Pilula sortzaileak IrunLab Industria 2016
ERAKUNDE
Microcom ETEak telefono mugikorren sarearen bidezko telekontrol-sistemak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditu alor profesional eta industrialean.
ERRONKA
Merkatuaren joerak eta premiak antzematea, bezero posibleak identifikatu eta bezero horiekin modu proaktiboagoan komunikatzea. Merkatu-hedapen hori Frantzia, Europa eta Latinoamerikara bideratuko litzakete batik bat.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Intact Telepresence. Beren jarduerak ikerketan eta hausnarketan oinarritzen ditu, baina teknologia eta hizkuntzarekin ere egiten du lan. Horri esker Singularity University, New Art Foundation eta Europako Arte Digital eta Zientzia sareetan dago. Big Data, computer vision interakzioa, videomapping, elektronika, errealitate birtuala, telepresentzia eta komunikazioa, fabrikazio digitala eta fatxada digitalak menperatzen ditu.
INTACT TELEPRESENCE-ren PROPOSAMENA
Kolektibo honek hibridazioan eta eztabaidan, asmoen bilaketan, teknologien alderaketan (erabilerak eta futurubiliak), prototipatu azkarraren bidezko sailarteko lankidetza-diseinuan eta instalazioaren garapenean oinarritutako metodologia proposatu du.