Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Bioef

Pilula Sortzailea 2019

 

ERAKUNDEA

Bioef, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa.

 

ARTISTA

Tanttaka Teatroa, euskal antzerki-taldeak 1983az geroztik dihardu genero ezberdinetako produkzioak egiten, drama naturistatik hasita opera bufoetaraino, dantzatik edo musikaletik igarota. Taldearen lanik ezagunenetakoa El Florido Pensil da. Bioef-ekin batera egindako proiektu honetan, Mireia Gabilondo antzerki eta zineko aktore eta zuzendaria da arduradun artistikoa. Kike Díaz de Rada aktoreak ere hartu du parte.

 

ERRONKA

Pazientearen esperientziaren funtsezko mugarriak edo puntu kritikoak identifikatzea, arreta integratu hobea lortu ahal izateko, eta paziente onkologiko guztiak ez direla berdinak ulertuz, hau da, banakotasunetik lan eginez.

 

PROZESUA

Plan Onkologikoko lantaldeak, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzuarekin batera, Conexiones improbables-ekin Pilula sortzaile bat egin du, pazientearen esperientziari bizitzako dimentsio guztietatik heltzeko asmoarekin, ez klinikotik soilik. Hau da, pazientea benetan ezagutzea izan da lortu nahi izan dutena. Horretarako, Osakidetzatik lantalde bat sortu zuten eta osasun-alorreko profesionalek (bi onkologo, erizain onkologiko bat, lehen mailako arretako sendagile bat, Paziente Aktiboa programako koordinatzailea eta psiko-onkologa bat) eta minbizia gainditu duten edo sendatze-prozesuan dauden pazienteek hartu dute parte, paziente horien 3 seniderekin batera (horietako bat hil da jada).

Obra artistikoa sortzera bideratua, Pilula sortzailearen prozesua antzerki-gidoi baten moduan egituratu zen: hasiera (minbizia hasten denean), korapiloa (tratamenduaren etapa) eta emaitza (amaiera gertatzen denean, bi norabideetako bat). Baina, horrez gainera, obraren kontzeptualizazioa paziente onkologikoek zein osasun-alorreko profesionalek bizi dituzten hiru une horietan oinarritu da. Horretarako, Mireia Gabilondo eta Kike Radak teknika teatralizatuak erabili zituzten: rolak aldatu zituzten, emozioak landu ziren eta minbiziarekin izandako bizipen ezberdinetan zehar pazienteek zein osasun-alorreko profesionalek bizi izan zituzten emozioak detektatu ziren.

 

EMAITZA

Pilula sortzailearen emaitzak antzezlan moduan aurkeztu ziren 2019ko apirilaren 1ean Kursaal Kongresu Jauregian egin zen International Conference on Integrated Care ekitaldian. Hemen ikus daiteke esku-hartze artistikoaren bideoa.

Baina, horrez gainera, emaitzek Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren barnean erabiltzeko dokumentu bat sortu zuten, zehazki Onkologia eta Prestakuntza zerbitzuentzat, Pazientearen Arreta Integratua hobetzeko. Antzerki-gidoiaren egiturarekin jarraituz, paziente onkologikoen zein eurekin lan egiten duten sanitarioen mugarriak detektatu ziren funtsezko hiru unetan: gaixotasuna detektatzerakoan, tratamenduaren etapa eta amaiera (positiboa edo negatiboa). Dokumentuak prozesuaren zeharkako elementuak ere biltzen ditu, baita haren une psiko-onkologikoak eta emozionalak ere.

 

 

Bideo Laburpena

Grabazioaren jatorrizko hizkuntza gaztelera da eta aldibereko itzulpena egiten da ingelesera.

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar