Ikasteam

AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU

 

ERAKUNDE

Ikasteam. Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa enpresa-logikak eta Gipuzkoako garapen ekonomikorako mesedegarriak izango diren emaitza eta itzulkin “ukigarrien” lorpenak agintzen duten espazioa da. 92 enpresa daude bertan; balio teknologiko, ekologiko, paisajistiko altuko espazioan, eta beren kokapen eta ezaugarriengatik, ahalmen handiekin bizi dira elkarrekin.  

Ikasteam zeharkako talde gisa aurkezten da, prozesuak hibridatu eta berritzeko xedea dauka, eta programak, proposamenak eta emaitzak eskaintzen ditu parkeko enpresen aktibo nagusia osatzen duten pertsonen garapenari bideratzeko. Balio eta kalitate altuko elementu bereizgarriak bilatzen ditu, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko kide izateagatik nortasun espezifikoa eta harrotasun-sentimendua sortzeko.

 

ERRONKA

Hainbat urtetako jardueraren ondoren, Ikasteam-ek bere bertsio berri bat sortzea behar du, eta bere helburuak lortzeko moduan aurrerapausoa ematea ere bai.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Vivero de Iniciativas Ciudadanas (VIC) lankidetza proiektua da, irekia, eta hiritarrek proposatutako ekimen eta prozesu kritikoak sustatu, zabaldu, aztertu eta babestera bideratua dago, lurraldera, hirira eta eremu publikora egindako transferentzia bereziki azpimarratuz. Vivero de iniciativas ciudadanas-en helburua gizartean lotura eguneratuak sortzea da, egoera zehatzen inguruko ibilbideak entzun, aztertu eta proposatuz, teoria eta praktika elkartu ahal izateko.

 

PARTE-HARTZAILEAK

Ikasteam-eko zuzendaritza-kideak eta langileak.

 

PROZESUA

VIC-ek elkarlaneko mapa afektibo bat sortzea proposatu zuen, campuseko espazioaren konfigurazioa eta distribuzioaz gain, bertako eduki kualitatiboak, adiskidetasunak eta kapitalak, harreman-moduak, gai ebolutiboak, sinergiak eta aukerarako espazioak ere adierazteko.

Mapa afektiboak agerian utzi zuen parkean komunitate formalak eta informalak elkarrekin bizi direla, eta partekatze eta ekintza kolektiboak egiten dituztela. Diagnosi horretan beste komunitate emergente eta/edo potentzial batzuk ere antzeman dira, ortuzainak, artisauak, txirrindulariak…, eta horiek guztiak aukera izan daitezke parke teknologikoaren inguruan harremanak errazteko orduan.

Aldi berean, komunitate, kafetegi, ibilbide, aisi-gune, merenderoen… agerrera eta kontsolidazioa errazten duten “azpiegitura” ugari ere antzeman ziren. Tresna berriak proposatu ziren (bookcrossing-puntuak, begiratokiak, kontzertu-guneak, ortu produktiboa, trukaketarako zelaia, etb.) pertsona eta adiskidetasunen arteko integrazioa eta hibridazioan aurrera egin ahal izateko, parkean nagusi diren enpresa-, lan- eta ekonomia-logiken kontrapuntu gisa.

 

EMAITZA

Programaren emaitza gisa, parkeko gaur egungo eta etorkizuneko erronkak egiaztatu dira –partaidetza-diagnosia-, eta kartografia “afektiboa” egin da. Kartografia horretan, kapital eta gailu informalak biltzen dira, etorkizuneko esku-hartzeko espazioak jasotzen dira, eta hainbat elkarrizketa ere biltzen dira, parkearen finkapena eta garapena interpelatzen dituzten lehengo komunitateak eta komunitate berriak ikusgai jartzeko.

 

 

Bideo

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar