DSS2016EU

Suhiltzaileen AuzoLab-en

 

ERAKUNDE

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren

 

ERRONKA

Suhiltzaileen egoitza zaharraren 0 Solairuaren AuzoLab-a, gaur egun Hiriburutzaren bulegoak hartzen dituena, Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren proposamena izan zen. Beste espazio batzuekin alderatuta, lokalaren beheko solairuak DSS2016EU-ren auditorioa hartzen zuen soilik. Gainontzekoak, gela handi diafanoak, erabilera eta jarduera ugari eta kudeaketa-modu ezberdinak har zitzakeen. Baina zalantza zen zeintzuk eta nola. AuzoLab horiek Suhiltzaileen 0 Solairuaren erabilera eta haren kudeaketa-formula definitzeko xedearekin egin ziren.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Suhiltzaileen AuzoLab-en lan egin zuten “desberdinek” Conexiones improbables-ekin lan egindakoak izan ziren, taldeetan desadostasunak sartu, metodologiak proposatu eta edukiei balioa eransteko gaitasuna zuten pertsonak nahi zirelako.

AuzoLab honetarako aukeratutako “desberdinak” Pink Gorillas eta Maushaus  izan ziren.

Pink Gorillas-ek hezkuntza-, lan- eta gizarte-esparruan pertsonen gaitasun sortzailea garatzeko formulak ikertzen ditu. Maushaus-ek, aldiz, kontzeptuak transmititzeko moduak bilatzen ditu, jolas, ekintza eta performance-en bidez.

Pink Gorillas-ek dinamizatutako AuzoLab-a euskaraz egin zen, eta Maushaus-ena gazteleraz.

 

PARTE-HARTZAILEAK

Talde bakoitzak 8-10 lagun izan zituen, lanaren gaiari lotutako espazio edo proiektuetako ordezkariak eta ekimen berritzaile eta apurtzaileekin lotura zutenak, Donostiako aniztasunaren eta pentsaera irekiaren adierazgarri.

 

PROZESUA

2014ko maiatzean abiatu ziren Suhiltzaileen 0 Solairuaren AuzoLab-ak, Zigiluaren Auzolab-ekin batera, eta beraz, Metodologia-saioak eta emaitzen aurkezpena elkarrekin egin zituzten. Parte-hartze handiagoa eta egiaztatze-maila altuagoak lortzeko helburuarekin, bat egin beharrean bi AuzoLab egitea erabaki zen. Horietako bakoitzean 4 saio antolatu ziren: Metodologiarena eta 3 orduko beste 3. Emaitzak 2014ko uztailaren 22an aurkeztu ziren.

Metodologia-saioan parte-hartzaileek eta “desberdinek” jardun zuten, eta baita DSS2016EU eta Conexiones improbables-eko kideek ere. Gainontzeko saioak Suhiltzaileen egoitzaren leku ezberdinetan egin ziren. Espazioa “bizitzea” nahi zen.

 

EMAITZAK

Pink Gorillas-en AuzoLab-ak 2 prototipo aurkeztu zituen:

  • Aterpe kudeaketa, aterpetxe-ereduan oinarritua; prototipo horren arabera, 0 Solairuaren espazioa herritarrei zabalik egongo litzateke, eta baita ideia eta prozesu mota guztiei ere. Sormen eta atsedenerako espazioa izango litzateke. Kudeaketa-eredua: herritarrak eta DSS2016EU-ren arteko nahasketa.
  • Kultura implikatiboaren kudeaketa, DSS2016EU eta herritarren arteko elkar-kudeaketan oinarritua. Lehenengo fasean (2015eko ekainera arte) kontseilu misto batek definituko lituzke proposamenak, baina DSS2016EU-k izango luke azkeneko hitza. Ondoren, herritarrei irekitako prozesua hasiko litzateke.

Maushaus-en AuzoLab-ak 3 prototipo sortu zituen. Espazioaren kudeaketa 3 ereduen arteko nahastura izan daiteke.

  • Autogestioa. Herritarrei irekitako web-tresna batean oinarritua; gai espezifikodun une edo saio jakin batzuei aplikatzeko modukoa.
  • Ezagutza partekatua. Prozesuen intimitatea erakusten du kultur mikro-ikaskuntzako espazioen, denbora-bankuen… bitartez. Parte-hartzerako aukeraketa-irizpide bat hartuko luke barne.
  • Must (“ezin dut pasatzen utzi”), kudeaketa partekatua eskatzen duen programazio-eredu iraunkorra. Programazio horretan, jarduerarik berritzaileenak sartuko lirateke (amateurrak zein profesionalak). Publikoa kultura gizarte-ekintza gisa kontsumitzen duten pertsonek osatuko lukete.

 

ETORKIZUNA

Suhiltzaileen 0 Solairuaren AuzoLab-en emaitzak aztertu eta gero, Conexiones improbables-ek hainbat gomendio egin zizkion DSS2016EU-ri: jarduera mota bakarrera dedikatutako espazioaren ideia baztertzea eta amateur zein profesionalei zuzendutako espazio hibrido baten alde egitea; espazio hori topagunea izango litzateke, eta  2 jarduera-mota hartuko lituzke:

  • DSS2016EU-ren programazioko oinarrizko ekintzetatik hasita, ardatz tematikoei erantzungo lioketen beste ekintza batzuetaraino, une berezietan gerta litezkeen aukeraketa-filtrorik gabeko jardueretatik pasatuz.
  • Sormen-, truke-, prestakuntza- eta hedapen-ekintzak.

Kudeaketari dagokionez, Conexiones-ek ondorengoa gomendatzen du:

  • Kudeaketa-sistemak denboran eboluzionatu dezala, DSS2016EU-ren gidaritzarekin hasita, herritarrek markatuko luketen kudeaketa-sistemarantz joateko.
  • “Adituen batzordea” eta batzar irekiagoen arteko nahasturan oinarritua egon dadila.

 

 

Bideo Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar