DSS2016EU

AuzoLab Zigilua

 

ERAKUNDE

Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburuak proposatutakoa

 

ERRONKA

Zigiluaren AuzoLab-ak Suhiltzaileen eraikineko 0 Solairuaren AuzoLab-arekin batera egin ziren, Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren proposamenez, “Zigilua” bilatzeko xedearekin: DSS2016EU-ren barruan edo haren kolaborazioa jasotzen duten gertaera eta jardueretan integratuko den “zerbait” (fisikoa, birtuala, kontzeptuala, emozionala…); zigilu horrek Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren balioekin bat datozenak sustatzen dituzten gertaera eta jarduerak identifikatuko ditu (jardute eta adierazle zehatzen bidez). DSS2016EU-ren lan-taldean sortutako zalantzak Zigiluak nolakoa izan behar zuen baino harago zihoazen. Beste gai batzuren inguruan ere hausnartu zuten: Zein balio ordezkatu behar ditu Zigiluak? Zein adierazle izan behar ditu eta horiek nola neurtu?

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Ania Bas Londresen bizi den artista poloniarrak pertsona eta tokien arteko loturak ikertzen ditu, bere jardutea egiazko eszenatokietan garatuz. ColaBoraBora, bestalde, gizarte-ekimeneko kooperatiba txiki bat da eta ekoizpen-, gobernantza- eta jabetza-, ahalduntze-ereduetan eta herritarren parte-hartzean berrikuntzarako aukera berriak miatzen ditu. 

 

PARTE-HARTZAILEAK

Talde bakoitzak 8-10 lagun izan zituen, lanaren gaiari lotutako espazio edo proiektuetako ordezkariak eta ekimen berritzaile eta apurtzaileekin lotura zutenak, Donostiako aniztasunaren eta pentsaera irekiaren adierazgarri.

 

PROZESUA

DSS2016EU-tik proposatutako erronka ez zen erraza. Horregatik, emaitza osoagoetara iristeko, bat egin beharrean 2 AuzoLab egitea erabaki zen. Gauzak horrela, pertsona gehiagok hartu zuen parte, emaitzen egiaztatze-maila altuagoa lortu zen, eta ondorio osagarriak ere lortu ziren. AuzoLab bakoitzak 4 saio egin zituen: hasierakoa (Metodologia-saioa) eta 3 orduko beste 3 saio; horrez gainera, 2014ko uztailaren 22an, emaitzak aurkeztu ziren.

 

DESBERDINAK

Zigiluaren AuzoLab-en lan egin zuten “desberdinek” Conexiones improbables-ekin lan egindakoak izan ziren, taldeetan desadostasunak sartu, metodologiak proposatu eta edukiei balioa eransteko gaitasuna duten pertsonak nahi zirelako.

AuzoLab horietarako aukeratu ziren “desberdinak” Ania Bas  eta ColaBoraBora izan ziren.

Ania Bas Londresen bizi den artista poloniarrak pertsona eta tokien arteko loturak ikertzen ditu, bere jardutea egiazko eszenatokietan garatuz. ColaBoraBora, bestalde, gizarte-ekimeneko kooperatiba txiki bat da eta ekoizpen-, gobernantza- eta jabetza-, ahalduntze-ereduetan eta herritarren parte-hartzean berrikuntzarako aukera berriak miatzen ditu.

Ania Bas-ek dinamizatutako AuzoLab-a ingelesez egin zen eta ColaBoraBora-rena gazteleraz.

 

EMAITZAK

Zigiluak, azken emaitza gisa, maila ezberdinetako 4 prototipo eman zituen. Prototipo horiek 2 AuzoLab-etako parte-hartzaileek elkarrekin jardun zuten azken saioan pentsatu ziren, eta ondorengoak dira:

  • Arrain-bankua / bisigu-sistema web-plataforma semantikoa (app bihurtzeko aukerarekin), DSS2016EU-ren jardueren balorazio kolektiboa egiteko balio duena.
  • Jabetza espontaneoa ahalbidetuko duen meme bat, herritarrei adierazteko aukera emango diena.
  • Aurreko 2 prototipoen nahasketa bat, hau da, DSS2016EU-tik proposatutako aplikazio bat baina modu partizipatiboan diseinatutakoa, eta jarduerak eta agenteak baloratuko dituena.
  • Prozesuari zuzenduagoa dagoen kontzeptua, adibidez hedatuko den metodo bat.

 

ETORKIZUNA

AuzoLab-en emaitzetatik abiatuta, Conexiones improbables Plataformak hainbat gomendio egin zizkion Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzari, eta honela gauzatu ziren:

  • DSS2016EU-tik ezarritako adierazleak islatzen dituen ohiko Zigiluaren ideia baztertu zen.
  • Ez da baztertzen Zigiluarekin zerikusia duen ezer ez egiteko aukera. Ez da ezinbestekoa.
  • Prototipoak egiteko lanak erakutsi du adostasun-maila altua duten irizpideak daudela:
  • Adierazleek denboran eboluzionatu dezaketela.
  • Zigilua birala eta informala izan daitekeela, malgua izateaz gainera.
  • Zigiluak DSS2016EU-tik egiten diren jardueren edukia planteatzeko eta hobeto ulertzeko lagungarria izan behar duela.
  • Prototipoak elkar-osagarriak izan daitezke.

 

 

Bideo Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar