Iturria Industrial

Pilula sortzaileak IrunLab Industria 2015

 

ERAKUNDE

Iturria Industrial. Zeramika-, bainu- eta eraikuntzarako material-salmenta. 1929an sortutako familia-enpresa.
 

ERRONKA

 

Enpresa lehen eta bigarren sektoreetako enpresak biltzen dituen industrialdean dago, duela 10 urte. Alde batetik, kokapena ikusgai jartzeko moduak bilatzen ditu, eta bestetik, enpresan bertan erabilerarik ez duten espazioak kolektibo ezberdinetara zabaltzea.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Maushaus oso gazteei zuzendutako hezkuntza-proiektu artistiko-teknikoa da, non tailerren bitartez, arkitekturarekin harreman afektiboak ezartzen diren; hiriaren hizkuntza deskubritzen da hiria osatzen duten elementuak ikertuz. Umeengan jakinmin espaziala esnarazi eta sustatzea nahi du, horrela hiri-ingurua  ulertu eta errespetatzeko, horixe delako gure bizitzaren lekua.

 

PROIEKTUA
Maushaus-ek hiri ingurutik kanpo diharduten industria-testuinguruen itxurazko desabantaila aprobetxatzea proposatzen du, kontestu berriak sortu eta enpresak partekatu nahi duen espazioaren erabilgarritasuna agerian jartzeko. Espazio horiek ekintza eraikitzaileak aktibatzeko eskaini daitezke, auto-eraikuntzarako tailer modura adibidez, alor horretan interesa duten pertsonentzat; horrela, ekitaldiak aktibatzeko gunea sortuko litzateke, enpresaren bisitari-kopurua elikatuko lukeena.

 

EMAITZA
Idein Fabrika, Iturria eraikuntzarako materialak eta Maushaus-ek elkarrekin sortutako pilularen emaitza da. Irungo Kunsthal arte plastikoen eta diseinu Zentroak ere egin zuen bat proiektuarekin.

Proiektuak Iturriaren bi kezkei erantzuten die: publiko berrien etorrera erraztea, eta enpresan bertan hutsik dauden espazioak aktibatzea. Diseinu Zentroarekin lankidetzan jarduteko ahalegina egin zuten berriro (aurrez egindakoak ez zuen emaitzik ekarri), eta harreman estua lortu da, oraingoan Zentroa bera ere enpresaren ildo berekoa da-eta.

Diseinu Zentroari enpresan hutsik dagoen 6.000 m2-ko espazioa erabiltzea proposatu zitzaion, eta baita denboraldiz kanpo egoteagatik salmentatik ateratzen diren materialak (berriak eta egoera onean daudenak) erabiltzea ere, ikaskuntza esperientzialeko jardueretarako. Diseinu Zentruaren eskura jarritako espazio eta material horiekin, Eskolak tailerrak antolatzen ditu (diseinu- eta eraikuntza-tailerrak), eta ikasleek, diseinua altzari eta objektuetan irudikatzea egiazko proiektuetan esperimentatu dezakete. Horrela fabrikatutako altzari eta objektuak, etorkizunean, enpresan bertan saltzeko aukera egon daiteke.

Horrela, proiektuak, publiko berriak erakartzeko premiari (kasu honetan Eskolari lotutako publikoa) eta hutsik dauden espazioak aktibatzeko premiari erantzuteaz gain, epe ertainean Iturria-rako negozio-eremu berriak sortzea ere ahalbidetzen du.

Ideien fabrikak erronkaren publizitate-izaera gainditu eta haren proiekzioa handitzen du. Aldeen artean egiazko lotura afektibo / iraunkorrak ezartzen ditu, proiektuaren eta agente protagonisten arteko lankidetzatik etorritakoak. Iturriako nabea bera bisitari iraunkorrei ezagutzera ematen zaie, era bereizgarrian.

 

 

IrunLab Industria Irungo Udaletxeak sustatzen duen programa da, Bidasoa activa-ren bitartekaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar