CIFP MONTE ALBERTIA

Pilula sortzailea 2019

 

ERAKUNDE

Monte Albertia Lanbide Heziketako Zentro Integratua Zarautzen dago eta goi- eta erdi- mailako lau prestakuntza-ziklo eskaintzen ditu. Erdi mailakoak ile-apainketako eta ile-kosmetikako teknikaria eta estetika eta edergintzako teknikaria dira. Goi-mailako prestakuntza-ziklokoak, berriz, estetika integraleko eta ongizateko goi-mailako teknikaria eta ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.

 

ERRONKA

Tresna ukigai eta ukiezinak sortzea, lan-zama handiko uneetan langileen arteko harreman ona gal ez dadin.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Pez Estudio. 2007an bi arkitektok  sortutako sormen-zelula bat da. Hauxe interesatzen zaie: material- eta energia-kontsumo  baxuko elkarteak sortzea; hiritarren parte-hartzeko eta erabakitzeko gaitasuna diseinu-prozesuetan; eraldaketa ekonomiko garaikideek hiriarengan, pertsonen bizimoduan eta produkzio-sistemetan duten eragina; estandarizatu gabeko teknika eta teknologien eransketa, artisau-sistema konstruktiboen berreskuratzetik zein diseinatutakoaren gaitasunak hobetuko dituzten bitarteko digitalizatuen integraziotik abiatuta.

Artistak prestakuntza: Goretti Aranburu e Idoia Lertxundi

 

PEZ ESTUDIO-ren PROPOSAMENA

Pez Estudioren proposamena da hedapen- eta erlajazio-espazioak sortzeko prozesua egitea, irakasleek lan egiteko ilusioarekin jarrai dezaten eta irakasle eta ikasleen arteko harreman ona gal ez dadin. Horretarako, tresnak sortuko dituzte hasieratik taldeak parte-hartu eta inplikatzeko, banakako eta taldeko arazoak identifikatzeko aldaketarako tresnak elkar sortuz, euren aukeretatik ikasteko eta aukera dinamiko berriak sortzeko. Tresna horiek itxura ezberdinak hartuko dituzte euren aplikazioan: funtzionamendu eta portaera-dinamikak, erakunde-sistemak, gailu fisiko edo grafikoak taldearen monitorizazio eta interakziorako. Helburua aldaketarako tresna horiek sortzea eta talde moduan abian jartzea da.

 

PROZESUA

3 maila tematiko landu ziren: ikastetxearen ikusgarritasuna eta hazkundea, barne-antolaketa eta espazioa. Sormen-dinamika ezberdinen bidez, desio-zerrenda bat osatu zen (ikastetxearen eta irakasleen berezko premietatik harago doazen desioak) eta lantzeko 2 lerro aukeratu ziren: bizi-taula eta espazioa antolatzeko eta hura kudeatzeko denboren saileko plana.

 

EMAITZA

Emaitzak bi izan dira. Batetik, “bizi-taula” izenekoa sortu da; taula horretan, irakasle bakoitzak, zein proiektutan diharduen adieraziko du eta horrela, gainerako irakasleek jakingo dute besteen lan-zama zein den. “Emozioen termometroa” ere sartuko da taula horretan; zenbateraino dauden lanpetuta adieraziko dute irakasleek eta horrela gainerakoek jakingo dute proiektu berriei ekiteko zeinen laguntza izan dezaketen. Barne Komunikazioaren emaitzari buruz ari gara kasu honetan.

Bestetik, espazioa antolatzeko eta hura kudeatzeko saileko plana ere egin da. Ekintza zehatzen gidoia egin da, eta ekintza horien bitartez jangelari emandako espazioa hobetuko da, topaleku komun bat sortu eta jarduera profesionaletik haragoko harremanak errazteko.

Horrez gainera, etorkizunera begira, desio-zerrenda lantzea aurreikusi da, ekintzak inplementatzeko helburuarekin.

 

 

 

El proyecto se enmarca dentro del programa “Impulsar la promoción económica de Gipuzkoa a través de la contribución de la perspectiva comarcal” de la Diputación Foral de Gipuzkoa y cuenta con la financiación del ente foral. 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar