Intermodalitatea eta Mugikortasunaren Plataforma Teknologikoak antolatuko duen laborategia, berrikuntzaren inguruan lanean diharduten logistika-, garraio- eta mugikortasun-alorreko profesionalei zuzenduta dago.

Logistikara aplikatutako berrikuntzako Workshop honen helburua pertsonen sormena sustatzea izango da, beren know-how guztiari eta I+G+b proiektuak garatzeko gaitasunari etekina ateratzeko. 

“Gertagaitzarekin bat etorri” berrikuntza-metodologiako jokoa izango da laborategiaren ardatz nagusia; joko horren inguruan Conexiones improbables-eko lantaldeak dinamizatutako hainbat jarduera garatuko dira.

 

 

Hibrilaldiak-en 2. edizioa

Otsailaren 25ean hasi zen Hibrilaldiak, DSS2016EU-rekin batera garatzen dugun programaren bigarren edizioa. Aurten, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera, bi edizio antolatuko ditugu eta hauxe da lehenengoa.

Maiatzaren 12an aurkeztuko ditugu Hibrilaldiak-en burututako proiektuen emaitzak.

Erakundeek eta beren desberdinek osatutako taldeak ondorengoak dira:

 

Gehiago irakurri
Euskadiko Komanditario Berriak-en 2 proiektu martxan

 

Artehazia Kultur Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkartea Euskadiko Komanditario Berriak-en 2 proiektu garatzen ari da; horietako bat Barakaldon (Bizkaia) eta Oion-en bestea (Araba).

Lehenengoan Barakaldoko Denboraren Bankuarekin lanean ari dira; herritarrez osatutako sare horretan zerbitzuak, ezagutzak eta zaintzak denborarekin trukatzen dira. Hamar nazionalitate ezberdin baino gehiago daude parte-hartzaileen artean (guztiak bizi dira Barakaldon).

Horietako hamabi Komanditario Berriak-eko kide dira. Beren erronka: proiektuaren zabalkundea indartzea hazten jarraitzeko, proiektuaren berri bizilagun gehiagori ematea eta bertan parte hartzera animatzea.

Oiongo komanditario Berriak taldea 8 pertsona talde Oiongo sustatzen du. Horrez gainera, etorkinen elkarteetako hainbat kidek ere egin dute bat proiektuarekin, eta baita nortasun kolektibo zein banakakoekin lotutako proiektuetan interesa duten, eta nortasun horiek Oiongo komunitateen arteko elkarbizitzan zein eragin duten jakitea nahi dutenek ere. Proiektuaren helburua Oiongo kulturen arteko elkarbizitza hobetzea da, eta baita herrian dabiltzan estereotipo eta zurrumurru faltsuak haustea ere.

N.I.C.E. 2014-ko Saria

Conexiones improbables-ek N.I.C.E.-ko (Network for Innovations in Culture and Creativity in Europe) bigarren saria lortu zuen 2014. urtean. 2014ko edizioa lehenengo aldiz antolatu zuen Ekonomia sortzailerako Europako Zentroak (ECCE, Alemania).

N.I.C.E. 2014-ren lehenengo saria Berlingo RLF Propaganda-k eskuratu zuen, bigarrena, ex-aequo, Conexiones improbables-ek Esse-ko Unperfekthaus –rekin batera, eta hirugarren saria, Vienako Urbanauts-i egokitu zitzaion. Sari horiek Ruhr-eko Avignon-go Foroan (Essen) eman ziren ezagutzera.

Horrez gainera, Conexiones improbables N.I.C.E. 2015 edizioko epaimahaikide izan da eta bertan kolaboratzen du. PKMN Architectures Conexiones improbables-en hainbat proiektutan ikerketak egin dituen arkitekto-kolektiboak lortu zuen 4. postua.

Gauzak ikusteko beste modu batzuk

Berlin-eko WZB-k "Retos abordados por las intervenciones artísticas en organizaciones: ejemplos de Conexiones improbables 2011-2013" argitaratu berria ditu, 80 proiektu-arduradun gogoetetan oinarrituta.

Conexiones improbables ValenciaLab-en

Conexiones improbables Valentziako Olympia Teatroaren mendeurreneko ospakizunetan parte hartzera gonbidatu dute. Roberto Gómez de la Iglesia Plataformako zuzendariak hartuko du parte ekitaldiotan, eta berrikuntzaren eremuan artisten garapen profesionalerako aukera berrien inguruan hitz egingo du.

Conexiones improbables-eko zuzendariak “Ekin eta jardun” izenburua duen tertulian hartuko du hitza, apirilaren 11n, 19:00etan, ValenciaLab-en (Músic Peydró 36, Valentzia).

Robertoz gain, eszena-alorrean, berrikuntza eta ekintzailetzaren eremuan, aitzindariak diren proiektu nazionaletako hainbat ordezkarik ere jardungo dute: Sandra Stuyck (La Factoría, EmprendeEscena); Eva Lapuente (Alltheater); Maxwell Wright (Berklee College of Music), eta Ximo Rojo (Russafa Escénica).

“Arts Within Business jardunaldia: Berrikuntzaren bila”

Martxoaren 3an “Arts Within business: berrikuntzaren bila” izeneko jardunaldia izango dugu. Ekitaldia Gijóngo LaBoraleko Lagunak Arte Egoitza Elkarteak antolatuko du eta arteak, berrikuntza eta enpresaren arteko harremana aztertuko da.

c2+i/Conexiones improbables-eko taldeak zeresan nabarmena izan du jardunaldiaren antolaketan, eta Plataformak orain arte garatu dituen esperientziek ere osatuko dute programa. Roberto Gómez de la Iglesia c2+i/Conexiones improbable plataformako zuzendariak “Hibridatu Berritzeko; Enpresa-berrikuntzarako Arteak eta Kultura” izango du hizpide, eta berarekin batera berrikuntzako proiektu “gertagaitzak” garatu dituzten enpresek ere hartuko dute hitza.

Gehiago Irakurri

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar