AntartikaLab 2020

AuzoLabs

 

Nafarroako 23 erakunde aurkeztu ziren 2020ko urtarrila Antartika Kultur Container sortu berriak egin zuen deialdira. Erakunde horiek berrikuntza irekia eta lankidetzakoaren metodologia erabiliz Conexiones improbables-ek antolatuko dituen hiru AuzoLabetako batean hartuko dute parte. Erronkak lotura izan behar du gizarte-, ingurumen-, hezkuntza- edo kultura-esparruarekin.

Bestalde, hamabost pertsona gonbidatu dira, gehienak Nafarroan bizi direnak, arte eta/edo sormen alorrekoak, erronka bati edo biri aurreproiektu bat aurkez dezaten. Bost saiotan egingo dute lan hiru artistek AuzoLabetan, Kolaboratzaile inprobable izenarekin, beren sormen aplikatuko metodologia erabiliz proposatutako erronkentzako emaitzak lortzeko. Baterako sorkuntzako bost saio horiez gain, hibridazio-programak hasierako Metodologia Saioa eta Emaitzak Aurkezteko Jardunaldia ere aurreikusten ditu. Azken hori irekia izango da eta Iruñean egingo da.

Erakunde guztiek aurreikusten dute AuzoLabetan beren zerbitzuen erabiltzaileak sartzea, hala nola, udal-teknikariak, ikastetxe publikoetako eta adinekoen egoitzetako arduradunak, guraso-elkarteak, nerabeak edo adineko pertsonak ere.

Ondoko binomio hauek sortu dira:

 

ARTISTENTZAKO TREBAKUNTZA IREKIA

Bestalde, dagoeneko egin dugu testuinguru ez-artistikoetan parte hartzeko artisten prestakuntza-jardunaldia, Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroan. Bertan, arte-praktikak ohiko esparruetatik haratago eraman nahi dituzten hamabost lagun bildu ziren.

Prestakuntza horrek errealitate bikoitz bati erantzun nahi dio:

  • Batetik, erakundeek sorkuntza-inputak, eraldatu ahal izateko berrasmatzen lagunduko dien begirada berriak jasotzeko duten premiari.
  • Bestetik, artistek eta pertsona sortzaileek beren gaitasunak beste jarduera-sektore batzuen zerbitzura jartzeko duten nahiari, berrikuntzarekin, berrezartzearekin eta garapen-bide berriak aztertzearekin zerikusia duten prozesuetan.

Jardunaldi teorikoan parte hartu zuten pertsonetatik, hiru hautatu ziren beren prestakuntza modu praktikoan osatzeko, AuzoLabetan Kolaboratzaile “gertagaitzen” tutoretzapean.

 

METODOLOGIA SAIOA

Huarte Zentroa izan zen, halaber, Metodologia Saioaren egoitza. Bertan parte hartu zuten AuzoLabak egiteko hautatutako erakundeek, hiru Kolaboratzaile “gertagaitzek,” prestatzen ari diren artistak, eta baita Txaritopean Elkartea eta Conexiones improbables taldea osatzen duten kideek ere.

Bertan, lehenengo erlazioa ezarri zen AuzoLabak osatzen duten alde guztien artean, eta Conexiones improbablesen metodologiari dagozkion dinamikak gauzatu ziren, hartara azarora arte, Iruñean Emaitzak Aurkezteko Jardunaldia egiten denean, egingo diren baterako sorkuntzak abiarazteko.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar