Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Alcad

Pilula sortzaileak IrunLab Industria 2015-2016

 

ERAKUNDE

1988. urtean sortua, ALCAD-ek telekomunikazioko produktuak eta soluzioak diseinatu, fabrikatu eta komertzializatzen ditu (telebista-seinaleak, sarbide-kontrola, eraikinen kudeaketa).

 

ERRONKA
Enpresa barruan berrikuntza-kulturaren garapenean lan egitea.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Mikel Morlas. Diziplina anitzeko profil akademikoarekin eta jarduera artistikoen alorreko kolektiboetan eginiko ibilbidearekin, heziketa- eta prestakuntza-berritzaileen proiektuen garapena erakunde publiko eta pribatuetan, artista eta komisario jarduerarekin konbinatzen du.

 

MIKEL MORLAS-EN PROPOSAMENA
Gailu bat sortzea proposatzen da; ALCAD-en ekoiztutako broadcasting teknologiak eta bideoa jasotzearen bidez (inplementazio materiala edo metaforikoa), erakundean dabiltzan berrikuntzarekin lotutako informazioaren unitate minimoak eta erreplikazio kulturalak (memeak) erreplikatuko lirateke, inportatuak edo kanal formal eta informalen bidez barruan sortutakoak, haien transmisioa 360º sustatuz.

 

PROIEKTUA NExT
Prozesua I+G zuzendaritzak sustatu du eta enpresako sail ezberdinetako langileen talde eragile batek bizkortu. Hortik abiatuta, partaidetzako eta elkar-sortzeko hainbat ekintza antolatu dira, aldaketa kulturalerako estrategia bat definitzeko ideiak identifikatzeko. Epe labur, ertain eta luzean inplementatuko diren ekintza zehatzak ere diseinatu dira.

Lana sei langilez osatutako taldearekin hasi zen; talde horri ALCAD kulturalki aztertzea proposatu zitzaion, memeen sorrerak (erreplika daitezkeen ideiak biltzen dituzten irudiak) eragindako berrikuntzari lotuta. Emaitzak oso esanguratsuak izan ziren eta antolaketa-testuingurua hobeto ulertzen lagundu zuten.

Prozesua gainontzeko langileei irekitzea erabaki zen. Ideia-lehiaketa antolatu zen proiektuari izena emateko, hura jakinarazteko moduan berrikuntzak sartuz. Lehiaketan 28 lagunek hartu zuten parte, eta bozketan 47k. “NExT (Lan-esperientzia Berria)” izena gailendu zen.

Proiektuari izena eman eta gero, hainbat ekintza zehatz diseinatu ziren, aldaketa kulturalerako estrategia definitzeko informazio baliotsua partekatu ahal izateko. Ekintza horiek ALCAD-en egiteko modu berriekin lehenengo kontaktua eta esperimentazioa izateko irizpidearekin diseinatu ziren, etorkizunean langileek egiteko modukoak; proposamenak sortu eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzeko jabekuntza sustatuz.

Elkar-sortzeko hiru saio antolatu ziren, eta 37 pertsonak hartu zuten parte borondatez. Lehenengo saioaren helburua hainbat dinamikaren ereduak ematea zen, sormena sustatzeko. Hurrengo bi saioak talde eragileak diseinatu zituen, aurrez emandako dinamiketatik abiatuta. Taldeko kideen ikaskuntza lortu zen horrela.

Saio horietan sortutako dokumentazio guztia hainbat egunez erakutsi zen lantokiko gela batean, langile guztiek ikus zezaten zertan egin zen lan, feedback-a eragin eta hurrengo urratsetan parte hartzera animatzeko.

Bildutako informazio guztia aztertzea zaila zela-eta, zeharkako ardatz bat identifikatu zen, NExT proiektuaren estrategia harengan bideratzeko. Aukeratutako ardatza “Adimena” izan zen, ALCAD-en adimena bildu, garatu eta eustea ezinbestekoa izango zela pentsatu zelako, horrek kultura berritzailea sustatzeko gainontzeko dimentsioak hobetuko lituzkeelako.

Elkar-sortzeko bigarren txanda batean, ekintza zehatz horien diseinuari heldu zitzaion; lan-taldeak sortu ziren eta talde horiek sakonago definitu zituzten hasierako proposamenak.

 

EMAITZA

Sortutako dokumentuak lagungarriak izango dira ekintzak inplementatu eta garatzeko, eta “NExT Bidai orria” izeneko dokumentuan sartuko dira.

Alcad-ek IrunLab Industria 2016 programan parte hartzea erabaki du, IrunLab Industria 2015 edizioan lortutako emaitzen inplementazioaren inguruan lan egiteko. Berriz ere jardun du lankidetzan Mikel Morlasekin.

 

 

IrunLab Industria Irungo Udaletxeak sustatzen duen programa da, Bidasoa activa-ren bitartekaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar