Lauaxeta Ikastola + Mikel Morlas

Konexio Luzeak 2011-2012

 

ERAKUNDEA

Lauaxeta Ikastola, kooperatiba erako ikastetxea, berrikuntzan esperientzia zabala duena.

 

ARTISTA

Mikel Morlas, diziplina anitzeko prestakuntza duen artista, diseinu teknopedagogikoan eta arte multimedian aditua.

 

ERRONKA

Galdera honetatik abiatuta, “nola sortu irakasleengan berritzeko gogoa?”, erantzuna aldaketarako ikuspegirik eraginkorrenetik planteatu zitekeen: ikastolak eskaintzen duen zerbitzu-mota, proiektuen antolaketa eta eraldaketetan partaide diren pertsonak, irakasleen prestakuntza eta ingurunearekin erlazionatzeko moduak.

 

PROIEKTUA

Berriztapen proiektua. Irakasleak berrikuntzarako motibatzea.

 

PROZESUA

Urrats bat harantzago

1996an hezkuntza-eskaintzaren azterketa sakona egin zen ikastetxean. Azterketa horren emaitza esaldi honek laburbiltzen du: “Kudeaketan berritzea eta berrikuntza kudeatzea”. Horren ondoren, Lauaxeta Ikastola Conexiones improbables-en proiektuan sartu zen, egiten duen berrikuntza indartu eta guztia birpentsatzeko; egiten dutena egiteari utzi gabe baina jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emanez; hori guztia, hezkuntza-eskaintzan, elementu bereizgarria izatea lortu ahal izateko.

Horregatik, ikastetxea eta artistaren arteko lankidetza galdera batetik abiatu zen: “nola sortu irakasleengan berrikuntzarako gogoa?”.

Berrikuntzaren mapaketa.

Proiektuaren lehenengo fasean, testuingurua berrikuntzaren parametroetan “kartografiatzeko” ikerketa bat egin zen (inkesta, elkarrizketak, soziogramak…) eta Ikerketa horren emaitza eta ondorioekin ekintza-plana definitu zen. Helburua irakasleen berrikuntzarako ahalmen handia (ezkutuko berrikuntza moduan) bideratzeko antolaketa-baldintzak bultzatzea zen, haien garapen profesionala prestakuntza-erronka berriei egokitutako eginkizunetara bideratuz; horrez gainera, ekintza-planeko beste helburuetako bat, hezkuntza-komunitateak irakasleen esfortzua eta motibazioa aitortzea ere bazen.

 

EMAITZA

3 emaitza-mota sortu ziren. Alde batetik, Lauaxeta Ikastolako irakaskuntza-berrikuntzaren inguruko txostena. Bestetik, Ekosistema Antolatzaile bat diseinatu zen, ikastolan ezkutuko berrikuntza sustatu eta aitortzeko. Horretarako I+G+b deialdi bat egin zitzaien irakasleei; deialdi horren barruan hainbat prestakuntza-ekintza eta proposamenak elkar-diseinatzeko saioak egin zituzten; proposamen horiek ikastetxeko kooperatibista, ikasle eta irakasleek baloratu zituzten. Eta azkenik, berrikuntza hezigarriko 14 proiektu, ikaskuntzarako espazioak eta esperientziak hobetze aldera. 

 

 

Bideo Laburpena

Poster Laburpena

Bilaketarako Tag-ak

Compite (SPRI / Eusko Jaurlaritza) programaren laguntzarekin finantziatutako proiektua

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar