Calderería Zue

Pilula sortzailea 2019

 

ERAKUNDE

Calderería Zue enpresa Zumaian dago eta 30 urtetik gorako esperientzia dauka galdaragintza ertain eta astunaren sektorean. Enpresako politika bezeroarenganako orientazioa da, era guztietako produktuak egiten ditu planopean, eta bezeroaren instalazioetan bertan ere egiten ditu muntaketak edo lanak. Bere produktuak hainbat sektoretara doaz, hala nola, siderometalurgikoa, makina-erreminta, eolikoa, petrokimikoa, elkar sorkuntza, ekipamendu-ondasunak, elikadura, etb.

 

ERRONKA

Bezeroari eskaintzeko produktu propioa asmatzea, sektoreko gainerako enpresetatik bereiztuz, guztiek egiten dutelako lan enkarguz.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Josian Llorente Arkitekturan lizentziaduna da KTH-n (Stockholm, Suedia). Dinamizatzaile digital, prestatzaile teknologiko eta kultur kudeatzaile moduan egin du lan, kultur, eta hezkuntza- alorrean eta espazio publikoan, teknologiaren erabilera herritar, sozial eta sortzaileak txertatzen dituzten proiektuetan.

Artistak prestakuntza: Iban Illarramendi e Iñigo Manterola

 

JOSIAN LLORENTE-ren PROPOSAMENA

Josian Llorentek partekatutako ideiagintza-testuinguru bat proposatzen du, produktuaren diseinuaren ohiko teknika eta metodologietik harago, eta enpresa barruan ahots eta jakintza ezberdinak txertatuko dituena, diseinu, arte edo jardute sortzaileen metodologia propioak erabiliz. Horretarako 5 dinamika ezberdin proposatzen ditu: asetu beharreko premia ulertzea (bezeroena zein enpresarena berarena); ideiak sortzea, brainstorming klasikoa gaindituz; testuinguru lehiakorra eta fikzio espekulatiboa; ideiatik kontzeptu ukigaira: eskuekin prototipatuz; azken esperientzia diseinatuz: fikziozko unboxing bat.

Lan-prozesu honek testuinguru, enpresa-proiektu eta garatu nahi diren produktuei buruzko ezagutza materiala aportatuko duela uste du artistak, eta ondorengoen garrantzia azpimarratzen du: eskuaren eta gorputzaren praktika, ezagutza isilean eta jakindurian oinarritutako metodologiak; tailer eta artisau-kultura; esperimentazio materiala eta ludikoa, eta produktu bat diseinatu, asmatu eta definitzeko hasierako faseko imajinazio-ahalmena.

 

PROZESUA

Pilula sortzailean administrazioko langile batek (proiektu-arduraduna izan zen), produkzio-buruak eta tailerreko bi langilek hartu zuten parte. Hiru saiotan sormen-dinamika ezberdinak garatu zituzten, produktu-multzo bat diseinatzeko helburuarekin. Horretarako, inguruan zehar hainbat ibilbide egin zituzten ideia berriak jasotzeko, begiradaren berrezitze-prozesuan. Hortik aurrera prototipoak egin ziren definizio baxuan eta erabiltzailearen esperientzia marraztu zuten Unboxing izeneko teknika erabiliz; dinamika hori Youtuberrek erabili ohi dute eskatutako paketea etxean jasotzerakoan pertsona batek dituen emozioak grabatzeko. Horrela, Caldereria Zueko bezeroek euren eskaera jasotzerakoan senti ditzaketen sentsazioak testatu ziren.

 

EMAITZA

Azken erabiltzaileei zuzendutako negozio-lerro berri bat asmatzea, Caldereria Zuek enpresekin egin duelako lan beti. Piezak neurrira mozteko eta kit formatuan entregatzeko online zerbitzua da. “EbaKIT” izena jarri diote. Espazio propioa izango du web-orrian eta objektuen plano-katalogo zabala eskainiko da, baina, horrez gain, bezeroak, planoak pertsonalizatu ditzake eta bere diseinu propioak ere bidali ahal izango ditu ondoren fabrikatzeko. Enkargatuko diren piezak produzitzeko gehieneko pisua eta 40 minutuko muga izango dute. Horrela, galdarategiak, eskaerapean lan egiteko moduari eutsiko dio baina azken bezero bat gehituz.

Emaitza, beraz, negozio-lerro berri bat eta merkatu-hedapena izango da.

 

 

 

El proyecto se enmarca dentro del programa “Impulsar la promoción económica de Gipuzkoa a través de la contribución de la perspectiva comarcal” de la Diputación Foral de Gipuzkoa y cuenta con la financiación del ente foral. 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar