Kuartangoko Bainuetxea

Pilula Sortzaileak 2019

 

ERAKUNDEA

Valle de Kuartango Foundation-Kuartangoko Arana Fundazioa

 

ARTISTA

Vivero de Iniciativas Ciudadanas (VIC) lankidetza proiektua da, irekia, eta hiritarrek proposatutako ekimen eta prozesu kritikoak sustatu, zabaldu, aztertu eta babestera bideratua dago, lurraldera, hirira eta eremu publikora egindako transferentzia bereziki azpimarratuz. Vivero de iniciativas ciudadanas-en helburua gizartean lotura eguneratuak sortzea da, egoera zehatzen inguruko ibilbideak entzun, aztertu eta proposatuz, teoria eta praktika elkartu ahal izateko.

 

ERRONKA

Kuartangoko Zuazo bainuetxe zaharrak izan ditzakeen erabilerak definitzea, Aranak aisiaren eta naturaren inguruan duen ahalmenean oinarrituta. Osagarri moduan, erabilera horiek, lehen sektoreko kultur eta berrikuntza-jarduerekin ere lotu ahalko lirateke.

 

PROZESUA

Conexiones improbables eta Kuartangoko Arana Fundazioa “Urratsera” izeneko proiektua egin dute, oinarri artistikoa eta kulturala duten eta kultura komunitarioa eta tokiko garapena bultzatuko duten prozesuen bidez Kuartangoko Zuazoko bainuetxe zaharraren erabilera berriak definitzeko. Proiektu honek hausnarketa estrategiko partizipatuaren lana eta Conexiones improbables-en Pilula sortzailearen formatua konbinatu du.

Proiektua 4 agentetan oinarritu da: Hausnarketa Estrategikorako Talde Eragilea, aranean interesak dituzten pertsonez osatutako Talde Handia, artista-talde bat eta Conexiones improbables-eko taldea.

Ekintzarako 6 eszenatoki posible definitu eta gero, Talde Handian horietako batean lan egitea erabaki zen: aisia eta natura aipatzen duenean, hain zuzen. Pilula  sortzaileanean Araneko 9 lagunek dihardute lanean.

 

EMAITZA

Pilula sortzailean egindako lanaren fruitua KuartangoLab egiteko konpromisoa izan da. Landa-inguruan berritzeko hiritarren laborategia astebetez egingo da. Esperimentazio-gune horretan diziplina anitzeko taldeek berrikuntzako proiektuak asmatu eta garatuko dituzte, behar ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei erantzuna emateko. Helburuak ondorengoak izango dira:

  • Landa-inguruetan berrikuntzako espazio-sarea sortzea.
  • Proiektu berritzaileak prototipatzea, lurraldearentzat eta haren komunitatearentzat.
  • Hitzaldi eta topaketa irekiak egitea adituekin herritar ororentzat.
  • Kuartango ezagutzen ez duten pertsonentzat bisitak, Eskualdeko aktiboak zeintzuk diren ikus dezaten.

Pilulak iraun duen bitartean, baliabideen mapaketa egin da, proiektuetan inplikatu daitezkeen komunitateak edo pertsonak bilatzeko. Eta horrekin batera, proiektuen banku bat ere sortu da:

  • Kuartango Energia. Energia alternatiboen kontsumitzaileen kooperatiba sortzea. Energia horiek eskuratzeko, mendietako biomasa garbituko litzateke eta erregai moduan erabiliko litzateke bainuetxea energiaz hornitzeko.
  • Kuartango CoHousing. 6 etxebizitza ekologiko komunitario eraikitzea gazteentzat, alokairu merkearekin. Proiektu honek talentua erakarriko luke, eta enplegu-sare berriak, bizitza eta kontsumo-modu berriak eta, aldi berean, negozio-eredu berriak sorraraziko lituzke, baita lehen sektorearekin ere.  
  • Kuartango Sormen Artistikoa. Sormen artistikoko espazioak, lagapen eta/edo alokairu erregimenean.
  • Kuartango Tec. Hezkuntza, prestakuntza eta produkziorako espazio teknologikoak. Aisialdia nerabeentzat, robotika, dronak, fabrikazio digitala eta 3D inpresioko jarduerekin.
  • Kuartango Coworks.  Coworking-a eta proiektu-inkubagailu bat.
  • Gure Azoka. Tresna teknologiko bat tokiko produktu batekin nahastea, lurraldea eta 0 Kilometroko tokiko produktuak lotzeko. Bainuetxea zentro logistikoa edo harrerakoa izan daiteke.
  • Kuartango Rurban: Ongizateko landa-eremuko esperientziak eta bizimodu alternatiboa.

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar