Pilula sortzailea Donostia Turismo 2017

 

ERAKUNDEA

Turismo Donostia. Udal Sozietate Publiko honen  zeregina hiriaren lurralde-esparruan turismoaren garapena zuzenean edo zeharka bultzatzen laguntzen duten jarduera ekonomikoak sustatzea da.

 

ERRONKA

Alor turistikoa suspertu eta inspiratzea, egiteko eta lanerako moduetan zein produktu eta zerbitzu berrien sorreran jarrera ireki, sortzaile eta partekatuagoarekin berritzeko.

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Juan Azpitarte. Arte Ederretan lizentziatua Bordeleko (Frantzia) Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean. Hainbat diziplinatan egiten du lan: eskultura eta instalazioak, graffitiak eta hiri-eskuhartzea, ekintza performatiboak eta proiektu editorialak edota idazketa eta bideo kanalbakarrak eta bideo-instalazioa. Ekoizpen artistikoko lanarekin batera prestakuntza eta hezkuntzako programak ere garatzen ditu arte bisualetan eta baita testuinguru ezberdinak dinamizatzeko kultur proiektuak ere.

 

JUAN AZPITARTEREN PROPOSAMENA

Artistak erronka osatzen duten elementuen inguruan egituratutako banakako eta taldeko tailer/topaketak egitea proposatzen du. Argazkiak eta bideoak erabiliz gai horien eta pertsona bakoitzarekin duten harremanaren inguruko behaketa eta kontzientzia-esparru bat sortu nahi du. Azpitartek asmo pertsonalak dagokien testuinguruan argitu nahi ditu. Ikus-entzunezko tresnen bitartez inplikatutako aktore bakoitzaren gorputza, hitza eta irudia lantzea.

Juan Azpitartek turismoarekin lotutako arloetan lan egin du aurrez ere, Bartzelonan eta Palma Mallorcakoan, eta lan horiei esker turismoaren inguruko eztabaidaren baitan dauden premisa ezberdinak ezagutu ahal izan ditu.

 

EMAITZA

Pilula sortzaileak emaitza ezberdinak sortu zituen, eta etorkizunera begira hainbat pauso emango dira: Donostia Turismoa-ren enpresa bazkideen parte-hartzerako kanalak sortzea; publiko gazteari, hiria berriz bisitatu dezaten, esperientziak eskaintzea, eta argazki-lehiaketa bat antolatzea, klima elementu erakargarri potentzial moduan erabiltzeko ideiak eskuratze aldera (ezbeharrak aprobetxatu eta aukera bilakatzeko eraldatu egin behar direla ondorioztatu zen, adibidez, Kantaurialdeko eguraldi txarra elementu bereizgarri erakargarri bihur dadila). Komunikazio-estrategia bat landu beharra ere antzeman zen, eta estrategia horren lanketan beste sektore batzuetako ikuspuntuak ere txertatuko dira.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar