Comdiflex

Pilula sortzaileak IrunLab Industria 2015

 

ERAKUNDE

Comdiflex. 60 hamarkadan sortu zen eta juntura bereziak egiten ditu.
 

ERRONKA
Eskura dauden teknologien eta enpresaren egiten jakitearen bitartez negozio-eremu berriak bilatzea. Erronka, Comdiflex-en, negoziorako bide alternatibo bat bilatzea zen. Petrolio-gaietan Mendebaldeko Europan aurreikus zitekeen potentzia-galerari aurre egiteko 50 urteko ibilbidean gaitasun teknologiko eta gizatiarrak garatu izan ditu enpresak, eta horiek aprobetxatu nahi izan dira bide alternatibo hori bilatzeko.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Ehcofab (Sevilla) fabrikazio digitaleko metodo berriekin ikertzeko, hazteko eta ekoizteko gune bat da, kezka indibidual eta kolektiboeri erantzunez.

 

EHCOFAB-EN PROPOSAMENA
Mundu sortzailetik abiatuta, Ehcobab manufaktura-prozesuetan ere murgilduta dago. Bi alderdi horiek aprobetxatuko ditu Comdiflex-i hainbat estrategia proposatzeko, CNC teknologien erabilera optimizatzetik ekintza-eremu berriak bilatzera arte.

 

AURKEZTUTAKO PROIEKTUA
Bizitza luzea Comdiflex-entzat
Lehenengo saioan enpresak berak dituen aukerak eta mugak mahaigaineratu ziren. “Zer?” pilularen helburua “Nola”-rantz mugitu zen ingurune egokia sortu ahal izateko, enpresak berak, bere esperientziatik abituta, negozio-bide berri hori bila zezan. Enpresa txikia denez (25 langiletik behera) enpresaren barne-antolaketa aztertu zen, sormen-fasean “lozorroan” zeuden beste pertsona batzuk aktibatzeko.

Bigarren eta hirugarren saioetan proiektuari lotutako taldetik harantz (5 pertsonaz osatua) beste eragile batzuen konplizitatea eta interesa bilatu zituzten. Komunikazioa hobetu beharra eta beren artean ia loturarik ez zeukaten sailen funtzioak integratu beharra antzeman zen. Bien bitartean, teknologia bat azaleratu zen –ur-zurrustaz mozteko makina-, elkarrekin lan egiteko moduaren inguruan aurrerapen- eta atzerapen-bideak egitea ahalbidetuko zuen esperimentazio gisa.

 

EMAITZA

Azkeneko saioan, eta aldi berean garatzen ziharduten beste gai batzuekin batera, hainbat gailu zehaztu ziren, enpresako sailen arteko zirrikituen bitarteko izateko. Gailu horien xedea ondorengoa zen: alde batetik, ur-zurrustaz mozteko makina zerbitzu autonomo gisa eskaintzea, eta bestetik, Comdiflex nahiko utzita zegoen tokiko edo gertuko inguruan zabaltzea. Langileen bizitzatik eta tokian toki langile horiek osatzen dituzten talde ezberdinetatik abiatuta, bide berri baten zirriborroa osatzen joan da, mozteko makinaren zerbitzu espezializatu eta profesionalarekin batera, epe ez hain azkarretan beste eremu batzuk garatu ahal izateko (kalitate ezberdinetako ehunekin lan egiteak etorkizun handikoa dirudi, baina baita Alcad-ekin batera lan egiteak ere).

 

 

IrunLab Industria Irungo Udaletxeak sustatzen duen programa da, Bidasoa activa-ren bitartekaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar