Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Talleres AGA

Pilula sortzailea 2014

 

ERAKUNDE

AGA-k 50 urtetik gora dihardu itxiera-sistemak (sarrailak, bandak, heldulekuak eta itxigailuak) diseinatzen eta fabrikatzen, Arrasaten, sarrailagile-ekintzaile handien sorlekuan.

 

ERRONKA

Proiektu gertagaitza antolakuntza mailako aldaketa dinamika indartzen zentratuko da, emozioen kudeaketan eta bezeroarenganako orientabidean sakonduz. Denboran aurrera egingo duten eta enpresarekiko parte izatearen sentimendua indartuko dituzten mekanismoak eraiki nahi dira.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

ColaboraBora, bestalde, gizarte-ekimeneko kooperatiba txiki bat da eta ekoizpen-, gobernantza- eta jabetza-, ahalduntze-ereduetan eta herritarren parte-hartzean berrikuntzarako aukera berriak miatzen ditu. 

 

COLABORABORA-REN PROPOSAMENA

CBB-k AGA-rentzat identifikazio-, elkarsortze- eta prototipatu-prozesua proposatzen du, pertsona, sail, lan-talde eta bezeroen arteko erlazioen inguruan lan egiteko helburuarekin.

Prozesu honetan, ateen metaforak, erakundearen barne-erronkei aurre egiteko balioko du. Zein atek egon behar dute zabalik? Zeintzuk itxita? Norentzat?

Lehenik eta behin, AGA-ren barruko ateak zeintzuk diren aztertuko da; zer –eta zeintzuk- konektatzen edo deskonektatzen duten; zein neurritan dauden zabalik edo itxita; eta banaketa hori egokia edo komenigarria den. Ondoren, aldaketarako erronka batzuk zehaztuko dira: “galdera deserosoen eta beldurra sortzen duten eszenen” bitartez, elementuak eta esperientziak identifikatuko dira; horiek aldatuz gero, taldearen erlazio-eraldaketa ahalbidetuko dute, eta ondorioz, enpresarena. Amaitzeko, taldean, pertsonetatik abiatuta aldaketari heltzeko modu ezberdinak prototipatuko dira, eta taldeko gainontzeko kideak eraldaketa horren partaide egingo dira.

 

PROIEKTUA

Pase sin llamar

AGA-ren barruan, azkeneko urteetan, talde eragile batek gidatzen ditu erakundearen barne-aldaketako prozesuak. Sail ezberdinetako zazpi pertsonaz osatua dago talde hori eta ColaBoraBora-ren laguntza izan du hilabete hauetan, proposatutako erronkak pertsona horiek bideratu ditzaten eta erronka horiei irtenbidea emateko aktibatutako gailu-tresnei forma eman diezaieten.

Laguntasun-lan horretan, lehen fasean kontuan hartu ziren talde-premia batzuk gelditu ziren agerian: 

  • Talde eragilea kohesionatzea: ikuspuntua partekatzea, lengoaia komuna ezartzea eta talde-harremanaren “tonu muskularra” berriro hartzea.
  • Taldeak lehendik zuen ikuspuntu estrategikoari ondorengoak gehitzeapasioa(gauzak egiteko desioa), emozioa (beste gauza batzuekin lan egitera garamatzaten sentimenduak eta afektuak), eta praktikoa dena irudikatzeko gaitasuna (urrats txiki berri bakoitza marrazten ahalbidetuko diguna).

Prozesuaren bigarren fasea erakundearen testuinguruzko egoeraren azterketanoinarritu zen, erronka baten lorpenean modu praktikoan lagunduko diguten ekintzak-gailuak pentsatzeko (zer egin behar dudan gaur, 5 urte barru erakundea aldatzea lortu ahal izateko). Horretarako, azterketa-tresnak (Problematiken Formula, Soziograma…) eta prototipatu-tresnak (Prototipo-koktelera, Eta izango balitz…) erabili genituen.

 

EMAITZA

Hiru proiektu zehaztu ziren. Proiektu horiek garatzen ari dira, 2015ean zehar inplementatu eta ebaluatzeko: 

  • "Si me necesitas llámame": egunerokoa partekatzeko sailen arteko mikroalhokularitza informalak.
  • "Nosotros hacemos calidad": kalitateari buruzko bileren sofistikazioa, feedback-a eta norabide anitzeko komunikazioa gehituz.
  • "Predicar con el ejemplo": jakituria toltekako “Los Cuatro Acuerdos” deritzonean oinarritutako harreman-moduen inguruko prestakuntza- eta hedapen-ekintzak.

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar