Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Network for Innovations in Culture and Creativity in Europe

Edukia berritzeko egiteko modua berritu beharra dago
Berrikuntzako metodologia ireki bat, oinarri artistiko eta kulturala duten hibridazio-esperientzien bidez erakundeen eta lurraldeen aldaketa eta eraldaketarako
Conexiones improbables-ek Arteak eta Enpresen arteko ohiko harremanak (babesari edo komunikazioari lotutakoak) gainditzen ditu, eta erakundeen eraldaketan eta haien berrikuntza-estrategian murgiltzen da. José Miguel Galdona
Conexiones improbables oso aurreratua dago Europa mailan ekonomia tradizionalarentzako bultzada berrien eta ekonomia digitala aldatzeko input-en sorreran. Bernd Fessel
Ekonomia Sortzailerako Europako Institutuko Zuzendariaren Ondokoa (E.C.C.E.)
“Ezagutu, parte hartu eta laguntzeko nahi horretan hartzen du parte artistak. Orduan ematen ditu ideiak, egiten ditu galderak, modu ezberdinean miatzen du.” Oscar García
Director de Innovación de Obe Hettich, Aizarnazabal, Gipuzkoa
“Enpresan gauzei modu ezberdinean begiratu behar diegu. Gure pentsatzeko modua desafiatzen duten beste gaitasun batzuei eta logika berriei (sortzaileak) egin behar diegu aurre. Enpresetan artisten logika garatzeak tresna berriak eskaintzen dizkigu “kaxatik kanpora” pentsatu ahal izateko, eta ohiko metodoek baino askoz gehiago ematen digute”. Bertil Lindström
Citymöbler and Brittgarden Fastigheter, Suecia
Erakundeetako esku-hartze artistikoak ideia, metodologia eta arazoei aurre egiteko modu berrien iturri dira. (…) Prozesu horietan parte hartzen duten pertsonek aitortzen dute prozesu horiek ez direla alferrikakoak izan, baizik eta denboran iraungo duten ondorioak eta inpaktuak eragin dituztela. Ariane Berthoin
WZB-ko ikertzailea (Berlin)
Irekia, harkorra eta intuitiboa izatea funtsezkoa da. Artistek ez lukete, aurrez, egin nahi dutenaren ideia argirik edo aurreiritzi askorik izan beharko. Orokorrean, artista guztiak izan beharko lirateke errealitatea ikuspuntu desberdinetatik begiratzeko, galdera deserosoak egiteko, desegokiak, kuxkuxeroak eta sortzaileak izateko gai eta, batik bat, gainontzeko parte-hartzaileen sormen eta sentsibilitate kritikoa pizteko gaitasuna izan beharko lukete. Sinesgarriak ere izan beharko lirateke, baina ez harroak. Ricardo Antón
Artista Amasté (Bilbo)
0 1

Azken albisteak

AntartikaLab 2020-n

Antartika Kultur Container-ek Nafarroan Conexiones improbables-en metodologia erabiliz 3 AuzoLab burutzeko deialdia egin eta gero, eta gonbidatutako artista eta sortzaileek aurkeztutako aurreproiektuak hautatu ondoren, eratutako binomioak hauek dira:

  • Gardatxo Elkartea + Mikel Belascoain
  • Eutsi Pirineo + Marc Badal
  • Nommad + Bilal Dadou

Artistentzako eta sortzaileentzako trebakuntza

Izen ematea AntartikaLab 2020 prestakuntza egunerako itxita dago. Doako saioa izango da eta testuinguru ez-artistikoetako esku-hartze artistikoko estrategia eta tresnetan sakonduko du. Iruñean egingo da eta beren lanbide praktikak dibertsifikatu nahi dituzten Nafarroako (Nafarroan bizi diren) artista eta sortzaileei zuzenduta dago.

Gehiago irakurri

 

 

OSI ARABA

Erronka globala duen Aholkularitza proiektu batean ari gara lanean "nolakoa izatea nahi dugu Arabako ESIko XXI. mendeko Mantentze-lanen Zerbitzua?". Proiektu honek sormen pilula bat biltzen du nola lan egiteko helburu zehatzarekin. “Sistema bat eraikitzea, Mantentze-lanen Zerbitzuan dauden prestakuntza-beharrak aztertu eta detektatzeko, langileek, prestakuntza egoki, eraginkor eta efizientearen bidez, homologatu eta egiaztatu daitezen, eta, hartara, zerbitzua hobetzen lagun dezaten”. Pilula sortzaile hau Carles Gispert, artista eta kultur ekintzailearekin eta AATOMIC LAB-eko sortzaileekin batera egiten ari da.

Proiektuan parte hartu dute Talde Eragileak (Arabako ESIko Mantentze-lanen Zerbitzuko langileez osatua), Talde Zabalak (Arabako ESIko sail eta maila ezberdinetako langileez osatua), eta Pilula Sortzailean jardun duen Lan Taldeak.

Bizikidetza-prozesu honen emaitzak 2020ko apirilaren 3an aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

 

EUk Conexiones improbables Jardunbide Egokien gisa aitortu dute

MOC-eko (Open Method of Coortination) Estatu kideen lantaldearen txostenak, politika publikoek ekintzailetzaren garapenean duten funtzioa eta kultur eta sormen-alorrek duten gaitasun berritzaileari buruz diharduen ikerketa batean, Conexiones improbablesen metodologia  aitortu du Jardunbide Egokien adibide moduan, “Erabiltzaileak bultzatutako elkar-sorkuntzako politika inspiratzaileen adibideak” izeneko atalean.

Txostenak 5 esparru ikertzen ditu (eremua, egiturak, lankidetza, erabiltzaileak eta lurraldea) eta Jardunbide Egokiaren adibide gisa estatuko 3 ekimen besterik ez ditu aipatzen: Conexiones improbables, Barcelona Laboratori (erabiltzaileen atal berean) eta Barcelona Arts Factories (lurraldearen atalean) eta baita Madrilgo Factoría Cultural deritzona ere (European Creative Hubs Network-en barruan). Aitortza horrek, estatuko berrikuntzako kultur metodologien garapen arloaren buru jartzen du euskal Plataforma, eta Finlandia, Norvegia, Holanda, Alemania edota Austria bezalako herrialdeetako ekimen publiko zein pribatuen maila berean ere bai.

Gehiago irakurri

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar