Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Jaz Zubiaurre

Pilula sortzaileak Gipuzkoa 2015

 

ERAKUNDE

Jaz-Zubiaurre. Azal metalikoak garbitzeko tresnak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu. 
Eibar (Gipuzkoa).

 

ERRONKA

Jaz-Zubiaurre enpresa erreferentea da azal metalikoen garbiketa-alorrean. Alor heldua izaterakoan, bereiztu eta berritzeko premia dauka, eta 1999az geroztik, berrikuntza-prozesuak aktibatzen ditu produktu eta prozesu berriak sortzeko. Pilula sortzailearen bitartez orain arte antzeman ez diren negozio-aukera berriak bilatuko dira, teknologian eta enpresaren egiten jakitean oinarritutakoak.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Onyon Huerto Creativo xehetasunak bereziki zaintzen dituen arkitektura egiten du. Proiektatzen dituzten espazioak optimizatzen eta espazio horiei balio erantsia ematen adituak, Hugo Prades eta Ion Zubiaurrek 18 urtetik gorako esperientzia dute, tokiko zein nazioarteko hainbat arkitektura-diziplinatan.

 

PROPOSAMENA

Onyon-ek inguru dinamikoa eta irekia sortzea proposatu zuen, taldeak, produktuaren ezagutza sakonetik, aurreiritzietatik irten eta hausnarketa berri bat egin zezan. Onyon-ek izango zuen metodologia sortzaile baten bitartez taldea muga berrietarantz bultzatzeko ardura. Baina ez zuen bere gain hartuko soluzioa aurkitu edo lan-ibilbide bat inposatzeko ardura.

Ideien sorrera eta, prozesu sortzailean aukeren ekoizpena erraztuko zuten metodologiekin egingo zuen lan, ezarri ohi ziren estereotipo eta ereduen haustura, eta sormen-askapena sustatuz, epaiaren iragazki abortiborik gabe.

 

AURKEZTUTAKO PROIEKTUA

Lehenengo saioan JAZ-ek “ezagutzen duen mundua zabaltzean” oinarritu ziren, bere eguneroko esperientziatik ahalik eta urrutien dauden sektoreetara hurbilduz JAZ-en jarduera beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izateko. Gustu, zaletasun eta motibazio pertsonalen inguruko ikerketa egitea proposatu zen, eta baita beren interesekoak izan daitezkeen beste sektore estrategiko batzuen aukeraketaegitea ere. Hainbat teknika erabili ziren, hala nola, diagrama mentalak, ideia-zaparradak edo ideia-loturak.

Bigarren saioan, enpresak erabiltzen duen oinarrizko materialari, alanbreari, balio erantsiko pertzepzioa eman nahi izan zitzaion, baita alanbrea manipulatzeko metodoei ere. Material horrekin egindako hainbat objektu ikusteko aukera izan zuten, eta tailer bat antolatu zen alanbrea eskuz lantzeko.

Hirugarren saioan taldeak IMAR enpresaren esperientzia ezagutu eta partekatu zuen; enpresa horrek, aldaketa sakona egin zuen bere jardueran, eta zulatutako txapazko erretiluak saltzetik, fatxada metalikoak fabrikatu eta horien inguruko aholkularitza-zerbitzua eskaintzera pasatu zen, mundu-mailan ospetsua.

Azkeneko saioan JAZ-en produktu eta markaren komunikazioa aztertu zuten, eskuil- eta tresna-marka ezberdinen bistaratze konparatiboa eginez.  

 

EMAITZA

Saio guzti horietako lanari esker, ideia-katalogoa sortu da, JAZ-ek epe labur ala ertainean aktibatu dezakeena.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar