Europar Proiektua
Fast45 proiektua (Future Art School Trends 2045) Erasmus+ Knowledge Alliances programaren 2020ko deialdian hautatu dute. Conexiones improbables-ek hiru urteko (2021 - 2023) proiektu honetan parte hartuko du Europako hamar erakunderekin batera. Proiektu horren helburua da Europako Goi-mailako Arte Eskolen etorkizuneko agertokiak irudikatzea 2045. urteari begira, klima-aldaketaren, globalizazioaren edo laugarren industria-iraultzaren eraginez gaur egungoaren aldean erabat desberdina izango den testuinguruan.
BAZKIDE DIREN ENTITATEAK
Europako zortzi herrialdetako hamaika erakundek bultzatutako proiektua da FAST45, eta horien artean daude goi-mailako arte-hezkuntzako sei erakunde- LUCA School of Arts (Brusela), EKA (Tallinn), Uniarts (Helsinki), CEFEDEM Auvergne Rhône-Alpes (Lyon), Filmuniversität Babelsberg Konrad Wolf (Potsdam), TU Dublin (Dublin)- Xenorama GbR (Potsdam), Microsoft Ireland Operations Limited (Dublin) eta Conexiones improbables (Vitoria-Gasteiz) enpresak, AEC (Association Européenne des Conservatoires, Académies de Musique et Musikhochschulen ) eta ELIA (European League of Institutes of the Arts) Europako sareak.
ZER DA?
Jakintzaren Europako aliantza horrek Hezkuntzaren, Kultura eta Sormen Industrien eta Enpresaren eremuak hibridatuko ditu, Goi-mailako Arte Eskolei ikasketa-planak eta hezkuntza-metodologiak aztertzen eta birpentsatzen laguntzeko. Ikuspegi transektorial eta esperimentaletik egingo du, etorkizunen prospekziorako, ikerketaren, parte-hartzearen, berrikuntzaren eta sormenaren bidez. Ekimenak politika publikoetarako tresnak, lankidetzak eta orientabideak erabiltzen lagundu nahi du, etorkizun ezezagun bati aurrea hartzeaz gain, modu aktiboan forma eman ahal izateko.
Besteak beste, ekimen hauek egingo dira: