Algaraklown

AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU 

 

ERAKUNDE

AlgaraKlown irabazasmorik gabeko elkartea da, eta Donostia Ospitaleko ama-umeentzako alorrean eta Donostiako zaharren egoitzetan egiten du lan. Clown-a eta barrea erabiltzen dituzte ospital-giroetan.

 

ERRONKA

Algaraklown-ek kudeaketan eta jasangarritasunean eraginkortasuna sustatuko lukeen barne-antolamendu eredua bilatzen zuen.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Economistas sin Fronteras (EsF) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea desberdintasunaz eta pobreziaz arduratuta eta konprometituak dauden unibertsitateko irakasle eta katedratikoz osatua dago. Kultura ekonomiko berria sustatuz, egitura ekonomiko eta sozialak aldatzea du xede, egitura horiek bidezkoagoak eta solidarioagoak izan daitezen.

 

PROZESUA

Economistas sin Fronteras erakundeak prozesu osoan laguntzeko bidai orri baten lanketan oinarritutako metodologia proposatu zuen, Algaraklown-ek, bere barne-kudeaketako ereduan, aldaketa jasangarriak ezar zitzan. Lehentasuna eman zieten proiektuen plangintzari, lidergoari eta taldeko lanari, boluntariotza-planari eta denbora-kudeatzeari.

Algaraklown eta Economistas sin Fronteras-ek elkarrekin egindako lan-saioetatik nabarmendu daiteke, Algaraklown egitura bat sortzearen inguruan kontzientzia hartzen joan dela, beren jarduera garatzen jarraitu ahal izateko. Kontzientzia-hartze horri esker, prozesua elkartearen premietara egokitzen joan zen, hasierako planteamenduak aldatu zituen eta elementu sortzaileak, jolasak, jarduera plastikoak eta bizipenezkoak txertatu zituen.

 

EMAITZA

Komunikazioa, denboraren, boluntariotzaren eta proiektuaren kudeaketa, finantziazioa eta lidergoa izan ziren jorratu zituzten gaiak.

Egindako saio eta dinamiken bitartez, Algaraklown-ek elkarteak bizi duen unea eta orain arte lortutako erronkak definitu ditu; horrez gainera, bere helburuak epe motzago batera egokitzeko premia eta jarritako helburuak lortzeko etapak diseinatzeko moduak ere zehaztu ditu.

 

 

Bideo Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar