Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Network for Innovations in Culture and Creativity in Europe

Edukia berritzeko egiteko modua berritu beharra dago
Berrikuntzako metodologia ireki bat, oinarri artistiko eta kulturala duten hibridazio-esperientzien bidez erakundeen eta lurraldeen aldaketa eta eraldaketarako
Conexiones improbables-ek Arteak eta Enpresen arteko ohiko harremanak (babesari edo komunikazioari lotutakoak) gainditzen ditu, eta erakundeen eraldaketan eta haien berrikuntza-estrategian murgiltzen da. José Miguel Galdona
Conexiones improbables oso aurreratua dago Europa mailan ekonomia tradizionalarentzako bultzada berrien eta ekonomia digitala aldatzeko input-en sorreran. Bernd Fessel
Ekonomia Sortzailerako Europako Institutuko Zuzendariaren Ondokoa (E.C.C.E.)
“Ezagutu, parte hartu eta laguntzeko nahi horretan hartzen du parte artistak. Orduan ematen ditu ideiak, egiten ditu galderak, modu ezberdinean miatzen du.” Oscar García
Director de Innovación de Obe Hettich, Aizarnazabal, Gipuzkoa
“Enpresan gauzei modu ezberdinean begiratu behar diegu. Gure pentsatzeko modua desafiatzen duten beste gaitasun batzuei eta logika berriei (sortzaileak) egin behar diegu aurre. Enpresetan artisten logika garatzeak tresna berriak eskaintzen dizkigu “kaxatik kanpora” pentsatu ahal izateko, eta ohiko metodoek baino askoz gehiago ematen digute”. Bertil Lindström
Citymöbler and Brittgarden Fastigheter, Suecia
Erakundeetako esku-hartze artistikoak ideia, metodologia eta arazoei aurre egiteko modu berrien iturri dira. (…) Prozesu horietan parte hartzen duten pertsonek aitortzen dute prozesu horiek ez direla alferrikakoak izan, baizik eta denboran iraungo duten ondorioak eta inpaktuak eragin dituztela. Ariane Berthoin
WZB-ko ikertzailea (Berlin)
Irekia, harkorra eta intuitiboa izatea funtsezkoa da. Artistek ez lukete, aurrez, egin nahi dutenaren ideia argirik edo aurreiritzi askorik izan beharko. Orokorrean, artista guztiak izan beharko lirateke errealitatea ikuspuntu desberdinetatik begiratzeko, galdera deserosoak egiteko, desegokiak, kuxkuxeroak eta sortzaileak izateko gai eta, batik bat, gainontzeko parte-hartzaileen sormen eta sentsibilitate kritikoa pizteko gaitasuna izan beharko lukete. Sinesgarriak ere izan beharko lirateke, baina ez harroak. Ricardo Antón
Artista Amasté (Bilbo)
0 1

Azken albisteak

Urola Kosta-Lab

Bi hilabeteko elkar-ikerketaren ondoren, Urola Kostako Mankomunitatearekin garatu ditugun bi Pilula sortzaileek eman dituzte emaitzak. Caldereria Zuek Josian Llorenterekin egin du lan negozio-lerro berri bat sortzeko. Piezak neurrira mozteko eta bezeroari kit formatuan entregatzeko online zerbitzua sortu dute. Monte Albertia LHII ikastetxeak, bestalde, Pez Estudiorekin jardun du barne-komunikazioan eta antolaketan. “Bizi-taula” deritzona sortu dute, eta taula horretan, irakasleak zein proiektutan ari diren eta lanean zein maila emozionalean dauden (lan-zama, disponibilitatea…) ikusgai egongo da.

Emaitza horiek bi erakundeek planteatutako erronkei erantzuten die. Caldereria Zuek produktu berri bat asmatu nahi zuen; Monte Albertiak, berriz, hainbat tresna sortu nahi zituen, fisikoak eta ez-fisikoak, lan-zama handiko sasoietan ere irakasleen artean duten giro onari eusteko.

Proiektua Urola Kostako Mankomunitateak bultzatu du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoako sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez bultzatzeko” programaren barruan dago. Diputazioaren diru-laguntza jasotzen du.

 

Informazio gehiago

 

Pilula sortzailea Bioef-ekin

Bioef berrikuntza + ikerketa + osasuna eusko federazioarekin egin dugun Pilula sortzailearen emaitzak baditugu jada. Pilulak gaitz onkologikoaren prozesuko funtsezko mugarriak antzematea izan du helburu, Pazientearen Arreta Integratua hobetzeko. Bideo honetan ikus daitekeen antzezlanak islatzen du paziente onkologikoek (minbizi aktiboa dutenak, gainditua dutenak edo a dutenak) eta senide zein onkologiako, psiko-onkologiako eta Paziente Aktiboa programako profesionalek osatutako binomikoek egindako lana. Joan den apirilaren 1ean aurkeztu zen Donostian egin zen International Conference on Integrated Care ekitaldian. Horrez gainera, antzerki-gidoi baten egiturari jarraitzen dion dokumentu bat sortu da eta bertan gaixotasunaren 3 unerik garrantzitsuenetako momentu fisiko eta emozionalak azpimarratzen dira (paziente, senide eta osasun-alorreko profesionalena): berria jakinarazten denean, tratamenduaren etapa eta gaixotasunaren amaiera (positiboa edo negatiboa).

Paziente onkologikoei arreta integratu hobea eskaintzeko helburuz, Bioef Pilula sortzaile bat lantzen ari da Conexiones improbables plataformarekin. Binomioan, artista moduan dihardute Tanttaka Teatroa taldeko Mireia Gabilondok eta Kike Radak, eta Osakidetzaren aldetik lantalde bat osatu da; bertan osasun-alorreko profesionalek (bi onkologo, erizain onkologiko bat, lehen mailako arretako sendagile bat, Paziente Aktiboa programako koordinatzailea eta psiko-onkolo bat) eta minbizia gainditu duten edo sendatze-prozesuan dauden pazienteek hartu dute parte, paziente horien 3 seniderekin batera (horietako bat hil da jada).

Informazio gehiago

Kuartangoko pilula sortzailea

Kuartangoko Bainuetxearen erabilerak definitzeko egindako Pilula sortzailearen emaitzak ezagutzen ditugu jada. KuartangoLab egiteko konpromisoa adostu da; landa-eremuan inguruan egingo den berrikuntzako hiritarren laborategia izango da eta astebete iraungo du. Esperimentazio-espazio honetan diziplina anitzeko taldeek berrikuntzako proiektuak asmatu eta garatuko dituzte, behar ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei erantzuna emateko.

Conexiones improbables eta Kuartangoko Arana Fundazioa “Urratsera” izeneko proiektua egin dute, oinarri artistikoa eta kulturala duten eta kultura komunitarioa eta tokiko garapena bultzatuko duten prozesuen bidez Kuartangoko Zuazoko bainuetxe zaharraren erabilera berriak definitzeko. Proiektu honek hausnarketa estrategiko partizipatuaren lana eta Conexiones improbables-en Pilula sortzailearen formatua konbinatu du.

Proiektua 4 agentetan oinarritu da: Hausnarketa Estrategikorako Talde Eragilea, aranean interesak dituzten pertsonez osatutako Talde Handia, artista-talde bat eta Conexiones improbables-eko taldea.

Ekintzarako 6 eszenatoki posible definitu eta gero, Talde Handian horietako batean lan egitea erabaki zen: aisia eta natura aipatzen duenean, hain zuzen. Pilula  sortzaileanean Araneko 9 lagunek dihardute lanean.

 

Informazio gehiago

 

Auzolab Gizarteratzea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken sailak sustatzen du, AuzoLab batean ari gara lanean jarduera fisikoaren bitartez gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea eta integrazio-maila hobetzea erronkarekin. Kasu honetan, beste bat Athlon Koop. E. da.

Conexiones improbablesekin egiten diharduten lankidetzaren bitartez, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) proposatu nahi da gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat, maila kolektiboan zein banakakoan. Aldi berean, jarduerak tokiko kirol-eskaintzarekin lotu nahi dira, pertsona horiek jarduera fisikoa egiteko aukera izan dezaten.

Guzti horretarako, Hausnarketa Estrategikorako Talde batekin ari dira lanean; talde hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Kirol sailetako arduradun eta teknikariz osatua dago. Bestalde, Talde Eragilea ere sortu da gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonekin, eta horiekin elkarlanean, banakako jarduera-ibilbidea diseinatzen ari dira.

Informazio gehiago

EXCITE 2.0 ERASMUS FOR YOUNG ENTREPRENEURS

Zure negozioa irekitzea gustatuko litzaizuke Kultur eta Sormen arloan? Hiru urte baino gutxiago daramatzazu ekintzaile bezala? Gustatuko litzaizuke lan esperientzia izatea Europako beste ekintzailea nagusi batekin?

Gustatuko litzaizuke zure ekintzaile trebetasunak eta zure negozio ideia garatzea? Prest zaude kreatibitatearen arloan dituzun trebetasunekin negozio bat prestatzeko edo negozio hori garatzeko?
 
Izena eman Erasmus for Young Entrepreneurs programan parte hartzeko!

c2+i/Conexiones Improbables, Europako beste 7 kideekin EXCITE 2.0 proiektua martxan jarri du. “Erasmus for Young Entrepeneurs”, Erasmus for Young Entrepreneurs Programatik sortu izan da eta begirada Kultura eta Sormen Industriako ekintzaileetan jarri dugu. Hori dela eta, gonbidatzen zaitugu parte hartzera.

Informazio gehiago

 

 

Landa Sortzailea

Conexiones improbables-eko taldea proiektu berri baten kontzeptualizazioan aritu gara: Landa Sortzailea. Landa-garapen orekatua eta iraunkorra lortzeko helburua izan du. Zergatik egin dugu? Gure ustez, guztiz hiriko bizitza ingurunean, lurraldeko garapen orekatu bat izatea premiazko erronka delako. Hau guztia landa-eremu berrien sorrera bultzatuz eta ingurune ekonomikoan nahiz sozialean landa ingurunearen eginkizun berri bat sortzen. Alderdi honetan ezinbestekoa izan da zenbait elementuei aurre ematea: despopulatze progresiboa, bere biztanleen zahartzean eta adineko pertsonen bizi-kalitatean, jarduera ekonomikorik eza orokorra, ekintzailetza eta ekintzaileen eskasia, biztanle berriak (askotan migratzaile hoien lan-inserzioan eta gizarteratzean lan egin behar da) eta lanaren forma berriak eskatzen dituzten teknologia berrietarako sarbidea.

Programa AuzoLab formatuaren bidez egin dugu eta Innobasquen laguntza izan du.

Gehiago irakurri
EUk Conexiones improbables Jardunbide Egokien gisa aitortu dute

MOC-eko (Open Method of Coortination) Estatu kideen lantaldearen txostenak, politika publikoek ekintzailetzaren garapenean duten funtzioa eta kultur eta sormen-alorrek duten gaitasun berritzaileari buruz diharduen ikerketa batean, Conexiones improbablesen metodologia  aitortu du Jardunbide Egokien adibide moduan, “Erabiltzaileak bultzatutako elkar-sorkuntzako politika inspiratzaileen adibideak” izeneko atalean.

Txostenak 5 esparru ikertzen ditu (eremua, egiturak, lankidetza, erabiltzaileak eta lurraldea) eta Jardunbide Egokiaren adibide gisa estatuko 3 ekimen besterik ez ditu aipatzen: Conexiones improbables, Barcelona Laboratori (erabiltzaileen atal berean) eta Barcelona Arts Factories (lurraldearen atalean) eta baita Madrilgo Factoría Cultural deritzona ere (European Creative Hubs Network-en barruan). Aitortza horrek, estatuko berrikuntzako kultur metodologien garapen arloaren buru jartzen du euskal Plataforma, eta Finlandia, Norvegia, Holanda, Alemania edota Austria bezalako herrialdeetako ekimen publiko zein pribatuen maila berean ere bai.

Gehiago irakurri

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar