AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU
ERAKUNDE
Jaizkibel Konpainia. Hondarribiko kolektiboa (Gipuzkoa).
ERRONKA
Barne-antolakuntza birpentsatzea, etorkizun eta sare berriak pentsatzeko eta kide berriak erakartzeko.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Ixiar Garcia, Arte Ederretan lizentziatua, berrikuntza sozialerako sormen-prozesuetan espezializatu da. We are Pink Gorillas-en sortzailea da eta sormen-espresioa gorenera eramateko eta pertsonek hezkuntza- eta lan-eremuan sormen-jabekuntza lortzeko formulak garatu eta ikertzen ditu.
PROPOSAMENA
Ixi Garcíak 3 fasetan lan egitea proposatu zuen. Lehenengoan taldearen bizipenak entzun ziren. Bigarrenean, ariketa performatiboak erabili ziren beren nahiak adierazi eta bultzada positiboa eta sortzailea emateko moduan formulatzeko. Eta hirugarrenean, elkarrekin marraztuko zuten ideia eta ideia hori gauzatzeko pausoak zehaztuko ziren.
EMAITZA
Jaizkibel Konpainia osatzen dutenek eta haren gertuko inguruak zein informazio duten jakiteko lan egin zen. Horretarako, hainbat dinamika landu ziren, testuinguruaren ezaugarriak eta ohiturak definitu eta beste lan-baldintza batzuk ezartzeko.
Orain arte zer duten, zer egin nahi duten eta nola nahiko luketen bizitzea abesti batean irudikatu dute, aurrerago erabili ahal izango dena. Gainera, “nik ere emango dut pausoa” goiburuarekin pegatinak egin dira eta baita egutegi bat ere; egutegi horretan 12 irudi biltzen dira beste horrenbeste esaldirekin. Hilero landuko dira, komunikazio-bideak hobetzeko helburuarekin.