Hemos actualizado la página, accede a la nueva versión de conexionesimprobables.es
Gurutzetako Ospitalea

Pilula sortzaileak EkintzaLab 2013

 

ERAKUNDEA

Gurutzetako Ospitalea

 

ERRONKA

Ospitaleko pediatria, haur-onkologia eta kirurgia pediatrikoaren espazioak gizatiartzea.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Ixi García, Pink Gorillas Arte Ederretan lizentziatua da eta berrikuntza sozialerako sormen pertsonal eta kolektiboan espezializatu da.

 

PROZESUA

Gurutzetako Ospitalea Osakidetza barruan dago eta 60 espezialitate klinikotik gora eskaintzen ditu. Estatuan erreferentziazko zentroa da, batik bat erredura handietan, laguntza bidezko ugalketan, bihotz-kirurgian eta okuloplastian, eta baita pediatrian ere. Onkologia pediatrikoa da bere lan-eremuetako bat. Gurutzetako Ospitaleak haur-onkologiako solairuko espazioak birmoldatzeko helburuarekin erabaki zuen Conexiones improbables-en proiektuan parte hartzea. Ospitalean zeuden umeen gurasoei, logeletatik kanpo, ordura arte baino erosotasun gehiago eskainiko lieken lekua sortzea nahi zuten. Beren seme-alabak aurrean egon gabe, sendagileekin, beste guraso batzuekin edo euren artean lasai hitz egiteko moduko leku bat, ospitaleko giro hotzetik aldenduta, leku gizatiarragoa, erosoagoa.

Elkarrizketak

Artistak egunak eman zituen solairu hartako elkarrizketak entzuten: gurasoek euren artean eta beste guraso batzuekin; profesional sanitarioekin; umeekin, eta umeen artekoak. Eta premiak antzeman zituen. Horregatik, espazioak birmoldatzeko orduan sortzen diren ideia estetikoetatik aldendu eta, harreman eta komunikazioaren bitartez, espazio horiek gizatiartzea erabaki zuen, zerbait estetikoa izan beharrean, sentsazioekin lotuz.

 

EMAITZA

Tresna artistikoak erabiliz, aretoan esku-hartzeko ideiak bildu ziren, inguru horietan sortzen diren elkarrizketa-geruza guztiak irudikatuz. Umeak gelatik irten eta gurasoekin egon, jolastu, hitz egin eta komunikatzeko gunea sortu da. Janaria berotzeko mikrouhin-labea izango duen edo senitartekoekin pribatuan hitz egiteko gunea baino gehiago izango da: idatzitako esaldiak aurkitu dituzte, tonu positiboan idatzitakoak, dinamikoak, umeek, gurasoek eta profesional sanitarioek idatzitakoak.

Bideoa: Conexiones improbables-La Aventura del Saber TVE

 

 

EkintzaLab Bilbao Ekintzak sustatzen duen programa da, SPRI-ren laguntzarekin.

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
Herminio Madinabeitia 10 Kalea
01006 Vitoria-Gasteiz
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar