Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es

Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea?

Erantzulea C2MASI, S.L. (aurrerantzean “c2+i”) da; B01462936 IFZ-duna eta Vitoria-Gasteizen helbideratua, Castro Urdiales kalean, 8-5. ezkerra, 01006 Vitoria-Gasteiz.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak publikoari irekita dauden iturrien bitartez (i) eta c2+i-rekin aurrez izan dituzun harremanen bitartez (ii) edo gaur egun gure erakundearekin duzun erlazioarengatik lortu ditugu, bezero, ondasun- edo zerbitzu-hornitzaile, tailer, hitzaldi edo beste era batzuetako ekintzetako parte-hartzaile izan zarelako edo gure jardueren inguruko informazioa eskatu izan duzulako.

Formularioak

Datu horiek formulario fisikoen bitartez edo c2+i-ren web-orriko eta sare sozialetako formularioen bidez lor daitezke /lortu dira.

Sare sozialak

Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira, c2+i ere sare horietako gehienetan dago eta zurekin harremanetan jartzeko beste bide bat ere bada.

Sare sozialen bidez jasotzen dugun informazioak, batzuetan, online eta publikoaren eskura dagoen informazio pertsonala ere har dezake barne. Erabiltzen dugun informazio guztia dagokion iturriari zuzen dagokiola edo anonimo egiten dela ziurtatzen dugu.

Baliteke, sare sozial horiek, beren pribatutasun politikak izatea, eta horien bitartez azalduko dizute zure informazio pertsonala nola erabiltzen eta partekatzen duten. Sare sozial horiek erabili baino lehen haien pribatutasun politikak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, zure informazio pertsonala bildu eta partekatzeko moduarekin ados zaudela ziurtatzeko.

Web-a

Gure web-orria bisitatzen duten erabiltzaile guztien informazio pertsonal mugatua eta estatistika global anonimoak bildu eta gordetzen ditugu, informazio hori modu aktiboan helarazi diguzulako edo, besterik gabe, gure web-orrietan nabigatzen zabiltzalako. Biltzen dugun informazioak zuk erabiltzen duzun gailuaren Internet Protokoloaren (IP) helbidea, erabiltzen duzun nabigazio-programa, sistema operatiboa, sarbide-data eta ordua, gure web-orrietara sartzeko erabilitako web-aren internet-helbidea eta gure web-orria nola erabiltzen duzun hartzen ditu barne.

Informazio guzti hori gure web-orriaren karga-denbora, nola erabiltzen den, bisita-kopurua eta bisitariei gehien erakartzen dien informazio-mota jakiteko erabiltzen dugu. Web-orriak zuzen funtzionatzen duen jakiteko eta funtzionamenduan akatsak antzematen baditugu horiek konpontzeko eta web-orriaren errendimendua handitzeko ere balio du, erabiltzaile guztiei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.

Informazio guzti hori cookien bitartez lortzen da; informazio gehiagorako kontsultatu cookien politika, c2+i-ren web-orrian duzu.

Zein datu pertsonal tratatzen ditugu?

Aurrerago azaltzen diren lege-xedeetarako tratatuko ditugun datuak ondorengoak dira:

  • Gure arteko harremanari eusteko beharrezko datuak:
    • Izena
    • Abizenak
    • NAN
    • Adina
    • Sexua
    • Hizkuntza lehenetsia
    • Emaila
    • Telefonoa
    • Posta-helbidea
    • Zein enpresa-alor eta / edo alor profesionaletan diharduzun edo duzun interesa.
  • Aurrez zurekin izandako harremanetan datuak borondatez eman badizkiguzu, ondorengo datuak ere izan ditzakegu:
    • Ikasketak
    • Egoera zibila
    • Profesioa
    • Lanbidea
  • Horrez gainera, jakinarazi nahi dizugu, etorkizunean c2+i-rekin izan ditzakezun erlazio eta interakzioetan borondatez eman ahal dizkiguzun datu osagarriak ere tratatuko ditugula, sare sozialen edo beste aplikazio baten bitartez emandakoak barne.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure helburu soziala betetzeko, hau da, prozesu sortzaileak eta ekonomia, kultura eta erakunde sozialen artean erlazio-eremu berriak sustatzen dituzten zerbitzuak eskaintzeko, eta zehazki:

  • c2+i-ri buruzko informazioa bidaltzeko, SMS, telefono, posta eta email bidez, baita gure arteko harremana amaitu denean ere, interesatuak kontrakoa ez badu adierazten.
  • c2+i-k antolatutako programa, jarduera eta tailerretara gonbidatzeko.
  • Asebetetze-inkestak egiteko.

Horrez gainera, zure datuak, aurrez parte hartu izan duzun antzeko jarduera eta ekimenen inguruko sustapen-komunikazioak bidaltzeko ere (baliabide elektronikoen bitartez ere bai) tratatzen ditugu.

Interesatuak uko egin diezaioke sustapen-komunikazioak jasotzeari, orain edo beste edozein momentutan, mezu bat bidaliz info@c2masi.com helbidera edo gure posta-helbidera eskaera eginez, edozein kasutan DATUEN BABESA erreferentzia erabiliz.

Zergatik trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

Erakusketari, parte-hartzaile edo zerbitzu-emaile gisa c2+i-rekin harremana izatearekin lotutako datu pertsonalen tratamendua legezkoa da, beharrezkoa delako erlazio horietatik eratorritako kontratuzko-obligazioak betetzeko.

Parte hartu izan duzun jarduera edo ekimen antzekoen sustapen-informazioa bidaltzeko zure datu pertsonalen tratamenduak gure erakundearen legezko interesari erantzuten dio eta indarrean dagoen legeak zilegituta dago.

Formularioetan eskatutako datuak nahitaezkoak dira (dagokion atalean kontrakoa zehazten ez bada) aurreko atalean ezarritako eta gure helburu sozialarekin bat egiten duten helburuak betetzeko. Beraz, eskatutako datuak ematen ez badira edo ez badira zuzen ematen, ezingo dira aipatutako helburuak bete.

Noiz eta zergatik helarazi diezazkiegu gure datuak hirugarrenei?

Zure datuak jarraian azaltzen diren hartzaileei utziko zaizkie, ondoren azaltzen diren arrazoiengatik:

  • Administrazio Publikoak: c2+i-k bere jarduerarengatik bete behar dituen lege-betebeharrak betetzeko.
  • Borondatez zuk parte hartzen duzun jardueretatik eratorritako betebeharrak betetzeko beharrezkoak izan daitezkeen lagapenak hirugarrenei.
  • c2+i-k kontratatu dituen zerbitzuak eskaintzeko zure datuak behar dituzten hornitzaileak, zeintzuekin c2+i-k, pribatutasuna babesteko, araudiak exijitutako beharrezko konfidentzialtasun eta datu pertsonalen tratamendurako kontratuak hitzartuak dituen.

Etorkizunean c2+i-k datu pertsonalen beste zesioren bat egingo balu, izango zenuke horren berri.

Datuen nazioarteko transferentziarik egiten dugu?

c2+i-k Europakoen baliokide diren araudia duten herrialdeetako hornitzaile teknologikoen zerbitzuak kontrataturik dauzka. Hornitzaile horiek konfidentzialtasun eta datuen tratamendurako exijitutako kontratuak sinatu dituzte, haien pribatutasuna babesteko bermeak aplikatuz.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak c2+i-rekin harremana duzun bitartean gordeko ditugu eta, arrazoia edozein delarik, harreman hori amaitzen denean, aplikagarriak diren lege-preskripzioaren epeen barruan gordeko dira. Kasu horretan, lege- edo kontratu-betebeharrak betetzen ditugula ziurtatzeko soilik tratatuko dira datuak. Behin preskripzio-epe horiek amaituta, zure datuak ezabatu egingo dira edo, txandaka, anonimizatu.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu edo mugitu, mugatu eta /edo tratamenduari uko egiteko eskubidea burutu ahal izango duzu, aurreko ataletan adierazitako posta-helbide eta helbide elektronikoen bitartez.

Eskubide horiek ondorengoak dira:

Sarbide-eskubidea

Eskubidea duzu c2+i-n zuri dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko, baita c2+i-k izan ditzakeen zure datuetara sartzeko eskubidea ere.

Zuzentzeko eskubidea

Zure datu pertsonalak zuzenak ez direnean zuzendu daitezela edo osatu gabeak daudenean osa daitezela eskatzeko eskubidea duzu.

Ezabatzeko eskubidea / Ahazteko eskubidea

Beste arrazoi batzuen artean datuek bildu zireneko xedeetarako balio ez dutenean ezabatuak izan daitezela eska diezagukezu.

Mugatze-eskubidea

Datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea duzu, eta horrela balitz, erreklamazioak egin edo defendatzeko soilik gordeko genituzke.

 

 

Eramangarritasun-eskubidea

Datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikokoan jasotzeko eskubidea duzu, baita beste erantzule bati bidaltzeko ere, tratamendua baimenean edo kontratu batean oinarritzen denean, eta baliabide automatizatuen bidez egiten denean.

Aurkakotasun-eskubidea

Uko egin diezaiokezu zure datu pertsonalei c2+i-ren interes publikoan edo legezkoan oinarritutako tratamendua emateari. Kasu horretan, c2+i-k, datuak tratatzeari utziko dio, legezko arrazoi ezinbestekoengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak egin edo defendatzeagatik izan ezik.

Halaber, zure datuen tratamenduak araudia edo zure pribatutasun-eskubideak urratzen dituela uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu.

  • Gure erakundean, adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan.
  • Espainiako Datuen Babeserako Agentzian, haren egoitza elektronikoaren edo posta-helbidearen bitartez.

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.