Lanbide

Aholkularitza + Workshops + Pilula Sortzaileak 2018

 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak aholkularitza-proiektu bat eta oinarri artistiko eta kulturaleko prozesu bat (Pilula sortzaileen formatuarekin) egin zituen, Conexiones improbables-en sormen aplikatuko metodologia erabiliz.

Hasierako helburua Lanbideren Estrategia Orokorraren inguruan lan egitea izan zen, 6 eragilek parte hartu zuten prozesu parte-hartzaile batean: Talde Eragilea (Lanbideko maila ezberdinetako pertsonez osatua), Talde Handia (Tokiko Enplegu Bulegoetako zuzendari guztiek hartu zuten parte), Zuzendaritza-taldea, 3 artista, Tokiko 6 Enplegu Bulego eta Lanbideko erabiltzaileak (enplegu eske dabiltzan pertsonak zein enpresak), baita talde aholkularia ere.

Talde Eragilearekin egindako saioetan lortutako lehen emaitzen ondoren, Talde Handiarekin lan egiteari ekin zitzaion, eta Pilula sortzaileen 3 erronkak definitu ziren.

  • 1. erronka. Enplegu-zerbitzu publikoa izatea lortzeko nola jardun behar den, barnera begira: antolaketa, egitura… Zarautz eta Barakaldo-Gurutzetako Bulegoek osatutako binomioek egin zuten lan Álex Carrascosa artistarekin.
  • 2. erronka. Enplegu-zerbitzu publikoa izatea lortzeko nola jardun behar den, baina oraingoan kanpora begira, hau da, erabiltzaileari begira. Binomioa Antiguoko eta Amurrioko bulegoek osatu zuten Carles Gispert -ekin AA:Tomic Lab) batera eta enplegu-eskatzaileak izan zitezkeen enpresek ere hartu zuten parte.
  • 3. erronka. Nola hobetu Lanbideren pertzepzio soziala. Binomio honetan jardun zuten Tokiko Enplegu Bulegoak Mazarredokoa eta Miribillakoa izan ziren, eta artista, kasu honetan, Lluis Sabadell (Co-Creable) izan zen. Pilulan Lanbideko erabiltzaileek ere jardun zuten.

3 Pilula sortzaile horien emaitzek 5 ekintza sorrarazi zituzten, aurrerago Talde Handiak erabikitakoak, eta hurrengo hiruhilekoan hasi ziren garatzen. Ekintza horiek ondorengoak izan ziren:

  • I. ekintza. Erasoen kontrako Protokoloaren Inplementazio Proiektua.
  • II. ekintza. Lanbide-Enpresa Harremana Hobetzeko Proiektua.
  • III. ekintza. Etengabeko Prestakuntza Iraunkorreko Proiektua, Ezagutza eta Esperientziaren Kudeaketarako.
  • IV. ekintza. Bulego Adiskidetsu Proiektua.
  • V. ekintza. Barne Harreman Bideen Hobekuntzarako Proiektua.

 

Proiektuak iraun zuen 6 hilabeteetan metodologia ezberdinak erabili ziren, horietako asko Conexiones improbablesek garatutakoak, besteak beste Berrikuntzarako Ibilbide gertagaitzen Workshop-ak eta Berrikuntzarako Erronka Estrategikoak eta Pilula sortzaileak, eta horrez gainera, artisten metodologiak ere erabili ziren, hala nola Focus Group edo dokumentazioaren analisia.

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar