Improbable Konsultoria
ERAKUNDE
Arabako ESI, Erizaintza Zuzendaritza.
ERRONKA
Erakundeak zehaztutako proiektuaren erronka nagusia izan zen “erakundeko pertsonen gaitasun- eta ezagutza-maila garatzea, profesionalak ahalduntzeko, laguntza-estrategia berri bat definituz”. Pilula Sortzailean erronka zehatz honi heldu behar zaio: “nola osatu talde bat zerbitzuko profesionalekin eta nola ezarri lankidetza bat estamentu desberdinen artean”.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Alex Carrascosa. Artista plastikoa, biktimen erreparazio sinboliko eta erresilientziarako eta kulturarteko elkarrizketetarako laborategi-tailerren diseinatzaile eta errazlea Europa eta Amerika Latindarrean zehar. Dia-Tekhnē • Diálogo a través del Arte liburuaren egilea eta Gernikako Bake Museoak argitaratutako izenburu bereko katalogoarena.
AGENTEAK
Proiektua Talde Motor batekin gauzatu da. Hauek osatzen dute taldea: Arabako ESIko Erradiodiagnostiko eta Erizaintza Zerbitzuetako langileak, erakunde horretako sail, kategoria eta maila desberdinetako langilez osatutako Talde Zabala eta Pilula Sortzailean parte hartzen duen Lantaldea.
PROZESUA
Prozesua bi lan-saiotan hasi zen, Talde Motorrarekin batera. Saio horietan, zerbitzuaren iraganeko eta oraingo egoera aztertu zen, eta baterako hausnarketa egin zen, etorkizuneko erronkak eta beharrak atzemateko. Hori guztia hiru erronka nagusitan gauzatu zen: erakundearen barruan komunikazio-hobekuntzak egitea, zerbitzurako beharrak eta konponbideak aurkitzeko sistema bateratua ezartzea, eta taldearen jarrera- eta motibazio-alderdiak lantzea. Hirugarren saio batean, Talde Zabalak erronka bakar bati eman zion lehentasuna, Pilula Sortzaile batean lan egin ahal izateko. Pilula hau Talde Zabalean atera ziren boluntarioen talde batekin gauzatzen ari da.