Pilula sortzaileak IrunLab 2014 (2)
ERAKUNDE
Kuttuna Haur Eskola. Gaur egungo premietara egokitutako ibilbidea jartzen du Kuttunak familien eskura, umea haurdunalditik 8 urtera arte lagunduz. Beren jarduera nagusiarekin batera (haur eskola pribatua), familia eta umeen bizitza errazten duten beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte: familientzat gunea eta urteko egun guztietan ordutegi zabala.
ERRONKA
Bidasoa eskualdeko familietara nola iritsi, Eskolak eskaintzen dituen zerbitzu guztien eta familiekin duten lan egiteko moduaren berri izan dezaten (Hezkuntza Sailak homologatutako Haur Eskolatik hasita, familien eskaeraren arabera sortzen joan diren kontziliazio-zerbitzuetaraino).
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Bigara. Artistak, diseinatzaileak, asmatzaileak eta irakasleak. Hezkuntzan sormena sustatzen dute eta berrikuntza pertsonal eta sozialerako aukerak bilatzen dituzte. Usandizagako (Donostia) Goi Mailako Diseinu Zikloko Proiektuen koordinazioa praktika artistikoarekin konbinatzen dute, non prozesu sortzaile berriak aztertu eta proposamen komunikatiboak berrasmatzen dituzten. Pertsonetan oinarritutako diseinuk.
PROPOSAMENA
Ume izan eta jolastu. Jolas-tresna sortzaileak asmatu eta lantzea, ume, hezitzaile eta familiekin elkarlanean, Kuttunan egiten den kontziliazio-lana jakinarazi eta bultzatzeko.
Ondo pasatzea. Elkarren arteko ikasketa-prozesua, aukera berriak identifikatu eta pertsona bakoitzak proiektu berriaren sortzaile gisa duen potentziala garatzeko.
Aurkitu. Ekintza zehatzak proposatu eta tresna sortzaileak emango dira, komunitateak Kuttunaren etorkizuneko proiektuan aktiboki parte har dezan.