Silam + Paola Guimerans

Konexio Luzeak 2012-2013

 

ERAKUNDE

Siliconas Silam, silikona erabilera industrialeko produktu bihurtzen dituen enpresa industriala da.

 

ARTISTA

Paola Guimerans artista eta hezitzaileak artea, diseinua eta teknologiaren elkargunearen inguruan egiten du lan.

 

ERRONKA

Gaur egungo negozioari orientazio berriak bilatzea edo beste berri batzuk garatzea, enpresako pertsonen gaitasunetik abiatuta eta esperientziak, ezagutzak, teknologiak, instalazioak, makineria… aprobetxatuz.

 

PROIEKTUA

THINK-OF-SILICONE. 3D inprimagailuentzat silikonaren inguruko ikerketa irekitzea.

 

PROZESUA

Proiekturik gabeko proiektua

Siliconas Silam-en Paola Guimerans-ekin egindako ikerketa “proiekturik gabeko proiektu” edo “negozioa, ez silikona” gisa definitu zuten; izan ere, euren helburua, orientazio komertzial berriak bilatzea zen, ez, ezinbestean, silikona industrialarekin lotutakoak. Argi zuten metodologia ezberdina aplikatzea nahi zutela, modu proaktiboan merkatuan dauden joerak ezagutzeko, silikonekin zerikusia izan edo ez.

Lehenengo fasean hausnarketa egin eta ideiak trukatu ziren. Barne-blog bat sortu zen “non edozeinek sar zitzakeen bere proposamenak eta iruzkinak”, hacker mugimendutik gertuko espazioak eta taldeak bisitatu ziren eta sormenerako tailer txiki bat antolatu zen. Baina inflexio-puntua OpenLab-arekin  iritsi zen, silikonazko gailu elektronikoak diseinatzeko tailerrarekin, hain zuzen. Silam-eko langileek eta hainbat gonbidatuk parte hartu zuten tailerrean. “Nire helburua”, dio Paolak, “Silam-eko langileek normalean egiten dutenarekin zerikusirik ez duen zerbait egitea zen, materialean modu ezberdinean pentsa zezaten”. Agerian geratu zen Silam-ek maker unibertsoaren inguruan duen interesa.

Maker kultura eta demokratizazio teknologikoa

Paola Guimerans-en arabera, maker mugimendua, funtsean, jarrera bat da, norberak bere objektuak fabrikatzea, kasu honetan elektronikoak. Maker kulturak informaziorako bide librea eta egizu-zuk-zeuk espiritua aldarrikatzen ditu. Komunitate baten inguruan antolatzen da eta bertoko kideek, praktikan, I+G+b laborategi  bat osatzen dute, deszentralizatua eta sarean. Gailu elektroniko pertsonalizatuak edo berriak diseinatu eta fabrikatzen dituzte, aukera berriekin esperimentatzen dute eta zalantzak, trukuak eta laguntza-eskuliburuak trukatzen dituzte. Testuinguru horretan, THINK-OF-SILICONE sortu zen, 3D inprimaketarako silikona egokia fabrikatzea helburu zuen ikerketa; esaten denez, maker mugimenduarekin batera, ekoizpen industrialaren etorkizuna iragartzen du ikerketa horrek.

Inbertsioa ukiezinetan

THINK-OF-SILICONE-ri esker, Silam intentsitate teknologiko handiko enpresen bereizgarria den berrikuntzara gertura daiteke. Bideragarritasun komertziala alde batera utzita, beste ezer baino lehen, ezagutzan egiten den inbertsioa da beste ezer baino lehen.

Silam-en argi dute barne-eraldaketa ere badela, produktuaren berrikuntza-prozesu guztiek pasa behar dutelako pertsonen eta haien antolatzeko moduen berrikuntza-prozesu batetik. Horregatik, uste dute, proiektu gertagaitz horrekin berrikuntza pro-aktiboagoa lortu dutela, sormen handiagoduna, gauzak beste era batera ikustera behartzen dituena eta erakundearen beste alor batzuk era positiboan eraldatuko dituena, nortasun kolektibotik edo ahalduntze pertsonaletik hasita soluzio sortzaileagoetaraino edo gatazken kudeaketa hobeagoraino. Berez erakundearen balioa handitzen duen prozesua.

 

EMAITZA

Gaur egun ez dago 3D inprimagailuei egokitutako silikonarik eta Silam-eko lan-taldeak hura fabrikatu eta banatzeko aliantzak bilatzeko lanean dihardu.

Maker munduarekin izandako topaketak Silam-i dibertsifikaziorako aukera ere eskaintzen dio. 

 

 

Bideo Laburpena

Bilaketarako Tag-ak

Aldatu (SPRI / Eusko Jaurlaritza) programaren laguntzarekin finantziatutako proiektua

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

c2+i
C/ Fuente de la Salud Nº 9, Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar