Laudioko Kultur Ekosistemaren mapaketa

2017

 

ERAKUNDEA

Laudioko Udala SOS Lamuza Parkea elkartearen kolaborazioarekin.

 

PROZESUA

Conexiones improbables-ek garatutako berrikuntza irekiko metodologiak “Laudioko Kultur Ekosistemaren Mapaketa” izeneko proiektua egiteko erabili dira. Laudion kultur erabilerarako diren, eta izan daitezkeen, azpiegiturak eta espazioak mapatu dira.

Mapaketa-prozesuak funtsezko 4 mugarri izan zituen:

  • Abiarazteko OpenLab-a: Laudioko Udaleko talde politiko guztiak eta herriko kultur, kirol- eta gizarte-elkarteak gonbidatu zituzten bertan parte hartzera.
  • Mapaketa Kolektiboa: Ekintza hori egiteko Laudioko herritarren zein erakunde, kolektibo eta elkarteen  parte-hartzea bilatu zen.
  • Batzorde Estrategikoarekin saio bat: Erronka gertagaitzak baliabide metodologikoa erabili zen “arreta jartzeko”.
  • Amaierako OpenLab-a: Laudioko herritarrak, elkarteak, kolektiboak eta talde politikoak ordezkaturik egon ziren bertan, Batzorde Estrategikoaren emaitzak egiaztatze aldera.

 

MAPAKETA

Laudioko Kultur Ekosistemaren Mapaketa egiteko web-aplikazio espezifiko bat sortu zen, kultur jarduerak egiten diren edo kultur erabilera izan dezaketen lekuak markatzeko. Beraz, espazio ukigaiak eta ukiezinak mapatu ziren, leku itxi zein irekietan zeudenak (parke bat, plaza bat, etb.).

Plataforma digital hori gazteleraz eta euskaraz eraiki zen, eta Mapaketarekin jarraitzen uzten du, hau da, tresna irekia da eta Laudioko proiektuaren ondare gisa utzi da. Herritarrek kultur espazio bat edo agente bat dagoen edo egon daitekeela uste duten lekuak adierazten jarrai dezakete.
https://kulturmapa.laudio.eus

Egun batean mapaketa digitala mapaketa analogiko batekin batera egin zen, teknologia berriak menperatzen ez dituztenek ere parte har zezaten.

Guztira 159 fitxa sortu ziren agente eta espazioen artean, hau da, 3 fitxa baino gehiago erabiltzaile bakoitzeko, eta 63 agente eta 96 espazio mapatu ziren.

Datu Basea erabiltzaile guztiei ireki zitzaien, eskuragarriagoa izan zedin eta etorkizunean datu horiek aztertu ahal izateko.

 

EMAITZEN AURKEZPENA

Proiektua Laudioko kultur espazioen erabilerarako lerro estrategiko nagusiak biltzen dituen dokumentuan zehaztu zen. Dokumentua c2+i/Conexiones improbables plataformak egin zuen eta Laudioko Udaleko Kultur Batzordean aurkeztu zen 2017ko maiatzaren 4an.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar