AntartikaLab 2020-n Parte Hartzeko Deialdi Irekia

 

Antartika Kultur Container-ek jardunean hastea erabaki du eta, horretarako, elkarlanerako berrikuntza irekian oinarrituriko proiektuak egingo ditu, hainbat arlo ardatz hartuta, hala nola gizartea, ingurumena, kultura eta hezkuntza (hala arautua nola arautu gabea).

Horretarako, AntartikaLab 2020 programa jarri du abian, 3 AuzoLab-en bitartez gauzatuko dena beste horrenbeste herritar talderekin batera, betiere elkarlanerako berrikuntza irekia darabilen metodologia erabilita, artean eta kulturan oinarritutakoa, Conexiones improbables-ek garatua.

 

2020 DEIALDIAN AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

1. Erronka: Nafarroako Pirinioetako biztanleen artean zahartze aktiboa bultzatzea, Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako Haranetako Lan Sarea osatzen duten eragile eta entitateak partaide eginez. Erakundea: Eutsi Pirineo
2. Erronka: Proposamen metodologiko berri ludiko eta berritzailea diseinatu eta garatzea, toki- esparruan gazteen parte-hartzea indartzeko. Erakundeak: Nommad eta Nafarroako Gazteriaren Kontseilua.
3. Erronka: Larragan Ingurumen Hezkuntza Eskola sortzea, haurrak ingurumena eta biodibertsitatea zaintzearen eta babestearen inguruan hezi, sentsibilizatu eta kontzientziatzeko. Erakundea Gardatxo Elkartea.

 

 

ARTISTENTZAKO TREBAKUNTZA IREKIA

Trebakuntza-jardunaldi teorikoa, testuinguru ez-artistikoetan esku-hartzeko moduei buruzkoa, beren praktika profesionalak dibertsifikatu nahi dituzten Nafarroako (Nafarroan bizi diren) artista eta sortzaileei zuzendua.

  • Noiz: Data zehazteko
  • Iraupena: 4 ordu (arratsaldez).
  • Non: Iruñean.
  • Plaza mugatuak
  • Prezio: doan.

Praktikak: Ikastaroan parte hartuko duten 3 pertsonak beren prestakuntza handitu ahal izango dute, 2020ko apiriletik ekainera bitartean “titular” bat eta aukeratutako erakundeetako batekin batera aplikazio praktiko bat eginez AuzoLab-etan. Prestakuntza praktikoa doakoa da.

Matrikula irekia. Bete formulario hau eta bidali info@antartika.org helbidera.

Prestakuntza horrek errealitate bikoitz bati erantzun nahi dio:

  • Batetik, erakundeek sorkuntza-inputak, eraldatu ahal izateko berrasmatzen lagunduko dien begirada berriak jasotzeko duten premiari.
  • Bestetik, artistek eta pertsona sortzaileek beren gaitasunak beste jarduera-sektore batzuen zerbitzura jartzeko duten nahiari, berrikuntzarekin, berrezartzearekin eta garapen-bide berriak aztertzearekin zerikusia duten prozesuetan.

Informazio gehiago: 657 720 210 o en info@antartika.org

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar