Ideable Solutions

Mikro Pilula sortzaileak EkintzaLab 2012

 

ERAKUNDE

Ideable Solutions fabrika bat da. Fabrikak ideiak jasotzen ditu lehengai gisa. Horiek aztertu, aukeratu, modelatu, itxura eman eta IT produktuak bihurtzen ditu, eta produktu horiek pertsonen bizimodua hobetzen dute. Izan ere, Ideable-ren helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, tresna gisa teknologia berriak erabiliz. “Gizakientzat teknologia”.

 

ERRONKA
Sormena eta berrikuntza sistematizatzea. Sormena bideratzea, produktu berriak pentsatu eta erabiltzaileentzat erakargarriak egin. Beren filosofia eta produktuen komunikazioan berritzea.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

VIC, Vivero de Iniciativas Ciudadanas lankidetza proiektua da, irekia, eta hiritarrek proposatutako ekimen eta prozesu kritikoak sustatu, zabaldu, aztertu eta babestera bideratua dago, lurraldera, hirira eta eremu publikora egindako transferentzia bereziki azpimarratuz. Vivero de iniciativas ciudadanas-en helburua gizartean lotura eguneratuak sortzea da, egoera zehatzen inguruko ibilbideak entzun, aztertu eta proposatuz, teoria eta praktika elkartu ahal izateko. PROPOSAMENA
Erabiltzaile-komunitateak behar dituzten tresnen inguruan hausnarketa egitea, “hiritarren lehentasunen” mapa bat ezarriz, eta berrikuntza soziala eremu publikora errazago transferitzeko modua berriz marraztuz.

 

EMAITZA

Ideable (zerbitzu teknologikoen enpresa) eta VIC-en artean (berrikuntza sozialera eta haren espazio publikorantzako transferentziara dedikatzen den plataforma irekia) ekintza-eremua adostua Eldersarea izeneko proiektua izan zen. Eldersareatik hirugarren adinaren inguruko plataforma teknologiko bat diseinatzen ari dira, kolektibo horri zerbitzu espezifikoak eskaintzeko, haientzat modu erraz eta erosoan.

Ikuspuntu teknologikoegia eta enpresarialegiaren aurrean, pilula sortzailearen bitartez alde soziala une garrantzitsuen egutegian eta proiektuaren garapenean integratu ahal izan zen, produktuaren garapenarekin batera plataforma horri lotutako komunitatea sortzeko. Aukerak sortu, ideiak eta elkarlanak eskaini eta beste ekimen batzuk komunikatu eta integratuko dituen komunitatea, prozesu holistikoago batean sinergiak sortuz.

Horretarako proiektu-ereduaren aldaketa proposatu zen, berrikuntza itxi batetik eta une teknologiko-enpresarial garrantzitsuen kronogramatik berrikuntza irekira (komunitatea) pasatuz, etorkizunean Ideable-ren proiektu guztietara estrapolatu ahal izango zena gainera.

Informazio gehiago proiektuari buru

 

 

VIdeo Laburpena

EkintzaLab SPRIren laguntzarekin Bilbao Ekintzak sustatzen duen programa da.

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar