Osakidetza OSI Araba ESI

AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU 

 

ERAKUNDE

Osakidetza OSI Araba ESI

 

ERRONKA

Pediatriako pazienteentzat espazio adeitsuak sortzea.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Kraftkovia. Vera Aldabe Arte Ederretan lizentziadunak eta Mikel Diaz de Ilarraza arkitektoak eta EHUko irakasleak osatzen dute. Kraftkovia esperimentazio-gune bat da, eta umeen pertzepzio- eta espresio-gaitasunak garatzea du helburu, diziplina artistiko ezberdinetara aurreiritzi eta konplexurik gabe hurbilduz. Jolas-espazioa da, non gauzak ez diren beti diruditena, akatsa aurrera egiteko beharrezkoa den eta prozesua azken emaitzaren gainetik dagoen.

 

PROPOSAMENA

Kraftkoviak dinamikak egingo zituen bizi garen espazioak ulertzeko moduen inguruan hausnarketa egiten laguntzeko, baldintzatzaile fisiko, ingurumeneko edo emozionalen arabera. Begirada berriak eskainiko zituzten, modu partekatuan, ezarritakoak ez beste soluzio batzuk ustiatzeko, eta prozesuan, osagai ludikoa, ezinbestekoa izaten ahaleginduko ziren.

 

EMAITZA

UMEnizar izeneko proiektua egin zen, umeek Gasteizko Osasun Zentroko Pediatria Zerbitzura joan behar izatea nola bizi duten aztertzeko. Horretarako, inkestak egin zitzaizkien zentroko erabiltzaile zein profesionalei, eta kontzeptu ugari sortu ziren. Hortik irten den proposamenean jolasa bisita-prozesuan sartzen da, baina osasun zentrora doazenean umeek beste era bateko esperientzia bizi dezaten lagunduko duen ibilgailu, hizkuntza eta tresna gisa erabilita.

Metodologia Araba ESIko beste zentro batzuetan ere erabil daiteke.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar