Fundación Anesvad

Konexio Luzeak 2011-2012

 

ERAKUNDE

Anesvad Fundazioa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, eta 40 urtetik gorako esperientzia dauka lankidetzan. Osasunerako Eskubidea sustatu eta babesteko egiten du lan; funtsean, pobrezia, desberdintasuna eta giza bazterketa eragiten duten egiturazko zergatiei aurre egiteko giza aldaketa sustatzeko dihardu lanean.

 

ERRONKA

Anesvad Fundazioaren proiektuan gizartearen inplikazioa bultzatzea, bere oinarri soziala osatzen duten lagunen (70.000 inguru) parte-hartzea bultzatuz, modu horretan euren ekarpena diru-kuota batetik haratago joan dadin. Horrekin, bazkide eta kolaboratzaileak inplikatzea, sinergiak sortzea eta proiektua beste batzuei zabaltzea bilatzen da. “Improbable” proiektua erakundea boluntariotzara zabaltzearekin lotuta egon daiteke eta baita proiektu ireki batekin ere, hiritarren sektore guztien eskura egongo dena.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Carme Romero. Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako fakultatean eta arte interaktiboan eta bideo-jokoen sorkuntzan espezializatu zen (UPF). Bideo-jokoak eta ikerketa-prozesu eta ezagutzaren sorkuntzaren arteko harremana ikertzen du bere tesian. Jokoen diseinuan jokogarritasun esperimentala interesatzen zaio eta ikuspegi artistikotik egiten du lan. Kontsumismoa subjektibitate garaikidearen eraikuntzarekin erlazionatzen duten fenomeno konpultsiboak aztertzen ditu. Jokoen diseinuan jokogarritasun esperimentala interesatzen zaio eta ikuspegi artistikotik egiten du lan. Kontsumismoa subjektibitate garaikidearen eraikuntzarekin erlazionatzen duten fenomeno konpultsiboak aztertzen ditu.

 

CARME ROMERO-ren PROPOSAMENA

Romerok sistema interaktiboen parte-hartzearen diseinu-teknikak aplikatzea proposatzen du, Anesvad-en kanpainetan gizartearen inplikazio handiagoa lortzeko helburuarekin. Proiektua aplikazio horren ondorio etikoak aztertzetik abiatzen da, eztabaida irekia proposatuz eta oinarri deontologikoa ezartzeko helburuarekin. Oinarri horren gainean eraikiz, ikerketa honekin koherenteak diren ekintza eta tresnen diseinu eta garapenean egingo da lan.

 

EMAITZA
Alternativa 13 rol elementuak dituen errealitate alternatiboko jokoa da, jokalari bakoitzaren eguneroko errealitatean kokatua, baina 2013. urtean.  Krisiaren hondamenak, 2013an goiena joko dutenak, egunkari digital batean jarrai daitezke eta jokalariek etorkizuneko errealitatean eragina izango duten misioak egin ahal izango dituzte.  

Alternativa 13 testuinguruan oinarritutako ezagutza konplexua sortuko duten sentsibilizazio-modu berriak esploratzea bilatzen duen esperimentua da, pertsona bakoitzari eragiten dien gaien inguruan eta, azken finean, ekintzara mugiarazten dutenak, hori guztia modu dibertigarri eta interesgarrian. Anesvad Fundazioak bere esperientzia aportatzen du lankidetzan Osasunerako Sarbiderako, bere lan-txostenak eta prozesuak irekiz eta beren ezagutza parte-hartzaileekin partekatuz.

Proiektua proposamen berritzailea izan da eta erakundearen barruan normalean kolaboratzen ez duten pertsona eta sail ezberdinen arteko lankidetza sustatu du. Horrez gainera, ONGD beste erakunde batzuekin harremanetan jarri du, lankidetza-loturak ezarriz.

Jokoaren diseinu-prozesuan egin diren galderek, besteak beste lankidetza-lana, lan honen komunikazioa, eta boluntariotzaren funtzioaren inguruko gai edo galdera garrantzitsuak azaleratu dituzte. Galdera horiek ohikoa ez den hurreratze batetik planteatzen ari dira.

Proiektuaren blog-a: http://anesvadconexionesimprobables.wordpress.com

 

 

Bideo Laburpena

Poster Laburpena

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar