AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU
ERAKUNDE
Artikistas, lanbide ezberdinetako pertsonen arteko topaketatik sortu den kolektiboa da, eta kultur eraldaketako prozesuak ikertu eta bultzatzen ditu.
ERRONKA
Gizarte-dinamikak ikuspuntu barneratzaile batetik birpentsatzea.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Virginia Imaz. Lan-eremuak: Aktorea, pailazoa, aho-kontalaria, clownclusionista, pedagogoa, gidoilaria, eszena-zuzendaria, helduen Etengabeko Hezkuntzako irakaslea. Hezitzaileen hezitzailea da, eta baita Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea eta zuzendari artistikoa ere. Ia hiru urtez egin zuen lan Cirque du Soleil-en La Nouba ikuskizunean eta 20 antzerki-talde baino gehiagorekin kolaboratu du pedagogo, aktore, gidoilari, eszena-zuzendari eta/edo maskara teatroan aholkulari gisa.
PROZESUA
Virginia Imaz-ek taldearen aniztasunean jarri zuen indarra, bertan zegoelako, bere ustez, kolektiboaren aberastasuna, eta baita pertsonen arteko elkar ulertzean ere. Horregatik, helburua, pertsona horien arteko entzumen aktiboa eta enpatikoa bultzatzea izan zen, kontakizun propio baten sorreran gidatuz.
EMAITZA
Emaitzak hainbat izan ziren: non zeuden eta nora iritsi nahi zuten jakitea; taldea osatzen zuten pertsonen ezberdintasunak ulertzen ikastea, adostasunarekin itsutu gabe; arrakasta birpentsatzea.