AuzoLab 2019
ERAKUNDE
Gizarte Politika. Gipuzkoako Foru Aldundia
DESBERDINA
Athlon Koop. E. Kooperatiba honek 28 urte daramatza osasuna eta jarduera fisikoaren alderdi ezberdinak jorratzen adin-tarte ezberdinetako jendearekin, eskola-umeetatik hasita pertsona helduetaraino. Athlonen misioa gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, pertsonak ahaldunduz ohitura osasungarriak bereganatu eta garatu ditzaten. Enpresa berritzailea da, eta balioa sortzen du Gizartean, bezeroetan eta pertsonetan, oro har.
ERRONKA
Jarduera fisikoaren bitartez gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea eta integrazio-maila hobetzea.
PROZESUA
Conexiones improbablesekin egiten diharduten lankidetzaren bitartez, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) proposatu nahi da gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat, maila kolektiboan zein banakakoan. Aldi berean, jarduerak tokiko kirol-eskaintzarekin lotu nahi dira, pertsona horiek jarduera fisikoa egiteko aukera izan dezaten. Guzti horretarako, Auzolab ausnarketa Estrategikorako Talde batekin ari dira lanean; talde hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Kirol sailetako arduradun eta teknikariz osatua dago. Bestalde, Talde Eragilea ere sortu da gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonekin, eta horiekin elkarlanean, banakako jarduera-ibilbidea diseinatzen ari dira.
Kirolari dedikatutako espazioak dituzten lekuen mapaketan gizartekintza eta kirol zerbitzuetako udal teknikariek lagunduko dute.