Konexio Luzeak 2011-2012
ERAKUNDE
Grupo i68-k soluzio informatiko pertsonalizatuak eskaintzen ditu kudeaketaren berrikuntzarako, Izaro software propioan oinarriturik.
ERRONKA
Interfaze berri bat asmatzea informazio-sistema baten erabiltzaileak funtzioetara sarbidea izan dezan, baina sarbide klasikoetatik pasatu gabe, hau da, prozesuetara orientazioa (BPM) markatzen duen aukera-menu zorrotzetik pasatu gabe. Azken finean, erabilgarritasun-eredu berria bilatu nahi zen.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Paola Tognazzi artistak, hainbat diziplinatan du prestakuntza (diseinu industriala, filosofia, antzerki-zuzendaritza ikus-entzunezko instalazio interaktiboekin) eta erabiltzaileari espazioan libreki mugitzeko aukera emango dioten sistema interaktiboak garatzen ditu. Horrez gainera, matematikako klaseak ematen dizkie nerabeei.
AURKEZTUTAKO PROIEKTUA
Software-a Gizatiartzea. Sistema aditu bat bilatzea, zeinan adimena trukaketatik eta giza interakziotik sortzen den.
PROZESUA
Erabiltzailearen premiak
Software-aren erabilgarritasuna hobetzeko asmoarekin, enpresak sistema aditu bat bilatu nahi zuen, zeinan adimena pertsonek elkarri eragitetik elikatuko litzatekeen, hau da, erabiltzailearengandik eta erabiltzailearekin ikasiko lukeen sistema. Horretarako ezinbestekoa zen haren premiak ezagutzea, izan ere, sistema mota horietako erabiltzailea eboluzionatzen ari da, maila teknikoan zein pertsonalean. Horregatik da ezinbestekoa erabiltzailea ezagutzea, zer nahi duen eta nola nahi duen, bere “laguna” izango den enpresa-software-a sortu ahal izateko.
Liderraren bila
Artistak erabiltzaileak ordenagailuarekin egunero duen erlazioan zein mugimendu egiten dituen identifikatzea erabaki zuen. Horretarako, ikerketan sartuta zeuden langileek ordenagailuarekin egunero egiten dituzten ohiko mugimenduak esajeratu zituzten, koreografia bat sortuz. Programa informatikoa modu berean edo antzekoan erabiltzen duten erabiltzaileen taldeak egin zitezkeela antzeman zen. Eta hortik aurrera, erabilgarritasuna hobetzeko moduen inguruan lanean hasi ziren.
EMAITZA
Aurkikuntza hori Izaroren (Grupo ¡68-ren kudeaketa-produktua) kontzeptu berri bat pentsatzeari aplikatu zitzaion, ondorengo lan-ildoan aurrera eginez: sistema erabiltzen ari den erabiltzailearen portaera identifikatu eta aurreko erabiltzaile batzuen portaerarekin erlazionatzen du, eta beste erabiltzaile batzuek egindako bidea egitea proposatzen zaio. Aldi berean, kudeaketa-software-arekin lan egiten duen pertsonaren premiak sistemak ezagutzen dituenen ezberdinak badira, sistema horrek ibilbide berria ikasiko du, gero beste erabiltzaile batzuei erakusteko. Horrekin sistemaren erabileraren erraztasuna hobetzea lortzen da, eta aldi berean, sistemak, erabiltzailearengandik ikasiko du.