Eskoriatzako Elizateak

Landa Sortzailea Gipuzkoa 2020.

 

ERAKUNDE

Eskoriatzako Elizateak

 

ERRONKA

Elizateen eta herriaren arteko mugikortasuna eta konektibitatea hobetzea, horrek, 3.000 biztanle inguruko ingurunean, zerbitzuen optimizazioa ekar dezan.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Vivero de Iniciativas Ciudadanas (VIC) lankidetza proiektua da, irekia, eta hiritarrek proposatutako ekimen eta prozesu kritikoak sustatu, zabaldu, aztertu eta babestera bideratua dago, lurraldera, hirira eta eremu publikora egindako transferentzia bereziki azpimarratuz. Vivero de iniciativas ciudadanas-en helburua gizartean lotura eguneratuak sortzea da, egoera zehatzen inguruko ibilbideak entzun, aztertu eta proposatuz, teoria eta praktika elkartu ahal izateko.

 

VIC-PROPOSAMENA

Arkitekto-talde horrek M.E.R.S.I. izeneko proposamena aurkeztu zuen, bide partizipatu bat elkarrekin diseinatu eta koproduzitzeko xedez, Belaunaldien arteko Landa-mugikortasun Elektriko Iraunkor berri baterako prototipo bat garatzeko. Deskonexioa, zahartze aktiboa, belaunaldiartekotasuna, mugikortasun jasangarria edo gizarte-kohesioa bezalako erronkei erantzutea zen proposamenaren asmoa.

 

PROZESUA

Prozesuaren garapenean Kolaboratzaile inprobablea eta 7 elizateetako pertsonak konturatu ziren zaila zela landa-eremuko mugikortasun elektrikoko sistema bat ezartzea, batez ere baserrietan bizi diren pertsonen adinagatik. Horregatik, beste mugikortasun mota bat lantzen ari dira, taxi-bus kolektiboak, esaterako.

 

EMAITZA

Elizateetan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko pilotu batzuk definitu ziren: lurralde-konexioa autobus- eta/edo taxi-zerbitzu baten bidez, biztanleriari eta zerbitzuaren erabilerari buruzko ezagutzatik abiatuta, datu-base baten bidez; “Adinik gabeko bizikleta” zerbitzua sortzea, belaunaldien arteko ikuspegitik eta boluntarioek bultzatuta, bailaran zehar bizikleta irisgarriekin ibiltzeko aukera emango duena, eta, azkenik, datuak gurutzatuz ibilbideak definitzen lagunduko duen aplikazioa sortzea, ibilbideak partekatzeko eta erabiltzaileen artean loturak sortzeko.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar