Oiz Egin + Zoohaus

Konexio Luzeak 2012-2013

 

ERAKUNDE

Oiz Egin. Bizkaiko Durangaldea eta Lea Artibai eskualdeak sustatzeko plataforma. Bi elkarte horiek dute eskualde horietako landa-eremuen garapena zaintzeko ardura.

 

ARTISTA

Zoohaus. Sarean sortzeko plataforma da, eta arkitektura eta beste diziplina batzuetako agenteen interesak nahasten ditu.

 

ERRONKA

Landa-eremuetako bizilagunak lurraldea zaintzeko duten funtzioaren inguruan kontzientziatzea, funtzio hori gainontzeko agenteei ematea eta lurraldeko agente-sarea handitu eta aktibatzea.

 

PRIOEKTUA

ITAURREAN. Sareko azpiegitura agroekologikoa

 

PROZESUA

Zein baliabide ditugu hemen?

Oiz Egin Bizkaiko Durangaldea eta Lea Artibai eskualdeak sustatzen dituen plataforma da. Conexiones improbables plataforman sartzerakoan, helburuak, landa-eremuetako bizilagunak lurraren zaintzan duten funtzioaz kontzientziatzea, funtzio hori gainontzeko agenteei ematea eta lurraldeko agente-sarea aktibatzea ziren. Dei horri Zoohaus kolektiboak erantzun zion; arkitektura eta beste diziplina batzuetako profesionalez osatua dago eta sarean sortzeko plataforma da. Proiektua hainbat hilabetetan izandako elkarrizketen emaitza da. Elkarrizketa horiek hainbat gairen ingurukoak izan ziren: zer esan nahi du gaur egun lurraren zaintzak? Zein baliabide ukigai eta ukiezin ditugu eskura? Nola antola ditzakegu helburu komun bat lortu ahal izateko?

Prozesua Zoohaus-en Adimen Kolektiboak izeneko tresnaren inguruan antolatu zen; tresna horrek proposamenak zabaldu, aztertu eta aktibatzen ditu eta baita dauden baliabideak dokumentatu eta ikusgai jarri ere.

 

EMAITZA

ITAURREAN (euskaraz “idien uztarria gidatuz” esan nahi du) turismoa, gastronomia, hezkuntza, hazien zaintza edo giza kapitalarekin erlazionatutako ekoizpen agroekologikoaren inguruko proiektu-aterkia da. Aspalditik garatzeko bidean zegoen “nekazalgunearen” proiektu zaharrari ikuspegi berri bat ematen dio. ITAURREAN-en helburu nagusia produktu agroekologikoen elaborazioa eta banaketa hobetzea da. Baina horrez gainera, agroekologiarekin lotutako beste ekintza batzuk ere zabaldu nahi ditu: pertsona eta erakundeen arteko sarea sortzea, agroekologia bizitza errealaren

alternatiba gisa sustatzea, komertzializaziorako aukerak aztertzea, ezagutzen trukaketa sustatzea…. Ohiko nekazalgunearekin alderatuta, ITAURREAN-ek agroekologiari zeharka heltzen dio eta zuzenean oinarritzen da lurraldeko agenteetan. Lurraren zaintza ulertzeko modu desberdina da, izan ere, Oiz Egin-en giza paisaia eta paisaia kulturala, balioak, ondare ukiezina, harremanak, kontsumo-ohiturak eta kudeaketa-ereduen kudeaketaren inguruko ardura dute. Orain, lehen bereizirik lantzen zituzten alde ugari biltzen dituzte. Proiektuak eskualdeetako landa-ekonomia arrastatu nahi du. Eredu zentralizatuaren aurrean,  ekoizpen- edo banaketa- espazio baten inguruan eratutakoa, ITAURREAN-ek azpiegitura banatua izan nahi du, lurraldean barrena sakabanatuta dauden nodo ugaritan oinarritzen dena. Sare horren oinarri dira pertsonak eta giza kapital hori da ITAURREAN-en aktiborik handiena. Agente horiek beren ekimen propioetatik abiatuta egiten dute bat sarearekin, bezero edo hornitzaile bezala parte hartzeaz gain, hartzaile, igorle eta sare-biderkatzaile gisa ere parte hartuz.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar