Banco Santander Brasil + PKMN

Konexio Luzeak

 

ERAKUNDE

Banco Santander Brasil, Grupo Santander-eko kide den eta zerbitzu osoak eskaintzen dituen finantza-erakundea.

 

ARTISTA

PKMN, Madrileko arkitekto-kolektiboa. Tresna arkitektonikoak aplikatuz, besteak beste hiria, nortasuna, marketina eta komunikazioa bezalako kontzeptuekin egiten du lan.

 

ERRONKA

Bezero gazteen artean baliabide eta kanal ezberdinak erabiltzeko esperientzia hobetzea, intuitiboagoa eta gertukoagoa izan dadin; hau da, publiko horrek, Banco Santander Brasil, erakunde gertukoagoa bezala hartzea.

 

PROIEKTUA

Projeto Embaixadores: Educational & Emotional Money.

 

PROZESUA

Elkar-ikerketan Marka eta Marketina, Bezeroari Arreta eta Harreman Bideak (arreta berezia jarriz Call Center-en) sailak hartu ziren barne, diruaren balio hezigarri eta emozionalean oinarriturik Bankoaren erronka lantzeko.

Proiektua 4 etapatan egin zen:

1. Etapa.  Proposatutako erronkari lotuta finantza-erakundearen egoera aztertzeko, eta talde txikietan zein handiagoetan ideiak sortzeko hainbat lan-saio egin ziren

2. Etapa. Jasotako ideien eta lehentasunen arazketa egin eta gero, prototipoak irudikatu ziren eta “Embaixada Santander” batek nolakoa izan behar zuen definitu zen; kontzeptua da lekua baino gehiago, eta proiektuaren xede den publikoaren premia eta nahiei banketxeak duen erantzuteko moduari egiten dio erreferentzia. Lana hiru kontzeptutan oinarritu zen: Konfiantza, Ezagutza eta Konektibotasuna.

3. Etapa. OpenLab-ak Embaixadoreekin (banketxeko langileak, proiektuak aipatzen duen erabiltzailearen profil bera dutenak). OpenLab-etan proposamenak kontrastatu ziren eta “Santander pertsonen Dekalogoa” definitu zen; dekalogo horretan Banco Santander Brasil-eko langileen ustetan beren banketxea nolakoa izan beharko litzatekeen jasotzen da, profila partekatzen duten erabiltzaileak gogoan izanik. Horrez gainera, OpenLab-etan, erronkari aurre egiteko zerbitzuak eta/edo ekintzak ere aintzat hartu ziren.

4. Etapa. Xede publikoarekin lan egiteko tresnak proposatu ziren, lan horretarako barne-konpetentziak eta komunitateak garatzeko estrategiekin batera. Hori guztia proiektuan sartuta dagoen departamendu anitzeko lan-taldearekin egiaztatu zen. 

 

EMAITZA

Tresnak proposatu ziren, lan horretarako barne-konpetentziak eta komunitateak garatzeko estrategiekin batera.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar