ARABAKO ESI, PERTSONEN ZUZENDARITZA

Improbable Konsultoria

 

ERAKUNDE

Arabako ESI, Pertsonen Zuzendaritza.

 

ERRONKA

Hau da proiektuaren erronka orokorra: nolakoa izatea nahi dugu Arabako ESIko XXI. mendeko Mantentze-lanen Zerbitzua? Bestalde, Pilula Sortzailearen erronka zehatza hau da: “Sistema bat eraikitzea, Mantentze-lanen Zerbitzuan dauden prestakuntza-beharrak aztertu eta detektatzeko, langileek, prestakuntza egoki, eraginkor eta efizientearen bidez, homologatu eta egiaztatu daitezen, eta, hartara, zerbitzua hobetzen lagun dezaten”.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Carles Gispert, artista eta kultur ekintzailea da. Lankidetza-proiektuak garatu ditu espazio publikoetako eremu sozial edo artistikoetan. Berrikuntza-, hezkuntza- eta partaidetza-prozesuetan murgilduta dago eta AATOMIC LAB-ren eta Mallorkako Lacasadelcactus-en sortzaileetako bat da.

 

ERAGILEAK

Proiektuan parte hartu dute Talde Eragileak (Arabako ESIko Mantentze-lanen Zerbitzuko langileez osatua), Talde Zabalak (Arabako ESIko sail eta maila ezberdinetako langileez osatua), eta Pilula Sortzailean jardun duen Lan Taldeak.

 

PROZESUA

Prozesua Talde Eragilearekin egindako bi lan-saioekin hasi zen. Egungo egoera aztertu zuten eta Arabako ESIko Mantentze-lanen Zerbitzuen etorkizuneko premiak atzematen saiatu ziren; izan ere, datozen urteotan eraikin-kopurua asko haziko da eta Osakidetzako erabiltzaileei eskainitako zerbitzuak birmoldatu egingo dira. Hori guztia hiru erronka zehatzetan definitu zen; gero, Talde Zabalak lehentasuna eman zien erronka horiei Pilula Sortzaile bat lantzeko. Pilula hori Talde Zabalean boluntario eskaini ziren pertsonekin egin da, eta, beraz, era askotako pertsonak egon dira garatzen duten lan-motaren, osasun-sailen, erantzukizun-mailen, adinaren eta generoaren inguruan.

Pilula Sortzailea lau saiotan gauzatzen ari da (metodologiarena bat eta gainerako hirurak elkar-sorkuntzakoak Kolaboratzaile Inprobablearekin), erronka zehatz bati irtenbideak bilatzeko asmoz: nola eraiki sistema bat Mantentze-lanen Zerbitzuan dauden Prestakuntza-beharrak aztertu eta detektatzeko, langileek, prestakuntza egoki eta eraginkorraren bidez homologatu eta egiaztatu daitezen, eta hartara, zerbitzua hobetzen laguntzeko.

Emaitzak Talde Zabalari aurkeztuko zaizkio, eta taldeak emaitza horien gainean egingo du lan, Arabako ESIko Mantentze-lanen Zerbitzua XXI. mendeko premietara egokitzeko erronkari erantzuna emateko.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar