Auzo Sortzailea Programa Katean (Irun)

AuzoLab 2017

 

Conexiones improbables-ek burutu du Irungo Udalak martxan jarritako Auzo Sortzaileak proiektuaren 2016ko edizioa, hiriko auzoak sortzaileagoak izateko helburuarekin.

Proiektua AuzolArt formatuarekin egin zen. Horren metodologiak parte-hartze prozesu bat garatzen du eta esku-hartze artistiko batekin bukatzen da, antzemandako premia bati erantzuna emateko.

 

PROZESUA

Proiektua Irungo Katea auzoan egin zen. Horretarako, Landetxa Auzokide Elkarteko kideez osatutako Talde Eragile batekin, bitartekari batekin, Ixi Garcia artistarekin (Pink Gorilas) eta Irungo Kunsthal Diseinuko Goi Eskolarekin lan egin zen. Goi Eskola horretako arkitektoek egin dute proposamen artistikoa.

Talde Eragilearekin hainbat lan-saio egin eta gero, OpenLab bat egin zen ideia bat eman nahi zuten Irungo bizilagun guztien parte-hartzeari irekia. Argazki-maratoi gisa planteatu zen eta helburua Katea auzoko premiak antzeman eta premia horiei argazkia ateratzea izan zen. Talde Eragileak erabaki zuen esku-hartze artistikoa erabilerarik gabeko gune berde batean egingo zela, argirik gabeko 6.500 metro karratuko zelaigune batean; trenbidea, errepide nazionala eta Aranibar inguruko Ekialdeko mugaren artean dago eta triangelu itxura dauka.

Bitartekariak esku-hartze proposamena beren gain har zezaketen hainbat artista proposatu zituen. Talde Eragileak Irungo Kunsthal Diseinuko Goi Eskolaren alde egin zuen.Proposamenak hainbat helburu izan zituen: utzitako espazio bati erabilera ematea, elkarbizitzarako gune bat sortzea aire zabalean eta espazio dinamikoa eta ikaskuntzarakoa sortzea.

 

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA. EMAITZA

Esku-hartze artistikoan lur-mugimendu arin bat egin zen maila ezberdinetako guneak sortuz, espazioak bereiztu eta ibilbideak sortzeko. Kendutako lurrarekin hainbat mendixka egin ziren, formarekin, momentuaren arabera espazioan era ezberdinetan elkarri eragiteko, izan atseden- edo jolas-gune gisa. Forma horiek, gainera, labirinto itxurako ibilbide bat sortzen dute. Horrez gainera, plantazioak ere egin ziren espazioari bolumena, kolorea eta ikuspegia emateko eta ingurumen-birsorketa erabilera publikoarekin osatzeko. Auzokideek altzariak egin zituzten, moduluetan bereiztuak, jarduera edo premia ezberdinetara egokitzeko modukoak. Hori guztia zelai basati batek eutsita.

Sortutako materialak prozesua dokumentatu zuen (bideo bat, argazkiak, irudi handiak eta maketa bat) eta guzti horrekin erakusketa bat antolatu zen CBA Kultur Gunean. Erakusketa horretatik aurrera, Katea auzoko bizilagunek, Landetxako Komunitate Lorategia era autonomo, parte-hartzaile eta solidarioan gestionatzen jarraitu dute.

Baina Kateako Auzo Sortzailea programaren benetako emaitza hauxe da: auzolagunek parte hartu dutela eta itxura eta batez ere bizitza ematen jarraitu nahi dien prozesua eta proiektua bere egin dituztela; auzo sortzaileagoa egin nahi zuen udal-ekimena bere egin dutela eta auzo kohesionatuagoa lortu dutela, esku-hartze artistikoaren sorkuntzan, diseinuan, koordinazioan eta eraikuntzan elkarrekin lan egin duen jendearekin; herritar gisa ahaldundu egin direla artearekin auzoko zein premia estal daitezkeen erabakiz; etorkizunean pentsatzen dutela, ludiko soiletik harago dauden jarduerak proposatuz, kohesioa eta tradizioa sortzeko. Eta beren baitan gera dadila prozesuan ikasitako guztia.

Rutas Singulares-en proiektu guztiak hemen ikuzi daitezke http://www.rutas-singulares.eu/

 

Bideo Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar