Europear proiektua
STEMetik STEAMerako trantsizioan jartzen du arreta STEAMProcess proiektuak, ezagutza tekniko-zientifikoen eta ezagutza artistiko-humanistikoen arteko ongarritze gurutzatua sustatuz, irakaskuntzari laguntzeko tresnak eta gaikuntza-material berritzaileak sortzeko.
Ekimen hori bi urtetan garatuko da (2020-2022), eta ERASMUS+ deialdian hautatu da, berrikuntzaren aldeko eta jardunbide egokien trukerako (Helduen Hezkuntzarako Aliantza Estrategikoak).
BAZKIDE DIREN ENTITATEAK
Proiektu hau gauzatuko duen aliantza Europako lau herrialdetako bost erakundek osatzen dute: XAMK, Finlandiako Hegoekialdeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea, proiektuaren lider gisa jarduten duena; Changemaker AB aholkularitza-enpresa (Suecia); Kultura eta Sormen Industrien Garapenerako Zentroa, MateraHub (Italia) eta artea eta kultura beste sektore batzuekin hibridatzen espezializaturiko enpresak, Sineglossa (Italia) eta Conexiones improbables (Espainia).
ZER DA?
STEAMProcess-ek berrikuntza disruptiboa sustatu nahi du, zientzia eta teknologiaren hezkuntzan eta praktikan trebetasun artistikoen erabilera sustatuz.
Proiektuak, besteak beste, hauek sustatu nahi ditu:
EMAITZAK
Espero diren emaitzak hauek dira:
Hezkuntza-tresna bat sortzea, gamifikazioaren bidez, STEM ikasleak eta profesionalak gaitasun artistikoetan trebatzeko.