AuzoLab 2014
ERAKUNDE
Berreibar kolektiboak Eibarko gune degradatuetan erabilerarik ez duten industriaguneei begira egiten dihardu lan azkeneko urteetan.
ERRONKA
Berreibar kolektiboko kideek, AuzoLab-ean, erronka bat lantzea pentsatu zuten: erabiltzaile, talde, kolektibo, jabe eta administrazioak osatutako komunitatea sortzea, espazio horiek birmoldatu eta kaltetutako guneak pixkanaka birsortzen joateko. Horretarako, DSS2016EU-k 2014ko uztailean irekita izan zuen deialdira aurkeztu ziren. Proiektu hori aukeratu zuen epaimahaiak (DSS2016EU eta Conexiones improbables Plataformako kideek osatua) urte horretako udazkenean garatzeko.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Maraka kolektiboa Irune Jimenez eta Eider Aldapek osatzen dute eta Berreibar-en AuzoLab-a garatzeko “desberdin” gisa aukeratu zuten. Maraka design-thinking-ean oinarritzen da bere lana egiteko. 2012an Birmoldatu izeneko ikerketa-proiektua egin zuten; hutsik dauden espazioetan jardute artistiko, sortzaile edo kulturalentzako erabilera berriak proposatzen dituzten nazioarteko ekimenak bildu zituzten. Tokiko agenteentzat erreferentzia-bankua izatea zuen xede, eta baita antzeko proiektuak martxan jartzeko laguntza eskaintzea ere. Hain zuzen, aztertutako proiektuetako bat Berreibar-ena izan zen.
PROZESUA
Berreibar kolektiboak, DSS2016EU-k 2014ko uztailean irekita izan zuen deialdira aurkeztu ziren. Proiektu hori aukeratu zuen epaimahaiak (DSS2016EU eta Conexiones improbables Plataformako kideek osatua) urte horretako udazkenean garatzeko.
AuzoLab-a 2014ko irailaren 30ean egindako Metodologia-saioarekin hasi zen; saio horretan Amarabai-ren AuzoLab-eko parte-hartzaileak ere izan ziren, horien proposamena ere aukeratu zelako DSS2016EU-ren deialdian. Saio hori bi helbururekin egin zen: alde batetik, parte-hartzaileak elkar ezagutu eta batak besteari ekarpenak egiteko (biak egin ziren data berean eta Metodologia-saioa eta emaitzen aurkezpena elkarrekin egin zituzten), eta bestetik, berrikuntza-prozesu bati heltzeko moduen inguruan hausnarketa egitea, prozesu horri zein tresna eta jarrerarekin egin aurre.
3 topaketa egin ziren hiru lekutan: Eibarko Arma Museoan, Zorrotzaurreko Open Espazioan (bertara egindako bisita aprobetxatuta) eta Eibarko Anardi tabernan. Topaketa horien helburua egindako lana Eibarko talde zabalago bati erakustea izan zen.
EMAITZAK
Berreibar-en AuzoLab-a 2 fasetan egin zen:
AuzoLab-aren garapenean egin ziren ekintzek talde eragile bat sortzeko lehentasuna utzi zuten agerian (nukleo txiki batetik hasi neurri handiago batean pentsatzen hasi aurretik), eta baita sarea haren sustatzaileen premietara egokitu beharra ere.
EMAITZA
Berreibar-ek AuzoLab-etik lortutako emaitzekin egingo du lan kohesio handiagodun komunitatea sortu ahal izateko; komunitate horretan, hiriko gune degradatuetan hutsik dauden industriaguneen jabe eta erabiltzaileez gain, Berreibar-en antzeko interesak dituzten beste pertsona eta kolektibo batzuk ere sartuko lirateke.