AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU
ERAKUNDE
Bizi Bide Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkarteak kolektiboaren premia eta gabeziak ezagutzera eman eta beren eskubideak aldarrikatzea du helburu. Gainera, pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko ere lan egiten dute.
ERRONKA
Jardueren programa egituratu eta kudeatzeko moduak birpentsatzea, bazkideen interesa pizteko.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Albert Soler kultura, komunikazioa, hezkuntza eta giza-sentsibilizazioa elkarlotzen dituzten proiektuak sortzen ditu. Maila pertsonalagoan, betidanik egon da lotuta antzerki amateurraren konpainietara eta performancearen mundura.
PROZESUA
Landa-lana egitea, hainbat dinamikaren bitartez, elkarteko bazkideek enpatizatu eta beren interesak eta motibazioak aurki ditzaten. Horretarako, Albert Soler-ek, antzerki- eta pentsamendu bisualeko tekniketan oinarritutako metodologiak erabili zituen, eta baita erabiltzailearen esperientzia-diseinuari lotutako metodologiak ere (design thinking, bodystorming, erabiltzailearen bidaia…).
Prozesuaren fase guztiak mapa bisualak, argazkiak eta beste euskarri batzuen bitartez erregistratu ziren, antzeko arazoak zituzten beste kolektibo batzuetan ere gauza bera egiteko.
EMAITZA
Sentsibilizazio Zentralaren Sindromearen Mundu Egunaren harira, sindromearen sintomak hedatu eta aitorpen osoa eskatzeko Gipuzkoan egindako komunikazio-kanpaina.