New European Bauhaus: Sareko elkarrizketak

 

«Zer egingo luke Gropiusek mende bat geroago? New European Bauhausen inguruko sareko elkarrizketak»

 

Conexiones improbables-ek topaketa-ziklo bat jarriko du abian. Ziklo horren helburua da aztertzea, hainbat gai-eremutatik, arteek, kulturak, sormenak eta pentsamenduak zer eginkizun duten erakundeen eta lurraldeen eraldaketa- eta berrikuntza-prozesuetan, eta elkarrizketarako eta hausnarketarako sare bat sortzea, diziplinartekotasunak, hibridazioak eta sektoreen eta ezagutzen arteko ongarritze gurutzatuak Europako etorkizunaren garapenean egiten duten ekarpenaren inguruan.

Bederatzi elkarrizketa izango dira, hiru etapatan banatuta, maiatza eta ekaina bitartean. Nazioarteko hirurogeita hamar eragilek eta erakundek hartuko dute parte, eta honako zazpi arlo hauek jorratuko dituzte: "Leku guztientzako etorkizuna eta lurralde-kohesioa"; "Digitalizazioa, gobernantza eta herritarrak"; "Hiri jasangarria eta inklusiboa"; "Industria eta Zerbitzu adimendunak"; "Jasangarritasunerako hezkuntza eta giza garapena"; "Kultura, sormena eta berrikuntza"; eta "Bioekonomia, elikadura eta osasuna".

Prozesu horren azken emaitza izango da topaketen grabazioak biltzen dituen gordailu komun bat egitea, eta Europar Batasunari helaraziko zaion gomendioekin eta gogoetekin dokumentu bat egitea.

 

Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

 

Erakunde aliatuak

Ziklo honetarako, arlo bakoitzean elkarrizketaren buru izango diren erakunde hauen parte-hartzea dugu:

 

Conexiones improbables, partner oficial de la New European Bauhaus

Arabako Conexiones improbables aholkularitza-enpresa New European Bauhaus delakoaren bazkide estrategikoa da joan den martxotik. Europako Batzordeko lehendakaritzak bultzatutako ekimena da, eta zientziaren, gizartearen, teknologiaren, artearen eta kulturaren arloen arteko zubi izan nahi du, egungo erronkei irtenbide berriak bilatzeko eta Europako Itun Berdeak ezarritako helburuak lortzen lagun dezaketen etorkizuneko bizitzeko moduak diseinatzeko. Gaur egun kodiseinu-fasean dagoen mugimendu horrek hainbat sektoreren arteko hibridazioa sustatzen du, Europa “inklusiboagoa, iraunkorragoa eta ederragoa” eraikitzeko.

 

 


Lehenengo elkarrizketaren bideoa

Aurkezpenen PDFak

Antolatzailea:                                                                                Esparrua:                      

Babeslea:

Kolaboratzaileak:

Erakunde aliatuak:

Sustatzen dugu Connexiones improbables -(ren) ekimena da
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar