Donostia Turismo

Workshop Berrikuntzarako Bide gertagaitza 2017

Donostia Turismok Berrikuntzaren Bide gertagaitza izeneko Workshop-a egin du Conexiones improbables-ekin, Produktu eta zerbitzu turistikoetan berritzeko inspirazioa izenburupean.

Produktu baten ohiko sorreratik harago joan nahi izan zuten eta eguneroko kudeaketan aplikatu daitezkeen berrikuntza irekiko tresnak eta metodologiak ezagutu eta txertatzearen inguruan egin zuten lan.

Tailerra Donostia Turismoko bazkideentzat egin zen eta bertan izan ziren hoteletako, eta sukaldaritza eta gastronomia-zerbitzuetako arduradunak, gidari turistikoak, dendak eta Donostia bisitatzen dutenen esperientzia hobetzera bideratutako organizazioak.

Workshop-ean, berrikuntza irekiari buruzko sarrera kontzeptual baten ondoren, Conexiones improbables-ek garatutako Visual Thinking eta Design Thinking-en tresna ezberdinak erabili ziren, hala nola, Gertagaitzarekin bat etorri edo “Galdera-katea”. Workshop-ean parte hartu zutenen galderetako batzuk ondorengoak izan ziren: Zure negozioan arriskatzea gustatzen zaizu? Merezi al du eserita gelditu eta ezer ez egiteak? Turismoa ona al da? Hobetu al dezakegu?

Azkenik, parte-hartzaile bakoitzak bere Berrikuntza Bide propioa diseinatu zuen, zerumuga moduan Donostia Turismoren berrikuntza-erronka kolektiboak zituztelarik.

Horrez gainera, Workshop-ean, erakundeak egingo duen Pilula sortzailea ere aurkeztu zen; pilula horretan ahalik eta bazkide gehienen inplikazioa lortu nahi da. Tailerra, beraz, proiektu kolektibo honetan inplikatzeko elementu motibatzaile izan zen.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar